Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

paisano iz 1 herrikidea, herritarra.

Ameriketako Estatu Batuek Alemaniaren kontra ez dakit zein gerrari ekin zioten denboran, hiru paisano ardo botila batzuen inguruan bilduta zeuden. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 53. orr.

2 paisanoz militarrez eta poliziez mintzatuz, kaleko jantzian.

Polizia nazional bat zebilen gertu paisanoz jantzita. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 128. orr.

Paisanoz jantzia zetorren, pistolaren giderra gerrikopean ageri zuela. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 10. orr.

3 paisanozko1 izond

"Ekipaje handia eraman al du aldean?" "Paisanozko traje batzuk, besterik ez". Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 181. orr.

4 paisanozko2 izond/iz poliziez mintzatuz, paisanoz jantzirikoa.

Batzuetan, droga edo lapurretagatik gazteren batzuk detenitzen bazituzten, paisanozko poliziek komun horietan sartzen zituzten erregistratzeko. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 115. orr.

Esaten dute sekreta pila bat dabilela, bai zipaioenak bai paisanozko pikoloak. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 158. orr.

Paisanozkoak zain neuzkan zubian. Jokin Urain   «Errotarria» - 111. orr.

Paisanozkoek hirulaurdenekoak eramaten dituzte pipa disimulatzeko. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 134. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus