Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

geldigaitz izond 1 ia geldiezina.

Teilatuen artetik hegalaldi geldigaitzean zebiltzan kalatxori, kurloi eta enarei. itsasoko ur geldigaitz, erasokor, olatuen hazilaria. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 385. orr.

Denboraren ihes geldigaitz eta gupidagabearen aurrean. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 70. orr.

Trumilka datozkizu oroitzapenak, gertakizun tamalgarrien segida geldigaitza. Xabier Montoia   «Elektrika» - 178. orr.

Alferrekoa eta hutsa da Egiptoren laguntza; horregatik, izen hau jarri diot: "Geldigaitza mugiezin". Elizen arteko biblia   Is 30,7

2 (adizlagun gisa)

Hala ibili nahi izaiten nuen nik harat eta honat, itsasotik itsasorat eta portu batetik bertzerat, geldigaitz eta ekurugaitz. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 498. orr.

Geldigaitz ziharduen bere egiteko txikitzailean. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 300. orr.

Gizakien egitekoen aurrean soraio, unibertsoaren makina gaitzak berean jarraitzen du, xuxen-xuxen, geldigaitz. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 38. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

geldigaitz eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus