Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

patata 1 iz jatorriz Ameriketakoa den landare urterokoa, hosto-zatitua, lore zuri edo moreak ematen dituena (Solanum tuberosum). ik lursagar.

Esklabo eginak egon behar al dugu ba beti, patata landatzen edo txerri zaintzen? Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 92. orr.

Santa sekulan ez dugu patatarik landatu, eta nahi dute pentzeak horretan erabil ditzagun. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 240. orr.

Soro bateko belar txarrak kentzen ari gintuan patata ereiteko... Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 179. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Itzuli eta patata-sailean zehar doa, landareak nahita zapalduz. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 267. orr.

Hilerri urrun eta gordeak ikustera eramaten ninduen, eta patata-alorrak eta herrixka zoragarriak. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 85. orr.

Gizon zaharra patata-soro batean etzanda zegoen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 37. orr.

Patata soro bat da adiskidetasuna. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 143. orr.

Han bidaltzen ninduen beti, zaldia eta gurdia hartuta, mandaturen bat edo beste egitera: jateko bila, beharbada, merkatariengana; patata-hazia ekartzera. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 93. orr.

Nork esan behar zuen hainbeste denboran gutaz trufaka ibilitako "patata-zomorro" horrek gure eskuetan horrela erori behar zuenik? Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 61. orr.

3 landare horren lurpeko zurtoinaren betar mamitsua, azala arrea eta barrua zurixka edo gorrixka duena, eta janari gisa oso erabilia dena.

Patata, luxuzko elikagai bihurtua zen, herio zelai hartan. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 140. orr.

Ama, Margot eta ni patatak zuritzen. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 86. orr.

Patata batzuk jarri zituen egosten. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 106. orr.

Gaurko bazkaria patata eta kontserbako aza zimurrez egindako eltze bat izango da. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 229. orr.

Arrautza frijituak, patata eta piperrekin. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 123. orr.

Txikia zen eta larruzkoa ematen zuen, patata bezalakoxe buru soildu, handi eta hezurtsuarekin. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 37. orr.

Atzeko atetik ateratzeko babarrun, patata eta bakailaoz enpo baitzeukaten mojek biltegia. Jokin Urain   «Errotarria» - 88. orr.

Extremadurako opilak eta patatazko txorizoa ere ekartzen zituen gure amak. Jon Maia   «Riomundo» - 163. orr.

Ia patatarik ez zaigu geratzen. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 333. orr.

Porru-patatak jartzen dizkigu Gabrielak. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 55. orr.

Leka-patatak, aspaldiko partez; eta Atxetatik beretik ekarririko sardiñak segidan. Txillardegi   «Labartzari agur» - 27. orr.

4 (izenondoekin)

Horrekin batera patata ustelak. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 293. orr.

Izugarri zaletu nintzen patata gordinekin. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 26. orr.

Patata zurituak hartu eta pure egiteko tresnatik pasatzen dira. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 286. orr.

Onen-onena, arrautzak eta patata frijituak, eta garagardoa Popeko staminetean. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 131. orr.

Jatetxeak patata frijituen eta koktelen usain alaia zuen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 247. orr.

Zerra gogor bat patata frijitu koipetsuekin. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 243. orr.

Astean behin patata egosiak. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 149. orr.

Ehun bat indioilar gizen erreak, patata erre eta egosiak pilaka. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 183. orr.

Patata minak jatera gonbidatu nuen. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 114. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, janarietan)

Nahi gabe, patata xerrak azaldu zitzaizkion begi aurrean. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 29. orr.

Babarrun pinto edo zurizko zopa, patata zopa, juliana zopa sobretan. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 261. orr.

Sethek aurreratuta zeukan patata-entsalada. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 257. orr.

Hainbat bizkotxo arrunt eta patata-tarta egongo ziren. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 330. orr.

Sagarrak, udareak, aranak, patata pastela, ilar beroak eta babarrunak. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 159. orr.

Aldapa luzea zen, baina patata tortillak eta laranjadak ahalegina merezi zuten. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 19. orr.

-Atera patata tortilla pintxo bat eta ardo bat, berezia! Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 112. orr.

Bagenuen zerekin lagundu gure patata-jana. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 41. orr.

Sua ardaila eta silexez eginez, patata-ogia janez, ezagutu zituzten urte oso gogorrak. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 19. orr.

Ogi eta gurinez egindako budina, mahaspasaduna, patata-orezko pasteltxoak. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 19. orr.

Ia segurua da patata fekula lapurtu duela, eta orain Bepi bota nahi dio errua. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 283. orr.

Eskarola harearekin, harearik gabe, patata purearekin, hutsik edo eltzekoan. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 261. orr.

Ez baitzuten zilegi lurrak Zuriei saltzea kristalezko perlen eta patata-whiskyaren truke. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 269. orr.

· Beste mutil batekin zihoan, eta patata frijitu poltsa bat pasatzen zioten elkarri. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 60. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, bestelakoetan)

Oso ehun eskasekoak dira, patata zakuak egiteko erabiltzen den jute horretaz eginak ematen dute. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 61. orr.

Patata upelaren gain-gainean eta ondoan hasi zen jarioa. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 303. orr.

Patata azoka eginen da, 12. aldikotz, Gaubean, otsailaren 15ean. Herria   2004-02-12

Gure patata hornitzailearen dendatik igaro zen Jan, eta lapurretarena kontatu zion. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 273. orr.

Goi mailakoen arteko leku desiragarrienetako bat eskuratu zuela ere jakin nuen bidenabar, patata-zuritzailearena. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 157. orr.

Sua pizten saiatu zen, baina patata-poltsa hutsak kea atera eta zimurtu besterik ez ziren egin. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 44. orr.

Azken patata aleak ehizatzen eta ardiki saltsatan bustitzen ari zirelarik. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 110. orr.

Bezperako patata azalak, lapiko bete, hori izan zen "finlandiar" bati erosi nion lehen gauza. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 166. orr.

Ez zuen asteroideen patata-itxura arrunta, diseinuzko tupperware ultramodernoarena baizik. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 95. orr.

7 (neurriekin)

Nola erosi zuen otarre bat patata. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 40. orr.

Ama eskaileretan behera dator, eltzekada patata dakarrela. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 141. orr.

Milaka kilo patata zuritzen ari zen. Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 55. orr.

Uraza-buru bat eta bi kilo patata Donazioak bildu eta inbentarioak eginez: Juan Mari Anacabe, oilo bat; Irene Uribe, hiru membrillo; Lino Etxaburu, lau konejo; Gregorio Erroteta, lau zaku patata. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 11. orr.

Hamar bat arroa neguko patata ere baditugu, espeziak gordetzeko gelan. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 193. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus