Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

patentatu, patenta, patentatzen 1 du ad patentea lortu.

Hainbat asmakuntza patentatu zituen: lur hartzeko sistemak, goniografoak, hegaldia egonkortzeko sistemak, erreakziozko motor bat, garai hartan ametsezko gauza bezala hartu ziotena, jakina. segurtasun sistema pasibo bat asmatu eta patentatu egin du, talka gertatuz gero aktibatzen dena. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 8. orr.

Urte hartatik hona giza genomaren %75 patentatu dute enpresa pribatuek. Berria - Gaiak   2006-01-17

Bere enpresa sortu, makinaren planoak egin, langileak kontratatu, prozedura patentatu, eta berrogeita hamar bat Pascalina merkaturatu zituen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 357. orr.

Mundu guztiak erabili eta amerikanoek baizik patentatzen ez duten tresna horietako bat. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 51. orr.

Denbora laburrean asko ikasteko metodoa aurkitu zenuten... patentatzeko modukoa, ala? Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 27. orr.

Patentatzen bada, sal daiteke, eta telebistan agertuz gero, arrakasta izan dezake. Berria - Kultura   2006-04-28

2 (era burutua izenondo gisa)

Googleren bilaketa sistema patentatua da. Berria - Ekonomia   2004-05-02

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus