Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nitrogeno 1 iz gas koloregabea eta usaingabea, arnasa harteko edo bertan errekuntzak egiteko balio ez duena, eguratsaren lau bostenak osatzen dituena. ik azota.

Nitrogenoa ez da ondo disolbatzen, ez uretan, ez odolean. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 189. orr.

Union Española de Explosivos (Galdakao) enpresak 110.120,4 kilo nitrogeno isurtzen ditu urtean, finkatutako kopurua halako bi. Berria - Euskal Herria   2004-05-04

Beste aukera bat nitrogenozko proteina-hondakina amoniako bihurtzea litzateke. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 189. orr.

Nitrogeno likidoa baliatuz, elikagaiak -195º C-tara jelatuko ditu etxekoandreak edo sukaldeko nagusiak segundo gutxitan. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 51. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

400 megawatteko zentral batek 110 kilo nitrogeno oxido igortzen ditu orduro. Berria - Harian   2006-02-12

Nafarroan sortzen diren nitrogeno oxidoen %20 bitarteko kopurua Castejongo zentral termikoei egotzi dakiekeela. Berria - Euskal Herria   2004-04-17

Berde koloreko hostoak gorri bihurtzen dira, landareak minek isurtzen duten nitrogeno dioxidoa xurgatzean. Berria - Gaiak   2004-01-29

Karbono monoxidoaren, nitrogeno dioxidoaren, sufre dioxidoaren, ozonoaren eta airean dauden beste partikulen maila. Berria - Gaiak   2004-07-11

Nitrogenoa edo azota neurriak aldiz beti emendatzen ari dira lurralde osoan. Herria   2005-04-28

Gehiegizko nitrogeno kopuruak eremu hilak sortzen ditu mundu osoko ozeanoetan, oxigeno bako eremuak. Berria - Gaiak   2004-06-05

Aeroenbolia, nitrogeno burbuilak odolean pilatzen direneko gaixotasuna da. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 90. orr.

· Zoritxarrez, energia kimiko handia beharko litzateke proteinaren nitrogenozko hondakina nitrogeno-gas bihurtzeko. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 189. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

isurtzen duten nitrogeno (3); nitrogeno dioxidoa (5); nitrogeno dioxidoa xurgatzean (4); nitrogeno oxido (6); nitrogeno oxidoa (4); nitrogeno oxidoak (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus