Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

josi, jos, josten 1 du ad hariaren eta jostorratzaren bitartez, batu, lotu, elkartu (bi ehun zati) edo atxiki (zerbait ehun zati bati).

Arku bat egitea, tunika bat jostea. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 126. orr.

Josi borlatxoak purpura-hariz soineko-ertzetan. Elizen arteko biblia   Zen 15,38

-Josi ditzagun poltsiko batzuk jantzietan, behar izanez gero dirua eraman ahal izateko. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 193. orr.

Trebetasun handiz, zauriaren ertzak josi, eta, nylonezko puntada bakoitzean, bost korapilo egin zituen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 104. orr.

Usu, ordea, sugeei ahoa josi egiten omen diete edo letaginak kendu. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 162. orr.

Zapata-zoru batzuk josteagatik ordaindutakoaren paper-mutur zimurtu bat. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 262. orr.

Zapiak elkarrekin josi zituzten bosnako bi sailetan. Elizen arteko biblia   Ir 36,10

Goioren jertseak zuloak zituen ukondoan eta amak larruzko adabakiak josi behar zizkion. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 209. orr.

Tunika barnetik josia zeukan adabakia askatzen hasi zen. 11105

Piku-hosto batzuk josi eta estalki bana egin zuten. Elizen arteko biblia   Has 3,7

Galtzak janzten lagundu zion eta gakorratzez josi zizkion gerrialdean. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 269. orr.

Bi doblako oihal bat lotu zion soineko josi berriari barrutik. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 136. orr.

Bellevue eritegiko sendagileek nekez josi zizkioten bi puskak. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 65. orr.

Botoinak josi behar ziren, eta botoin xiloak inguruan bordatu. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 127. orr.

Han ari zen sareak josten, beste sei saregileren artean jostorratzari eskularruarekin eusten. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 251. orr.

Ahizpa etortzen da ilunabarrero nire makinan jostera. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 175. orr.

ik beherago 10. 11113

Zapata-zolak josteko iltze txikiez. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 51. orr.

Andreen orraziak eta josteko orratzak. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 127. orr.

Josteko saskia hartu eta botoia josi du. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 172. orr.

Zabalik utzi du bere josteko mahaiko tiradera. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 146. orr.

2 irud/hed

Horren inguruan josi nuen ez soilik aitari buruzko ustea, baita judua nintzela jakin aurreko bizitza guztiaren ehundura ere. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 61. orr.

Horretako hariak benetan zelan josi diren, FBIk ere badu bere iritzia. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 145. orr.

Horien eredutzat Dominikar Errepublikan josi den sarea jo daiteke. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 131. orr.

Maisuaren izena esan du, bere barruko logikaren hariaz josiz akorduak. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 21. orr.

Mendekua hartu du gai nagusi eta horren harian josi ditu liburuko zazpi ipuinak. Berria - Kultura   2004-09-11

3 erabat lotu.

Zaldi gainean haren bizkarrari josia bainindoan, ezin hark ni ikusi. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 100. orr.

Zandariak iratzartzen baziren ekintza galduko baitzen, kizkurtu ginen, harresiaren itzalari josiak. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 222. orr.

Hain erraz ahaztu ote nuen bizitza osorako aulki [gurpildun] batera josi ninduen putakumea? Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 107. orr.

Iduri du ainitz bikote gaztek nahiko dituztela bi deiturak josi. Herria   2004-12-23

Gure bien gorputz biluzgorriak plazerak arrendaturik azkenean, elkarri josiak dautzala. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 66. orr.

Zaldiak ez zirela lekutik mugitzen, lurrari josirik baleude bezala. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 137. orr.

Orduan erruaren ziztada mingarria nabaritu zuen bularrean josita. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 109. orr.

4 irud/hed

Ene izaiteko manera, joera, ibiltzea da, hots urratsa urratsari jostea, plazer hutsez. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 166. orr.

Hor gabiltzak hitza hitzari josi eta parrastadan boteaz. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 102. orr.

Baina ganberaburua hainbeste asaldatu zen bera ikusi zuenean, ezen ezin izan baitzuen taxuzko esaldirik josi. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 308. orr.

Bezeroen zerrenda zen, letrari letra josten doi-doi dakien baten baldartasunaz idatzia. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 223. orr.

Literaturak (letrak elkarri josteak) eskaintzen dituen aukeren aurkikuntza eta ikerketa. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 45. orr.

Errima-hitza puntuan sintaktikoki josi beharrean. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 190. orr.

Sorkuntza kolektibo horretan ere, norbaitek txatal solteak josi behar zituela konturatu eta idazten hasi nintzen. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 421. orr.

5 (paper orriak) elkarri atxiki eta gai gogorren batez estali.

Faszikulu handitan liburu moduan josirik. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 128. orr.

Ehun liburu-gorputz baino gehiago aurkitu zituzten handiak eta oso ongi azal-josiak. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 28. orr.

6 gauza bati beste bat irmoki finkatu, bereziki zeharkatzen dituen zerbaiten bidez.

Esku-oinak iltzez josiak zituen eta eskuineko saihetsa lantzaz zulatua. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 253. orr.

"Miscelanea Epiflora" eta gisa horretako izenak zituzten tximeleta haiek harrapatzen, gero etxean orratzez josteko. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 194. orr.

Ukuiluko ate-leihoak iltzez josi eta zigiluak ipini zizkieten. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 172. orr.

Berehala tapa jarri eta iltzeekin josi zuen. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 86. orr.

Saulek hil egin nahi izan zuen David, lantzaz hormari josiz. Elizen arteko biblia   1 Sm 19,10

Burdinazko ezten batez josi zioten burua, azkenik, lurrari. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 159. orr.

Eta ez al nituen barkatu gurutzean josi nindutenak? Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 48. orr.

Rosiek orratz batez josi zituen arrosak bere larruzko berokian. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 418. orr.

Motor finkoa, oinarri-plaka astun bati torlojuz loturik egoten da, oinarri-plaka zorura irmo josia dagoela. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 57. orr.

· -Eta iltzeak josi zizkiotenak ere salbatu ziren? Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 197. orr.

Argi bizi betearekin batera, Claudio Rodríguezen "Argitasuna zerutik dator beti" bertsoa josi zait gogoan. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 163. orr.

7 irud/hed

On Camillok eta Pepponek kanaberadira josi zituzten begiak. Angelaren begiak nigan josi ziren berriro. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 317. orr.

Begiak hari josiak, erdi hipnotizaturik. Xabier Montoia   «Elektrika» - 30. orr.

Begirakune iluna josi zion, zalantza une batez, hitz haiek sinetsi ezinik. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 22. orr.

Gizonak begirakune susmagarria josi zion. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 104. orr.

Bertaratuek josi zizkioten jakin-minezko begirakuneei erantzun nahian. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 348. orr.

8 erabat bete.

Jendez josiriko gela handi batean. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 88. orr.

Bi ebaslek tiroz josi zuten. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 52. orr.

Erleek ziztadaz josi zaituzte. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 84. orr.

Haiek kolpez josi eta elurrez beteriko zulo sakon batera jaurti zuten. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 191. orr.

Basakeria izugarriz eraso zioten eta zauriz josi. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 852. orr.

Eta mutilari heldu, musuz josi eta lotsagabeki esaten dio: [...]. Elizen arteko biblia   EsZ 7,13

Lokatzez josia, izozturik eta hozmindurik. 11161

Erdara mordoilo eta biraoz josia. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 121. orr.

Auziz josi zuten; ezerk ez zuen, ordea, haren mendekua geldiarazi. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 88. orr.

Zirkuluz eta esferaz jositako zeru hori. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 177. orr.

Dena errepide kontrolez josi dute eta zenbait auzo etxez etxe ari dira eskuaretzen. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 33. orr.

Munich bezalako hiri handi eta industriaz josi batean. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 142. orr.

Joskera ezinago astuneko bi gutun teknologismoz josi haiek berrirakurriz. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 280. orr.

9 (era burutua hitz elkartuen lehen osagai gisa)

Hotsetan eta hitzen josi-etenetan arnasari lagunduz ibiltzen asmatzea. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 69. orr.

Handik hegatzen da ezinka beti, sekula ez hotsetatik eta beren josi-urratuetatik. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 69. orr.

Bere eskuko esanen talka bat, esaldien josi-askatze bat, esanahien elkar-urratzea eta hotsen gurutzatze atzenkorra. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 290. orr.

10 jos ahala urratu izan (orobat josahala urratu) du ad ipar egitekoez mintzatuz gainezka izan.

Hala ere badute juje horiek jos-ahala urratu ezen, trenkatzen dituzten baino afera gehiago jiten zaizkie mahai gainera. Herria   2002-12-05

1856an Lacroix apezpikuak Deiheralde eta Hazparneko misionesten gain eman nahi izan zutela hango euskaldunen ardura, bainan jos ahala urratu bazuela jadanik hemengo misioneekin. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 76. orr.

Frantzia behere hortan ere badute jos-ahala urratu oihan eta larre askotan suari ezin ihardokiz! Herria   2005-07-28

Demokrazia berpizten ari Espainian eta bazuketela jos ahala urratu, segurrenik ere. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 175. orr.

11 josteko makina

Izkina batean zegoen josteko makina, Sigma zahar bat. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 35. orr.

Goialdetik, josteko makinaren hotsa zetorren. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 331. orr.

Josteko makina martxan jarri du berriro. Izarak eta estalkia albaindu nituenean konturatu nintzen josteko makina ganbaran neukala. · Zenbaitek ondoan, eta geroari buruz garantia baten ukaiteagatik, josteko mekanikaren erabiltzen ikasi zidaten. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 28. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus