Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

geldiro 1 adlag astiro.

Eta lehorrera jaitsi zen astiro, geldiro. Guztiz geldiro jaten zuen. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 195. orr.

Urratsak geldiro eginez. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 206. orr.

Esku meheak, berriz, geldiro mugitzen zituen, aulki gurpildunaren gurpil-uztaiak tinko estuturik.   - 68. orr.

Zopa geldiro egosten ari zen eltzean. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 144. orr.

Eter botila handi bat hartu, eta etzanik, handik geldiro arnasa hartzen hasi nintzen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 108. orr.

-Ez -esan du geldiro-, ez. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 249. orr.

Hori, noski, geldiro hausnartu beharko da. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 60. orr.

Zauri horiei hazia jarioko zaie, geldiro, eztiki, odolaz nahasturiko hazia, beirakara eta epela, burbuila txikiekin. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 257. orr.

Aitak dena antolatu zuen sakrifiziorako, lasai eta geldiro. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 39. orr.

Eta ikusi al zituen bekokiko zimur luzeak, ezerk gelditzen ez dituen suge mehe horiek, geldiro baina etengabe hazten eta hazten? Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 343. orr.

Elizako beste santu handiek ere, San Dionisiok eta San Gregoriok eta beste askok, geldiro idatzi dute gai honi buruz. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 100. orr.

2 geldiroago

Nik geldiroago hartzen dut arnasa. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 139. orr.

Lucyren ondoko txakurra geldiroago doa, laztu egiten zaio ilea. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 121. orr.

Terraza biraka ari zen, oso azkar hasieran, geldiroago gero. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 338. orr.

'Egin aurrera!' aginduko du nostromoak. Geldiroago makina!. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 344. orr.

Barre gutxiago egiten genian: nahita egina zian, jakina, bere numero hura, geldiroago torturatzeko. Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint - 44. orr.

3 geldiroegi

Erretinako proiekzioa geldiroegi mugitzen baldin bada. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 49. orr.

4 geldiro-geldiro

Doktorea geldiro-geldiro igo zen bere langelara. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 71. orr.

Geldiro-geldiro jaiotzea da bizitzea. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 59. orr.

Baina geldiro-geldiro, maltzurki, azpikeriaz, sudurra piztu zitzaion. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 28. orr.

Bizpahiru urtez lanean jardun arren, Naval geldiro-geldiro hondoratuko da pribatu bihurtuz gero. Berria - Ekonomia   2004-12-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

da geldiro (3); du geldiro (3); eta geldiro (10); eta geldiro geldiro (4); geldiro ari (3); geldiro eta (5); geldiro geldiro (36); geldiro mugitzen (3); geldiro zihoan (3); oso geldiro (4); zuen geldiro (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus