Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ondoretasun 1 iz gurasoek ondokoei geneen bitartez espeziearen ezaugarriak transmititzen dien prozesua. ik herentzia 3.

Genetika sortu zuen, hots, ondoretasun mendeliarra teoria kromosomikoaren arabera interpretatzen duen zientzia. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 52. orr.

Ilarretan ondoretasuna nola gauzatzen den azalduz Gregor Mendel-ek idatziriko lehenbiziko txostenaren mendeurrena. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 41. orr.

Ondoretasunean bilatu behar zen zer mekanikaren bitartez eratzen den oilo-arrautza batetik oilasko bat, eta giza arrautza batetik, berriz, gizaki bat. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 49. orr.

Mendearen hasieran, ondoretasuna aztertu nahi izan zuenean, drosofila delako euliaz baliatu zen Morgan karaktereen transmisioaren auzia ebazteko. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 14. orr.

Ordezko teoria bat, esperimentu-oinarririk gabea eta karaktere bereganatuen ondoretasunean oinarritua. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 43. orr.

Neolamarckar komunistek, karaktere bereganatuak ondoretasunez jasotzen zirelako hipotesiaren aldeko, eraso egin zieten [...] errusiar genetistei. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 43. orr.

Ondoretasunezko eritasun berriak. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 153. orr.

Ondorioa atera zuen ezen ikerturiko karaktere guztiak ondoretasunezkoak zirela, hala adimenari zegozkion gaitasunak nola alderdi fisikoari zegozkionak. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 152. orr.

Ingeniaritza genetikoa: Haurrei pasatuko zaizkien geneak aldatzen dira ondoretasunezko gaitzak saihesteko. Berria - Gaiak   2004-11-21

2 irud/hed

Asmabide horietako batek higuingarriro iradokitzen du mendeak direla dagoeneko Konpainia existitzen ez dela, eta gure bizitzen desordena sakratua soil-soilik ondoretasunezkoa dela, tradiziozkoa. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 55. orr.

Oraindik ez dugu erabat galdu usaimena zentzumen ia bakarra eta garuna sudurraren luzapen bat baino askoz gehiago ez ziren garaiaren ondoretasuna. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 151. orr.

Ikek bere arbaso alemanen ondoretasuna ziren arrano begi argiak josi zituen bulego zabaleko atean. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 303. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gaur egun, atzemanak ditugu mila eta bostehunetik gora ondoretasun-nahasmendutan tarteko diren nahasmendu genetikoak. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 132. orr.

Oraingoz hastapenetan baino ez badago ere, terapia genikoaren eskutik etortzekoa da, noski, zenbait ondoretasun-gaitz nahiz minbiziren konponbidea. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 133. orr.

Geneen baitako gai ondoretasun-eramaile gisa azido desoxirribonukleiko (ADN) delakoak jokatzen zuen papera zehaztea. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 54. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Horrez gainera, Giza ondoretasuna eta arrazen higienea eskuliburuaren egileetarikoa zen. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 155. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ondoretasunezko eritasuna (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus