Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Ereduzko Prosa Dinamikoa (EPD)

Corpus arakatzailea | Maiztasunak
liburuak / prentsa
lehen urte bitartea: bigarren urte bitartea:
1:
distantzia:
2:
distantzia:
3:
distantzia:
4:
distantzia:
5:

 

Ereduzko Prosa Dinamikoa (EPD)

 

Ereduzko Prosa Dinamikoa (EPD) EHUko Euskara Institutuaren ekimena da, eta 2001tik 2007ra osatutako Ereduzko Prosa Gaur (EPG) corpusak ematen duen informazioa osatzera dator. Hala ere, haren parean, badu bereizgarri funtsezko bat: corpusa urtez urte aldatuz joango da. Une-unean erabiltzen den prosaren ispilu izan nahi luke tresna honek. Hori dela eta, esan daiteke EPDren aplikazio garbiena, prosak urtez urte nozitzen dituen aldaketak aztertzea dela, eta erakutsian uztea, ahalik eta aldiberekotasun handienaz.

Hauexek dira corpus honen ezaugarri nagusiak:

  • Urtero berrituko da sarean jartzen den materiala, eta 3 bat milioi hitz berri sartuko dira (erdiak liburuak, erdiak prentsa).
  • Berritze bakoitzak aurreko bost urteetan argitaratutako testu aukeratuak bilduko ditu.
  • Bost urteko epe horrek 15 bat milioi testu-hitzeko corpusa bilduko du.
  • Emanaldi bakoitzean, argitalpen bakoitzean, urte zaharrena kenduko da, eta berriena sartu.
  • Argitalpen guztiak gorde egingo dira, etorkizunean alderatze historikoak egiteko: etorkizunean zerrendatik kendutako urteak ere aldi bakoitzean ageri direnekin erkatu ahal izango dira.
  • Abiatze data: 2009-10-07
  • Azken eguneratzea: 2016-12-12 (2011-2015 urteak)
  • GARRANTZIZKOA: hitzak, orain artekoa baina testuinguru zabalagoan ageri dira. Aurreko esaldia ere kontsulta daiteke botoian klik eginez, interpretazioa —batez ere lokailuen kasuan— argiago uzteko.
  • BERRIKUNTZA (2015-11-30): elkarrekin alderatzen diren bost urteko epeak berariaz hauta daitezke bilaketa egiteko tenorean.

Egileak: Ibon Sarasola (Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU), Pello Salaburu (Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU), Josu Landa (Ametzagaiña).

ISBN: 978-84-692-7180-3




Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus