Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Edertasun sena
George Santayana
Itzultzailea:
Alberto Gabikagojeaskoa Mentxaka
Berrikuslea:
Xabier Arregi Gordoa
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Alfonso López Quintas
Argitaratze data:
1995-12-22
Orrialde kopurua:
269
ISBN:
84-88303-87-4
Obra honek, autoreak estetikaren teoria eta historiaz Harvardeko Unibertsitatean, 1892-1895 bitartean emandako hitzaldi-sorta batean azaldutako ideiak dakartza. Bere originaltasuna, kritikaren ikuspegi barreiatuak sistema bakarrean eta psikologia naturalista baten inspiraziopean elkartzean datza. Estetikaren metodoei buruzko gogoeta batzuetatik hasi eta lau atalean banaturiko obra idazten du: lehena, edertasunaren izaerazkoa da, bigarrena, edertasunaren materialez ari da, hirugarrenak forma sakontzen du eta azkenak, adierazpidea. Santayanak uste du edertasunaren zentzuak askozaz leku garrantzikoagoa duela bizitzan, berorrek filosofian izan duen lekuak adierazten duena baino eta hori gaia lantzeko ahaleginak, arrakasta handikoak ez izateagatik gertatu omen da.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus