Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Hezkuntza eta Soziologia
Emile Durkheim
Itzultzailea:
Paulo Iztueta Armendariz
Berrikuslea:
Fernando Mendizabal Mujika
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Jokin Apalategi
Argitaratze data:
1993-07-13
Orrialde kopurua:
177
ISBN:
84-88303-59-9
Lau atal nagusitan banaturik dago obra hau: hezkuntzaren izaera eta egitekoa, pedagogiaren izaera eta metodoa, pedagogia eta soziologia, eta Bigarren mailako irakaskuntzaren eboluzioa eta egitekoa Frantzian. Lehen biak artikuluak dira eta azkeneko biak, hitzaldiak; laurak garai eta helburu desberdinekin eginak balira ere, obra aberatsa eratzen dute edukinez. Gehienbat, Errenazimentu klasikotik Ilustrazioa bitarteko eskola desberdinetako autore ugariren aipuak dakartza eta guztiekin elkarrizketan bezala dihardu, hezkuntzak zer ez lukeen izan behar definitzeko unean batipat. Ezinbestean irakurri beharreko obra pedagogia eta hezkuntza-soziologia lantzen ari direnentzat.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus