Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Analak eta Historiak II
Tazito
Itzultzailea:
Xabier Amuriza Zarraonaindia
Berrikuslea:
Julen Kalzada
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Carmen Codoñer Merino
Argitaratze data:
2005-10-30
Orrialde kopurua:
615
ISBN:
84-88303-00-9
Historien idatz-data 98. urtearen azken inguruan jarri ohi da, eta amaiera 109an. Esana dugunez, kontatzen diren gertakariak 69tik 96ra izanak dira: 69ko gerra zibila, Neronen heriotza ondoren etorri zena. Urte horri “hiru enperadoreen urtea” deritzo (Galba, Oton eta Vitelio, indar militar eta politiko ezberdinek enperadore aldarrikaturik). Analen kasuan, euron idazketa beranduagokoa da. Hasiera 116. urtean jartzen zaie, Tazitoren bizitzaren azkenetik hurbil samar, nahiz eta euretan jorratzen duen aldi historikoa Historietan jorratua baino lehenagokoa den, hautatutako aldia Historien hasierakoarekin lotzen dela. Julio-Klaudiotar dinastiaz dihardu, bere fundatzailea Augusto salbu. Tiberio, Kaligula, Klaudio eta Neron enperadoreei gagozkie. Hots, Analen amaierak, Tazitok hitzaurrean dioenetik, Neronen agintaldia hartzen zuenak, bere azkenean Historien hasierarekin bat egiten zuen, baldin Neronen azkena 69ko gerra zibilaren hasieratik banatzen duten hilabete bakanak uzten baditugu
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus