Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Peloponesoko gerraren historia II
Tuzidides
Itzultzailea:
Josu Naberan
Berrikuslea:
Juan J. Moralejo
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Argitaratze data:
2005-12-30
Orrialde kopurua:
462
ISBN:
84-96455-12-2
Tuzidides, Olororen semea, Halimunte demokoa, estrategoa izan zen 424ko urtean; kargu horretarako eskatzen zen gutxieneko adina 30 urte zelarik, 454a baino lehenago jaio behar izan zuen. Esan bezala, erbesteratu egin zuten 424an eta horrela bi bandoak hobeto ezagutu ahal izan zituela diosku, baina ez diosku bere erbesteko hogei urte horietan bere obra (edo horren zati bat) idaztera dedikatu zenik. Badirudi Athenas dagoeneko garaitura itzuli ahal izan zela eta IV. mendearen hasieran hil zela, beharbada naufragio batean. Berak dioenez, gerra hasi eta batera hasi zen idazten, eta ziur ezagutu zuela haren amaira, baina bere obra bat-batean etenda geratu zen 411ko udaldiko gertaeretan.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus