Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Prolegomenoak
Inmanuel Kant
Itzultzailea:
Fernando Mendizabal Mujika
Berrikuslea:
Ibon Uribarri Zenekorta
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Joxe Azurmendi Otaegi
Argitaratze data:
1995-08-03
Orrialde kopurua:
207
ISBN:
84-88303-83-1
"Prolegomena" hitzak hitzaurre edo sarrera esan nahi du eta Arrazoi hutsaren kritika, beste obra baten sarrera moduan idatzi zuen. Izan ere, obra hura argitaratu eta "ilustratuen" sailetik jasotako kritiken aurrean, hura ez zutela behar bezala ulertu eta erdi-haserre, erdi-isekati Prolegomenoak idatzi zuen, hango printzipio nagusiak argiago eta ulergarriago azaltzeko asmotan. Prolegomenoak obrak planteatzen duen gai nagusia da, posible ote den Metafisika ezagutza zientifiko bezala, gauza al den Metafisika "a priori"zko judizio sintetikoak formulatzeko. Matematikak eta Fisikak egiten dutenez. Liburu horren asmoa da, etorkizunean zientzia izan nahi duen edozein metafisikarentzat "propedeutika" bat izatea.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus