Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Euskal Literaturaren Hiztegia (ELH)

« »

ERACUSALDIAC (1803, 1850)

Juan Bautista Agirre
Eneko Zuluaga

XIX. mende hasierako euskal literaturaz hitz egitean, literatur bizkaieraren hastapenak eta gorpuztea aipatu ohi dira; Mogel, A├▒ibarro, Astarloatarrak edo Frai Bartolomeri, besteak beste, lotutako garaia da. Alabaina, garai hartan bertan, erlijio-literaturaren baitan, bazen aipamena behar duen egile klasikoa: Juan Bautista Agirre edo “Agirre Asteasukoa” (1742-1823). Garai hartako gipuzkoar idazleen artean hoberentzat jo izan da: “Uno de los mejores [prosistas] que ha escrito en guipuzcoano, el mejor a juicio de muchos, es Juan Bautista Aguirre, de Asteasu” (Mitxelena, 1960: 110).

Agirre Asteasuren obra nagusia lau liburukitan dago banaturik, eta lauretan agertzen da erakusaldiak hitza. Egilea bizi zela, XIX. mende hasieran, Confesioco eta comunioco sacramentuen ga├▒ean eracusaldiac (1803) lana argitaratu zen. Lana gaztelaniazko hitzaurre batek eta katixima aski luze batek (400 orrialdetik gora ditu) gorpuzten dute. Hitzaurrean Agirre kexu da, besteak beste, hainbatek kristau dotrinaren inguruan daukan ezjakintasuna dela eta. Horrela hasten da:

“La ignorancia de muchos Cristranos ├í ceren del modo pr├íctico de prepararse para recibir los Sacramentos de la Confesion, y Comunion, es un mal contra el cual claman los Predicadores, y Escritores celosos, y que no obstante subsiste en muchas partes. ┬┐Cual ser├í la causa de esto? Apenas podr├í encontrarse otra tan poderosa como es la facilidad, con que en muchas Parroquias se admiten los Ni├▒os ├í la primera comunion. En algunas no se les obliga ├í aprehender las cuatro partes del Catecismo; en otras se contentan con que sepan estas, especialmente si responden con puntualidad ├í lo siguiente: ┬┐Qu├ę es lo que se requiere para una buena Confesion? ┬┐Qu├ę cosa es Ex├ímen? ┬┐Qu├ę el Dolor? ┬┐De cuantas maneras es el Dolor? ┬┐Qu├ę cosa es Contricion? ┬┐Qu├ę la Atricion? ┬┐Para que fue instituido el Sacramento dei Altar? ┬┐Cuantas cosas se requieren para una buena Comunion?” (1803: 3-4).

Bada, esan liteke, grosso modo, Asteasukoak aipatutako hutsune eta gabezia horiek zuzentzeko idatzi zuela hizpide dugun obra. Liburuak bost atal nagusi ditu. Lehenengoa gaztelaniaz idatzitako hitzaurrea da, non egileak liburua zertarako idatzi duen azaltzen baitu. Gaztelania hautatu izanaren arrazoia ere ematen du: “Este pr├│logo se ha puesto en castellano, temiendo que muchos Catequistas no lo leer├şan de otra suerte” (1803: 17). Bigarrenean, hirugarrenean eta laugarrenean obraren mamia dago, hiru ataletan banaturik: lehenengoan, hamasei erakusaldi daude; bigarrenean, beste horrenbeste; eta hirugarrenean, berrogei. Egilearen ohar labur batek ixten du liburua (grafia gaurkotu egin dugu):

“Buatzen ditut Erakusaldi oek. Gauz onik arkitzen badezu, hori da on guziaren Emalleangandik datorrena; ba├▒a utsegiteak izango dira nereak bakarrik, eta guziak, diranak dirala, ipintzen ditut Eliz Ama Santaren eta Iru├▒eko gure Apaiz nagusiaren mendean. Ukitu diran gaiak dira ederrak eta doai obeetako besteren batek edertu eta apaindu litzake erraz” (1803: 408-409).

Delako erakusaldiak ez daude beti era berean egituraturik. Lehenengo ataletakoek, kasurako, erlijioari lotutako galdera-erantzunak dituzte ardatz, horien bitartez garatzen dira. Hurrengoak, berriz, platikak edo hitzaldiak dira. Egiturak egitura, jorratutako gaiei dagokienez, bat baino gehiago errepikatu egiten dela esan beharra dago.

Arestian esanikoak berreskuratuta, jendearen (ume zein heldu) prestakuntza erlijiosoan ikusten zituen hutsuneak (erlijio-gaiei nahiz gaiok erakusteko moduei dagozkienak) bete eta zuzendu nahi izan zituen Agirre Asteasukoak: “Yo confieso, que es empe├▒o arduo el desterrar del todo esta ignorancia en muchos pueblos derramados en barrios distantes de la Iglesia” (1803: 5). Badirudi asteasuarraren liburuak arrakasta nabarmena lortu zuela; izan ere, XIX. mendean bertan baten baino gehiagotan berrargitaratu zen: 1823an, 1833an, 1868an, 1899an eta 1900ean, bederen. Berrargitalpen-kopuru hori dela eta, orain arte hizpide izandakoa da Agirre Asteasukoaren obra ezagunena.

Egilea hil eta mende laurdenera hiru liburukitan kaleratu zen Juan Bautista Agirreren obra mardulena. Lehenengo liburukiaren izenburua Jesu-Cristoc bere elizari utzi ciozcan zaspi sacramentuen ga├▒ean eracusaldiac (Tolosa, 1850) da, eta 630 orrialde ditu. Lanaren hasieran bada orrialde bi baino gutxiago hartzen dituen gaztelaniazko gutun-modukoa (“Carta a un amigo, que para el que la leyere servir├í de pr├│logo”), non egindako lanaren inguruko argibide labur batzuk ematen baititu Agirrek. Bertatik gehien interesatzen zaiguna, baina, amaieran agertzen den data da: 10 de agosto de 1808. Badirudi, dena dela, data hori kontuz erabili behar dela; izan ere, lehenengo liburukia 1808rako amaitua legoke, baina, zenbait ikertzaileren ustez, horrek ez dakar obra guztia, hots, hiru liburukiak, ordurako amaiturik zeudenik: “1808. urteko dataz lehen alean den sarrerako oharrak ez baitu inondik ere balio lan guztiaren idazketa garaia finkatzeko” (Altuna, 1999: xxvi).

Lehenengo liburukiak osotasun nabarmena dauka, platika edo sermoiak biltzen ditu bata bestearen atzean, lehenengotik hirurogeita hirugarreneraino: “Lehenengo alean hitzaldi sail bakarra dagoela dirudi eta barne osotasun bat ere nabari zaio horregatik” (Altuna, 1999: xxvi). Bertan jorratutako gaiei dagokienez, obraren izenburua nahiz liburuaren amaierako aurkibideko gaiak begiratzea baino ez dago: “Irugarren Eracusaldia: Jesu-Cristoc bere Elizari utzi ciozcan zazpi Sacramentuen ga├▒ean bigarrena”, “Seigarren Eracusaldia: Batayoco Sacramentuaren ga├▒ean lenengoa”, “Amalaugarren Eracusaldia: Confesioco Sacramentuaren ga├▒ean irugarrena”, “Ogueita ta amabostgarren Eracusaldia: Aldareco Sacramentuaren ga├▒ean irugarrena”, “Berroguei ta amargarren Eracusaldia: Mezaco Sacrificio miragarriaren ga├▒ean lendavicicoa”, Berroguei ta amabostgarren Eracusaldia: Ordenaco Sacramentuaren ga├▒ean bacarra”, Irurogueigarren Eracusaldia: Ezconzaco edo Matrimonioco Sacramentuaren ga├▒ean bostgarrena”, “Iruroguei ta bigarren Eracusaldia: Espiritu Santuaren doai edo frutuen ga├▒ean bacarra”.

Bigarren liburukiaren izenburua Jaungoicoaren legueco amar aguinteen ga├▒ean (Tolosa, 1850) da; 523 orrialde ditu, eta ez du agertzen aurreko liburukiak besteko barne-koherentziarik. Liburuaren edukia eta egituraketa dela eta, Agirre Asteasukoaren testamentua eskuan, ondoko ohar garrantzitsua egin zuen Fidel Altunak:

“[Agirreren] Testamentuan ikus daitekeenez, jatorrizkoa hiru zatitan banatu zuen egileak adin desberdinetako kristauei eskainitako hitzaldiekin. Testamentu horretan aipatzen den jatorrizkotik zertxobait desberdina dugu, baina, argitara zen bigarren liburukia (…) Asteasuarrak testamentuan aipatzen duen bigarren lanak jatorriz zituen hiru zatietatik hirugarrena eta bigarrena lirateke ondorioz, ordena horretan, 1850. urtean bigarren ale gisa argitara zituztenak” (1999: xxvii-xxviii).

Argitaratu gabe geratutako erakusaldiak Euskaltzaindiko Azkue Bibliotekan agertu ziren, Manuel Lekuonaren paperen artean, eta 1803ko liburuan agertutakoekin bat datoz ia hitzez hitz.

Liburuko gaiei dagokienez, kasu honetan ere izenburuak ongi laburbiltzen du liburuko edukia. Adibide zenbait ematearren, hona hemen aurkibideko izenburu batzuk: “Lenengo itzaldi, edo platica: ematen dira Jaunaren legueco amar Aguinteen berriac”, “Seigarren itzaldi, edo platica: Jaunaren legueco irugarren Aguintearen ga├▒ean”, “Amairugarren itzaldi, edo platica: Laugarren aguinteari dagocana: Azaltzen da emazteac senarrari zor dion onguinaya, eta au gordetzeco egin bear duana”, “Emeretzigarren itzaldi, edo platica: Ba├▒a seigarren eta bederatzigarren Aguinteen ga├▒ean bigarrena: Uquitzen dira bi Aguinte oen contra guertatu oi diran becatuac, ez andienac, baicic munduac ecertan artzen ez dituanac”, “Amabigarren Eracusaldia: Adirazten da cer dan onezco damu edo Contricioa, eta nolaco doayac escatzen dituan”, “Bederatziurren onen lenengo eguneraco itzaldi, edo platica”.

1850eko Erakusaldiak osatzen duten hiru liburukietan mardulena da hirugarrena, 656 orrialde baititu. Jesu-Cristo eta Virgi├▒a chit santaren misterioen, eta beste cembait gaucen ga├▒ean eracusaldiac (Tolosa, 1850) dauka izenburutzat. Liburukiak hiru atal nagusi ditu: lehenengoak berrogeita sei erakusaldi edo sermoi biltzen ditu, eta orrialde gehien hartzen dituen atala da. Berez, lehenengo hamar sermoietako gaiek bat egiten dute liburukiaren izenburuko lehenengo atalarekin. Gainerako platikek erlijio-gai ezberdinen ingurukoak dira. Bigarren eta hirugarren zatiak laburragoak dira; batean abenduko eta garizumako sermoi batzuk biltzen dira, eta bestean, pasio gaiztoei buruzko hiru irakaste edo dotrina.

Hirugarren liburukia osatzen duten materialak ikusirik, gauza ezberdinak pentsa litezke Juan Bautista Agirreren egiazko asmoen gainean: izan liteke asteasuarrak hor-hemen egindako lanak, besterik gabe, aurreko liburukietan agertzen den koherentzia-maila bilatu barik, liburuki batean bildu nahi izana. Izan liteke, halaber, Asteasukoaren lanen edizioa prestatu zutenek hor zehar zeuden materialekin hirugarren liburuki bat egin nahi izana. Fidel Altunak gaiaren inguruko argibide ona eman zuen:

“Agirrek 1808. urtean bazuen asmoa, agertu den bezala, [3. liburukiaren izenburuan] aipatzen den gaiaren inguruan zerbait idazteko. Hirugarren aleko lehen hamar hitzaldiak bakarrik dagozkio, ordea, gai horri (…) Erakusaldien hirugarren alearen izenburuan ageri diren bi zatiak, bada, momentu oso ezberdinetan idatziak genituzke (…) Argitaratzaileek, 1850ean, Agirreren paperen artean aurkitu zituzten beste hainbat hitzaldi zaharrago (…) gehituko zizkieten hala hirugarren alea osatzeko” (1999: xxxii-xxxiii).

Hirugarren liburukiari buruzkoak amaitu aurretik, aipatzekoak dira amaieran, aurkibidearen ostean, agertzen diren bi atal laburrak. Alde batetik, corrigenda (“Iru liburu oetan oquer ezarri diran itzen zucentzeco bidea”) modukoa dago, non hiru liburukietan ageri diren akatsak zerrendaturik ageri baitira. Beste aldetik, zerrenda luzexka bat ageri da: “Lista de los Sres. Suscritores del Arciprestazgo mayor de Guipuzcoa ├í las Pl├íticas Doctrinales del Presb├ştero D. Juan Bautista de Aguirre y f├íbricas de las Iglesias suscritas ├í las mismas”.

Erlijio-gaiez haratago, hainbat ikertzailek azpimarratu dute asteasuarraren lanen balioa. Mitxelenak, kasurako, horrela zioen: “Fuera de su finalidad principal, la obra de Aguirre constituye una fuente importante para el conocimiento de ideas y costumbres guipuzcoanas en el cruce de dos siglos que desgraciadamente no ha sido bien aprovechada” (1950: 110). Villasantek 1880 aurreko gipuzkoar idazle hoberentzat zeukan (1961: 220) eta bide beretik jo du I├▒aki Aldekoak azken aldian:

“La riqueza y naturalidad de la prosa de este ├║ltimo [Agirre Asteasukoa] fue una de las razones que llevaron al pr├şncipe Bonaparte a inclinarese por los modelos de Lardiz├íbal (1806-1865) y del mencionado Aguirre de Asteasu a la hora de encomendar la traducci├│n de la Biblia al euskera guipuzcoano” (Aldekoa, 2004: 62).

BIBLIOGRAFIA

AGUIRRE, Juan Bautista (1803): Confesioco eta comunioco sacramentuen ga├▒ean eracusaldiac, lenvicico Comunioraco prestatu bear diran Aurentzat, eta bidez Cristau acientzat ere bai. F. Lama. Tolosa.

___________________ (1850a): Jesu-Cristoc bere elizari utzi ciozcan zazpi sacramentuen ga├▒ean eracusaldiac. Andres Gorosabel. Tolosa.

___________________ (1850b): Jaungoicoaren legueco amar aguinteen ga├▒ean eracusaldiac. Andres Gorosabel. Tolosa.

___________________ (1850c): Jesu-Cristo eta virgi├▒a chit santaren misterioen, eta beste cembait gaucen ga├▒ean eracusaldiac. Andres Gorosabel. Tolosa.

ALDEKOA, I├▒aki (2004): Historia de la literatura vasca. Erein. Donostia.

ALTUNA, Fidel (1999): “Aurkezpena”, in Juan Bautista Agirre. Erakusaldiak. Antologia. Elkarlanean. Klasikoak. Zarautz.

BIDADOR, Joxemiel (2006): “Eusebio L├│pez: Impresor y vasc├│filo lodosano”. FLV. 103. 473-486. or.

MICHELENA, Luis (1960): Historia de la literatura vasca. Minotauro. Madrid.

VILLASANTE, Luis (1961): Historia de la literatura vasca. Sendo. O├▒ati.

 

« »
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus