fakultateko GrALari buruzko gida

Gradu Amaierako Lanari begira, ezinbestekoa da zure fakultateko web-orrian eskuragarri duzun dokumentazioa azterztea (kasu gehienetan, bere esteka izango du ikasketa atalean ezkerreko menuan).

Dokumentu gehienek zehazten dute GrALaren ezaugarri formalak, epeak etab. Dena den, komeni da guztiak lasaitasunez aztertzea, zuretzat lagungarrienak zeintzuk diren jakiteko.

Bereziki, fija zaitez ea zure gradurako eginda dagoen edukia buruzko gida bat, ikasleen gida edo antzeko zerbait deitzen den dokumentua, eta ea han agertzen diren ebaluaketan kontuan hartuko diren irizpideak, gehienetan dokumentuaren amaieran edo eranskinetan. Horrelakorik ez badago, edo informazio eskasa ekartzen badu, begiratu fakultateko beste graduetan, azaltzeko orduan alde handia dago eta gradu desberdinetako gidetan. Berez oso lagungarria da zehatz-mehatz jakitea zugandik zer espero duten.

Oro har, bibliografia bilatzeko eta kudeatzeko jarrera ere kalifikazioaren zati zehatza izango da, berez nahiko txikia. Baina pentsa zein nolako garrantzia izango duen zure lanaren oinarri izango diren dokumentu hauen aukeraketa: zenbat eta egokiago eta eguneratuago izan, hainbat eta handiago lan txukun bat sortzeko dituzun aukerak. Beraz, mereziko du bereziki lanaren hasieran ordu batzuk sakoneko bilakeetan inbertitzeak.

Erantzuna idatzi

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>