Eduki publikatzailea

KOLDO MITXELENAri, esker onaren agiri

Noiz eta non

Noiztik: 2015/12/02 Noiz arte: 2015/12/06, 18:30 - 18:30

Irudia

Deskribapena

UPV/EHUk, Koldo Mitxelena irakaslea jaio zeneko 100. urtemugan, haren bizitza eta lanak gogorarazi nahi ditu, esker onez eta etorkizunera begira. Mitxelenaren omenez antolaturiko jardunaldiak Bilbon hasiko dira, Bizkaia Aretoan, abenduaren 2an egingo den ekitaldi instituzionalean  (Koldo Mitxelenari, esker onaren agiri). Abenduaren 3an eta 4an, Gasteizen, Mitxelena irakasle izan zen Letren Fakultatean, Euskalaritza Mitxelenak zabalduriko bideetatikoiz jardunaldi akademikoak egingo dira, hark landuriko alorretan Mitxelenak eginiko ekarpena gogoratzeko, eta egungo egoera eta erronkak aztertzeko.

Ekitaldi instituzionala: Koldo Mitxelenari, esker onaren agiri

Asteazkenean, abenduak 2, 18:30, Bizkaia Aretoan (Bilbo)

  • Pello Salaburu, UPV/EHUko Euskara Institutuko zuzendaria eta errektore ohia. Sarrera hitzak
  • Antton Valverde (pianoa eta ahotsa)
  • Carmen Codoñer, Salamankako Unibertsitateko ohorezko katedradun emeritoa. Koldo Mitxelena, compañero y amigo
  • Pedro Miguel Etxenike, UPV/EHUko katedraduna eta DIPCko lehendakaria. Koldo Mitxelena, pensador y político
  • Antton Valverde eta Amilotx dantza-taldearen emanaldia
  • Antton Valverde (pianoa eta ahotsa)
  • Goio Monreal, UPV/EHUko errektore ohia. Koldo Mitxelena y la UPV/EHU, el ideal y lo posible
  • Ibon Sarasola, UPV/EHUko katedraduna. Koldo Mitxelena, Gasteizen maisu
  • Antton Valverde eta Amilotx dantza-taldea emanaldia
  • Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea. Azken hitzak

Jardunaldi akademikoak: Euskalaritza Mitxelenak zabalduriko bideetatikoiz

Ostegunean, abenduak 3, Letren Fakultateko Gradu Aretoa (Gasteiz)

Goizez

  • 9:30-10:00. Iñaki Bazán Letren Fakultateko dekanoa eta  Lourdes Oñederra  Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko zuzendaria. Sarrera-hitzak
  • 10:00-11:00. Iván Igartua. Hizkuntzalaritza historikoa
  • 11:00-11:30. Atsedenaldia
  • 11:30-12:30. Joakin Gorrotxategi. Hizkuntzalaritza indoeuroparra eta hizkuntza paleohispanikoak
  • 12:30-13:30. Joseba A. Lakarra.Euskararen historiaurrea
  • 13:30-14:00. Gidor Bilbao. Mitxelenarenera hurbiltzeko bide bat: www.ehu.eus/koldomitxelena

Arratsaldez

  • 16:00-17:00. Blanca Urgell. Euskararen historia
  • 17:00-18:00. Ibon Sarasola Euskal lexikografia
  • 18:00-18:30. Atsedenaldia
  • 18:30-19:30. Lourdes Oñederra. Euskal fonologia

Ostiralean, abenduak 4, Non: Letren Fakultateko Gradu Aretoa (Gasteiz)

  • 9:30-10:30. Iñaki Camino. Euskal dialektologia
  • 10:30-11:30. Ricardo Gómez. Euskal testuen edizioa
  • 11:30-12:00. Atsedenaldia
  • 12:00-13:00. Miren Azkarate. Euskararen batasuna
  • 13:00-13:10. Jon Zarate Euskararen arloko errektoreordea. Azken hitzak

Durangoko Azokan

Mitxelenaren mendeurrena dela eta, Durangoko Azokan, UPV/EHUren standean, Koldo Mitxelenaren lan guztiak biltzen dituzten 15 liburukiak 100 euroren truke erosteko aukera aparta eskainiko du Unibertsitateak. Eskaintza hau Argitalpen Zerbitzuaren web gunean jadanik dago.

Koldo Mitxelenaren gunea

Gainera, esker oneko ekitaldi hauen karietara, abenduaren 2an, Koldo Mitxelena txoko berria zabaldu da hiru zerbitzu nagusirekin:

  • Koldo Mitxelenaren bizitza eta lanari buruzko informazioa eskaintzen duten interneteko esteken bilduma antolatua.
  • Koldo Mitxelenaren "Obras completas" lanaren 15 liburukien aurkibideak.
  • Koldo Mitxelenaren lan guzti horietako testuetan bilaketak (izenen arabera, kontzeptuen arabera, hitzen arabera eta testu librearen arabera) erraztuko dituen baliabidea.