Eduki publikatzailea

UPV/EHUk bere hezkuntza-eskaintza aurkeztuko du Gipuzkoan

Lehenengo argitaratze data: 2015/11/16

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Gipuzkoako Campusaren bidez, informazio-jardunaldiak egingo ditu abenduan Gipuzkoako hainbat herritan.

Jardunaldi hauen helburua Euskal Herriko Unibertsitatearen eta etorkizuneko unibertsitate-ikasleen arteko lehen harremana bideratzea da, baita Euskal Herriko Unibertsitateari buruzko informazio orokorra eskaintzea eta gogoko dituzten unibertsitate-ikasketen gainean erabakiak hartzeko unean-uneko zalantzak argitzea.

Lehenengo Informazio-saioa astelehenean, abenduaren 1ean izango da Eibarko Kultur Etxearen areto nagusian. Ostean, ondorengo asteetan, Euskal Herriko Unibertsitateak Gipuzkoako udalerri garrantzitsuenak zeharkatuko ditu (Legazpi, Azpeitia, Donostia, Errenteria, Tolosa, Arrasate, Irun eta Zarautz) abenduaren 14an Beasainen emango den informazio-hitzaldiarekin amaitzeko.

Ekitaldi guztiak 18.30etan hasiko dira eta elebidunak izango dira (Donostiako ekitaldia ezik. Hau bi egunetan izango da: abenduak 2 (gaztelaniaz) eta abenduak 3 (euskaraz).

Jarraian egunak eta lekuak agertzen dira:

Abenduak 1 18:30 EIBAR Portalea Kultur Etxea
Abenduak 1 18:30 LEGAZPI Kultur Etxea
Abenduak 2 18:30 AZPEITIA Betharram Aretoa
Abenduak 2 18:30 DONOSTIA Carlos Santamaría Zentroa (gazt)
Abenduak 3 18:30 ERRENTERIA Reina Aretoa
Abenduak 3 18:30 DONOSTIA Carlos Santamaría Zentroa (eusk)
Abenduak 9 18:30 ARRASATE Kulturate
Abenduak 9 18:30 TOLOSA Kultur Etxea
Abenduak 10 18:30 IRUN Amaia Kultur Zentroa
Abenduak 10 18:30 ZARAUTZ Lizardi B.H. Institutua
Abenduak 14 18:30 BEASAIN Beasain B.H. Institutua

*Ekitaldi guztiak elebidunak izango dira (Donostiako ekitaldia ezik. Hau bi egunetan izango da: abenduak 2 (gaztelaniaz) eta abenduak 3 (euskaraz).