Ogi apurrak

Arabako Campusak ikasteko gelak irekiko ditu etsaminen aldian

2016/2017 ikasturtea

Gaueko hamabiak arte egongo dira irekita, etsaminen aldian

UPV/EHUko Arabako Campusak, etsamina aldietan ikasteko gelen funtzionamendua errazteko eta ikasleek aldiotan izan ohi dituzten premiei hobekien egokituriko ordutegia ezartzeko asmoz, ikasteko aretoak irekiko ditu Vitoria-Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean. Irakasle Ikasketen Atalean.

Irekiko diren ikasgelen kopurua, erabiltzeko eskariaren arabera egokituko da.

Ikasteko gelak irekitzeko egunak azterketen aldiei egokitu zaizkie; 2016/2017 ikasturteko bigarren  lauhilabetean honako hauek izango dira:

  • 2016ko maiatzaren 20tik uztailaren 14ra arte (biak barne)

Gelak erabiltzeko ordutegiak dira:

  • Astelehenetik ostiralera, 21:00etatik gaueko 24:00ak arte.
  • Larunbatetan eta igandeetan, goizeko 9:00etatik gaueko 24:00ak arte.

Era berean, gogoratu beharra dago UPV/EHUren Arabako Campuseko Errektoreordetzak, hiritar guztiei zerbitzurik onena eskaintzeko asmoari irmo eutsita eta gainerako arabar erakundeek ikasleen zerbitzuan jarritako eskaintza sendoagoa izan dadin, ikasleen premiak hala eskaturik, Elurreta eraikineko ikasgelak ere irekiko ditu, ohiko ordutegiaren barruan, alegia, 8:00etatik 21:00ak arte.

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es