Ogi apurrak

Documentos de Arqueología Medieval

                          

1. Bildumaren ildoak

Erdi Aroko Arkeologia dokumentuak bildumaren xedea da Arkeologiaren eta Historia Postklasikoaren arloko monografiak, bilkuren aktak, tesiak edo indusketa memoriak argitaratzea, kalitate irizpideei jarraituta.

Argitaratutako testu guztiak kanpo ebaluatzaileek aztertu dituzte, aldizkari indexatuetako ohiko protokoloei jarraituta. Hainbat hizkuntzatan idatzitako testuak onartzen dira (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, portugesez, italieraz eta alemanez), eta lan argitaragabeak bakarrik argitaratuko dira. Gaiak Europa mailako ikuspuntu konparatutatik landu behar dira.

Lanak originalak izango dira, eta horiekin batera adierazpen bat egingo da, testua, aldi berean edo lehendik, beste argitalpen bilduma edo sail batzuetan argitaratu eta ebaluatu ez dela egiaztatzeko.
 

2. Hasiera data

2009. urtea

3. Zuzendaritza

Juan Antonio Quirós Castillo

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko unibertsitate katedraduna da, eta espezializatuta dago Arkeologia Mediterraneoan, Erdi Aroko Arkeologian, Arkitekturaren Arkeologian, Gizarte Arkeologian eta Kultura Paisaietan.

Lehendik lanean aritu izan da Sienako Unibertsitatean, Pisako Unibertsitatean eta CISCen. Gaur egun, ikertzaile elkartua da, Londresko University College-ren Institute of Archaeology-n.

Euskal Unibertsitate Sistemaren barruan dagoen Ondare eta Kultur Paisaiak ikertaldeko zuzendaria da.

Liburu eta artikulu asko idatzi ditu. Berrogeita hamar ikerketa proiektu zuzendu ditu, eta gaur egun bi Marie Curie europar proiektu (ARCHIMEDE, EARMEDCASTILE) koordinatzen ditu, eta I+G+Bko Plan Nazionalaren ikerketa proiektu bat (DESPAMED, HUM 2012-32514); horrez gain, ikertzaile gisa jardun du R. Hodges zuzendutako ERC AdvGrant n-Eu-MED proiektuan. Horrez gain, hainbat arkeologia proiektu zuzendu ditu Frantzian, Italian nahiz Espainian. Bederatzi doktorego tesi eta lau GRAL zuzendu ditu dagoeneko, eta gaur egun beste hamar tesi ari da zuzentzen.

Hainbat aldizkari eta bildumetako argitalpen batzordeko kidea da.

Hiru ikerketa tarte ditu aitortuak (azkenekoa 2008-2013).

Informazio gehiago:

Academia
ResearchGate
Web personal

 

4. Batzordeak

4.1. Argitalpen Batzordea

Juan Antonio Quirós Castillo (Universidad del País Vasco /Euskal Herriko Unibertsitatea)

  •         Academia               

Julio Escalona Monge (Consejo Superior de Investigaciones Científicas, Madrid)

Iñaki Martín Viso (Universidad de Salamanca)

Margarita Fernández Mier (Universidad de Oviedo)

4.2. Batzorde zientifikoa

Alberto García Porras (Universidad de Granada)

Alejandro García Sanjuán (Universidad de Huelva)

Alfonso Vigil-Escalera Guirado (Universidad del País Vasco /Euskal Herriko Unibertsitatea)

  •         Academia        

Andrew Reynolds (University College of London)

Catarina Tente (Universidade Nova de Lisboa)

Giovanna Bianchi (Università degli Studi di Siena)

Helena Catarino (Universidade de Coimbra)

Helena Kirchner Granell (Universitat Autonoma de Barcelona)

Igor Santos Salazar (Università degli Studi di Trento)

Iñaki Martín Viso (Universidad de Salamanca)

Jorge Alejandro Eiroa Rodríguez (Universidad de Murcia)

José Avelino Gutiérrez González (Universidad de Oviedo)

Juan Carlos Castillo Armenteros (Universidad de Jaén)

Julio Escalona Monge (Consejo Superior de Investigaciones Científicas, Madrid)

Margarita Fernández Mier (Universidad de Oviedo)

Olatz Villanueva Zubizarreta (Universidad de Valladolid)

Santiago Castellanos (Universidad de León)

                      

4.3. Eginkizunak

Bereizketa bat egiten da, alde batetik, zuzendariak eta Batzorde zientifikoko hiru kidek osatutako argitalpen Batzordea, eta, bestetik, Europako hemezazpi ikertzailek osatutako Batzordea zientifikoa. Batzorde zientifikoaren eginkizunak honako hauek dira: testu berriak eskuratzea, bilduma dibulgatzea, eskuizkribuen ebaluazioak egiteko pertsonak proposatzea eta bildumaren argitalpen politika zehazteko ekarpenak egitea.

Argitalpen Batzordeak, ordea, eginkizun zehatzagoa dauka; izan ere, hark egiten du eskuizkribuen lehen azterketa, originalak ebaluatzeko prozesuak planifikatzen ditu, bildumaren baldintza formalak betetzen direla egiaztatzen du, harremanetan egoten da egile eta aztertzaileekin, eta Batzorde zientifikoarekin batera zehaztutako bildumaren argitalpen politika eramaten du aurrera.

5. Originalak bidaltzeko egileentzako jarraibideak

6. Eskuizkribuak hautatzeko prozesuari buruzko informazioa

Lanak originalak izango dira, eta horiekin batera adierazpen bat egingo da, testua, aldi berean edo lehendik, beste argitalpen bilduma edo sail batzuetan argitaratu eta ebaluatu ez dela egiaztatzeko.
Lan originalak Juan Antonio Quirós Castilloren izenean bidali beharko dira, helbide honetara: Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saila, Letren Fakultatea, UPV/EHU, Francisco Tomás y Valiente kalea z/g, 01006, Gasteiz, Espainia. Kopia bat paperean bidaliko da, eta beste bat, CDan. Lanarekin batera, orri bat bidaliko da honako datu hauekin: lanaren izenburua, egilearen izena, helbidea, telefono zenbakia, e-posta eta kide den zientzia erakundearen izena. Bestalde, kopia bat bidaliko da formatu elektronikoan dam@ehu.eus helbidera.

Argitalpen Batzordeak hura argitaratzeari buruzko erabakia hartuko du, sei hilabete baino lehen. Argitalpen Batzordeak eta/edo Aholku Batzordeak hautatutako bi ebaluatzaile anonimok eta independentek ebaluatuko dituzte testuak. Horiek argitaratzeko egokiak diren ala ez ebaluatuko dute, eta, hala behar bada, egoki deritzen gomendioak edo argibideak emango dituzte. Ebaluatzaileen anonimatua mantenduko da, eta argitaratzeko erabakia baldintzatuta egon daiteke jatorrizko testuan hainbat aldaketa egitera, ebaluatzaileen eta Argitalpen Batzordearen edo Aholku Batzordearen irizpideen arabera. Argitalpen Batzordeko zuzendaritzak lana argitaratzeari buruzko behin betiko onarpenaren berri emango dio egileari edo egileei.

Ebaluazioak positiboak badira, lana argitaratzea onartuko da; desadostasunak egonez gero, hirugarren balorazio bat egiteko eskatuko da.

7. Bilduma honetako tituluak

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es