Ogi apurrak

Erdi Aroko eta Aro Berriko Historia saila

 

                          

1. Sailaren ildoak

Erdi Aroko eta Aro Berriko Historia sailak ikerketa monografiko originalak argitaratzen ditu, Espainiako, Europako eta Amerikako Erdi Aroari eta Aro Berriari buruzkoak. Lehentasuna ematen die hainbat ikuspegi metodologikotatik gai hauek lantzen dituzten lanei: eraikuntza eta adierazpen politikoak eta ideologikoak; boterearen espazioak eta formak; historia soziala; historia ekonomikoa; herritarren, migrazio prozesuen eta gizarteko taldeen nahiz gatazken historia; generoaren historia; gizarte sareen historia; erlijiotasunaren historia, eta eguneroko bizitza. Bildumaren jasotzaile dira, nagusiki, Erdi Aro, Aro Berri eta Amerikaren historiako akademiko eta ikertzaileak, nahiz eta zenbait tituluk publiko zabalago batengan sor lezakeen xarma ere aintzat hartu behar den, esate baterako, Euskal Herriaren historia jorratzen dutenak.

Sailean aurkeztutako lanek ikerketa original baten emaitza izan behar dute eta argitaragabeak.

Sailaren helburua da, gutxien dela, urtean bi titulu argitara ematea. Testu originalak itsu bikoitzeko parekoen ebaluazio prozesuaren menpe jartzen dira.

Orain arte argitaratutako titulu guztiak bat datoz Sailaren gai eta argitalpen politikarekin. Amerikaren historiako gaiak ere bertan izanik, zenbait tituluk gainditu ahal du aurreikusitako aroa, bereziki, migrazioaren gaiari dagokionean.

2. Hasierako urtea

1989 urtea

3. Zuzendaritza

Juan Bosco Amores Carredano

Juan Bosco Amores Carredano Sevillako Unibertsitateko Geografia eta Historiako doktorea da, eta Euskal Herriko Erdi Aroaren, Aro Berriaren eta Amerikaren Historia saileko unibertsitateko irakasle titularra (katedradun egiaztagiria). Euskal Unibertsitate Sistemako ikertalde finkatuko kidea da: País Vasco y América: vínculos y relaciones atlánticas.

Haren ikerildoen artetik, azpimarratzekoa da Kubaren Historia, 1750. urtetik 1850. urtera bitartekoa (politika, gizartea, kultura); iberoamerikar independentziak; euskal eta nafar herritarrek Ameriketara egindako emigrazioa (XVIII. eta XIX. mendeak).

Plazaratutako argitalpen berri batzuk:

  • Las independencias iberoamericanos: ¿un proceso imaginado? (ed.), Bilbao, Universidad del País Vasco, 2009
  • Política y religión en la independencia de la América hispana (ed.), Madrid, BAC, 2011
  • Los tiempos de Espada. Vitoria y La Habana en la era de las revoluciones atlánticas (dir.), Bilbao, Universidad del País Vasco, 2014
  • Entre el Valle de Baztán y América. El indiano Juan Bautista de Echeverría y la casa de Gastón en Irurita, Pamplona, Ediciones Eunate, 2014
  • «Las Cortes de Cádiz y la Constitución de 1812: entre el viejo y el nuevo orden», en Ignacio Telesca, Liliana M Brezzo y Herib Caballero (coords.)
  • Paraguay 1813. La proclamación de la República, Asunción, Taurus, 2013, pp. 24-40
  • «La Iglesia en Cuba, 1760-1830», en: Francisco Javier Cervantes Bello, Lucrecia Enríquez y Rodolfo Aguirre (coord.)
  • Tradición y reforma en la Iglesia hispanoamericana, 1750-1840, Universidad Autónoma de Puebla, 2012, pp. 323-345.
  • «Violencia, justicia y género en el espacio colonial indígena neogranadino (1780-1810)» en Sigfrido Vázquez Cienfuegos (ed.)
  • Poder y conflictividad social en América Latina, Praga, Universidad Carolina, 2015, pp. 65-86
  • «Justicia y esclavitud: Cuba, 1800-1820» Anuario de Estudios Americanos, Vol. 66, No 1, Sevilla, 2009, pp. 79-101
  • «Nuevos enfoques y métodos en la historiografía sobre las independencias», Historia y Sociedad, nº 20, Medellín, 2011, pp. 13-31
  • «La Constitución gaditana en Cuba: diputaciones provinciales y ayuntamientos constitucionales (1812-1814)», Revista Complutense de Historia de América, Vol. 40, Madrid, 2014, pp. 233-254
  • «La Habana en la crisis del imperio español en América: una visión comparada», Anuario de Estudios Atlánticos, nº 62, Las Palmas de Gran Canaria, 2016, pp. 1-18

Oraingoz, master amaierako 20 lan eta 16 doktorego tesi zuzendu ditu. 5. Gestio Akademikoa.

Egun, Erdi Aroaren, Aro Berriaren eta Amerikaren Historia Saileko idazkari akademikoa da; "Europa eta Mundu Atlantikoa: boterea, kultura eta gizartea" masterreko arduraduna; eta UPV/EHUko Letren Fakultateko Historia Graduko koordinatzailea.

Begira Curriculum osoa (pdf, 461Kb) >>>

4. Batzorde zientifikoa

4.1 Batzordekideak

Bildumaren Batzorde zientifikoko kideek indibidualki eta modu altruistan egiten dute lan. Bost urtetarako sartu eta haiek hala eskatuta utz dezakete kargua. Hauek dira batzordekideak:

  • Deinis Menjot, Lyongo Unibertsitateko Erdi Aroaren Historiako katedraduna
  • Pascual Martínez Sopena, Valladolideko Unibertsitateko Erdi Aroaren Historiako katedraduna
  • Ignacio Fortea Pérez, Kantabriako Unibertsitateko Aro Berriaren Historiako katedraduna
  • François Godicheau, Toulouseko Unibertsitateko Historia Garaikideko katedraduna
  • Begoña Alonso Ruiz, Cantabriako Unibertsitateko Artearen Historiako irakasle titularra
  • Ofelia rey Castelao, Santiagoko Unibertsitateko Aro Berriaren Historiako katedraduna
  • Ana Rodríguez López, Giza eta Gizarte Zientzien Zentroko (CCHS) Historia Institutuko ikertzaile zientifikoa (CSIC)

4.2. Eginkizunak

Sailaren Batzorde zientifikoa sail horretako zuzendariak aholkuak jaso eta kontsultak egiteko organo bat da.

Batzordearen eginkizun nagusia da aholkuak ematea bildumaren kalitatea hobetu eta kanpoko ebaluatzaileak proposatzeko. Ez dute eginkizunik beteko kanpoko ebaluatzaile gisa, bestela izango da baldin jakin baten gainean duten jakintzagatik haien irizpenak beharrezkoak badira.

5. Jatorrizko lanak bidaltzeko egileek bete beharreko jarraibideak

Egileak Argitalpen Zerbitzuko zuzendariari bidali beharko dio eskaera bat, behar bezala beteta, ondoko informazioa zehaztuz: datu pertsonalak, argitalpenaren titulu osoa, interes zientifikoa, helburutzat dituen jasotzaileak eta lanak merkatuan izan lezakeen irismena. Egilearen curriculum labur bat ere.

Egile baten edo talde batzuen lanak izan daitezke.

Aurkezten diren testuak guztiz bukatuta egongo dira (aurkibideak, erredakzioa, oharrak, bibliografia, ilustrazioak, etab.).

Jatorrizko  lana ".doc" eta ".pdf" formatuan bidaliko da Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzura: (argitaletxea.erregistroa@ehu.eus / registro.editorial@ehu.eus). Argitalpen Zerbitzuak lanaren paperezko kopia bat eska dezake, egoki joz gero.

Testurako letra tipoa hau izango da: Times New Roman, 12 puntu; oharretarako, berriz: 10 puntu.
Testuko irudiak eta ilustrazioak kalitate onekoak izan eta ".jpg", ".pdf", ".eps", ".tif", ".ai", ".psd", ".hmp" formatuan joango dira, kasu guztietan bereizmen handiz. CDn edo euskarri etiketatuan bidali behar da, titulua eta erabilitako programak adierazita.

Edozein kasutan, jatorrizko lanak UPV/EHUren Argitalpen Zerbitzuaren Estilo Liburuaren I. eranskineko arauak bete beharko ditu.

6. Eskuizkribuak hautatzeko prozesuari buruzko informazioa

Jatorrizko lanak aurkezteko eta ebaluatzeko prozesuan zehaztasun eta gardentasun printzipioak eta ebaluazioa egiten duenaren anonimatua bermatzeko printzipioak aplikatuko dira eta parekoen ebaluaziorako itsu bikoitzeko prozedura erabiliko da.

Honako pauso hauek beteko ditu ebaluazio prozesuak:

  • Argitalpen Zerbitzuko zuzendariak testuaren lehenengo analisia egingo du lanaren egokitasunari begiratuta, betiere aurrez obraren jakintza arloko Argitalpen Kontseiluko Batzordeari eta bildumaren zuzendariari kontsulta eginda.
  • Baiezkoa emanez gero, Argitalpen Zerbitzuko zuzendariak eta bildumaren zuzendariak lau pertsona hautatuko dituzte kanpoko ebaluatzaile gisa kasuan kasuko gaian adituak direnen artetik: bi titular eta bi ordezko. Argitalpen Zerbitzuko zuzendariak berrikusleei eskatuko die haien txostena hirurogei eguneko epean −jatorrizko lana bidali denetik– bidaltzeko. Berrikusleak onartuta daudelarik, horien eta  Editorialaren arteko harremanak posta elektronikoz izango dira.
  • Lanaren jakintza arloko batzordeak eta bildumaren zuzendariak, kanpoko ebaluazioak ikusita, erabakiko dute lanaren argitaratzea onartu edo ezesten den:
    • Aldeko bi txosten egiten badira, lana argitaratzeko aholku gisa baliatuko da. Nolanahi ere, aldaketak egin ahal izango dira kanpo ebaluazioko txostenean bildutako iradokizun eta gomendioen arabera.
    • Kontrako bi txosten egiten badira, lana ez argitaratzeko aholku gisa baliatuko da.
    • Ebaluazio bat aldekoa bada eta bestea kontrakoa, hirugarren ebaluazio txostena eskatu ahal izango da.

Behien ebaluatze prozesua amaituta, egileari jakinaraziko zaizkio posta elektronikoz, arrazoiak emanez eta egindako ebaluazioak kontuan hartuta, eskuizkribua onartu edo ezesteari buruzko erabakia eta zuzentzeko proposamenak, halakorik balego.

Lanak zuzenketarik behar izanez gero, zuzenketok posta elektronikoz bidaliko dira, gehienez hogeita hamar eguneko epean –zuzenketen berri jasotako datatik−, Argitalpen Zerbitzuko zuzendariari. Egileek berriro bidaliko dute eskuizkribua zuzenketak eginda eta horiek argi eta garbi adierazita.
 

7. Sail honetako tituluak

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es