Info_Informazio_akademikoa-Irakaskuntzaren_Berrikuntza-BerrAktibatu_Unibertsitateak

BerrAktibatu+ Unibertsitateak

Kartelak

Ingurumen jasangarritasunerako ekimen bat unibertsitateko ikastegietan.

BerrAktibatu+ programa Global Action Plan (GAP) Ekintza Globalerako Plana sareak sustatzen du eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritza, Bilbao-Bizkaia ur partzuergoa, Bizkaiko garraio partzuergoak, Metro Bilbao, Eroski taldea, eta “La Caixa” gizarte ekintzak jarri dute abian 2018. urtean. 

UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultatea BerrAktibatu+ proiektuan parte hartzen ari da 2018/2019 ikasturtea zehar, "Energia" gaia landuz.
Helburuak:
- Fakultateko energia kontsumoa murriztea, energia ekoizpenak eta kontsumoak CO2 isurketetan eta klima-aldaketan duten inpaktua agerian jarriz.
- Ikastegiko pertsonala eta ikasleak kontzientziatzea, energia eta lehengaien erabileran dituzten ohituren inguruko hausnarketan oinarrituta.
Helburu hauek zuzenean bat datoz Agenda 2030ko hurrengo Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH): GJH7 (Energia irirsgarria eta garbia), GJH12 (Kontsumo eta ekoizpen iraunkorrak) eta GJH13 (Klima aldaketaren aurreko ekintza).
Plana:
Prozesuarekin hasteko, ekintza taldeak lehen ikuskaritza bat burutu du. Bertan energia elektrikoaren kontsumoa aztertu da, ordenagailu zein irakaskuntza geletan eta zonalde komunetan. Era berean, mugikortasun inkesta bat burutu da ikastetxean lan eta ikasten dutenen ohiturak eta arrazoiak aztertuz.
Ekintza taldea:
Taldea ikastetxeko dekanotza taldeak, irakasleek eta ikasleek osatzen dute.
BerrAktibatu+ proiektua bi irakasgaitan integratu da, Gizarte Hezkuntzako Graduko "Garapen Jasangarrirako Hezkuntza" eta Lehen Hezkuntzako Graduko "Natura Zientziak Lehen Hezkuntzako Ikasgelan I" irakasgaietan alegia.
BerrAktibatu+ koordinatzaileen kontaktua Bilboko Hezkuntza Fakultatean:
Unai Ortega Lasuen. Matematika eta Zientzia Esperimentalen Didaktika Saileko Irakaslea.
e-mail: unai.ortega@ehu.eus
Maria Arritoketa Ortuzar Iragorri. Matematika eta Zientzia Esperimentalen Didaktika Saileko Irakaslea.
e-mail: arritxu.ortuzar@ehu.eus

 

BerrAktibatu+ 2.Fasea