BerrAktibatu+ Unibertsitateak

Ingurumen jasangarritasunerako ekimen bat unibertsitateko ikastegietan. Bertan parte hartzen duten ikasleei hautazko kredituak aitortuko zaizkie

BerrAktibatu+ programa Global Action Plan (GAP) Ekintza Globalerako Plana sareak sustatzen du eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritza, Bilbao-Bizkaia ur partzuergoa, Bizkaiko garraio partzuergoak, Metro Bilbao, Eroski taldea, eta “La Caixa” gizarte ekintzak jarri dute abian 2018. urtean. GAP erakundeek osatutako nazioarteko sare bat da, aurrezkia sustatuaz gain, baliabideak eraginkortasun handiagoaz baliatu eta planetaren gainean eragindako inpaktu negatiboa gutxitzeko programak martxan jartzen dituena. Programa horien oinarrian dira ikuspegi positiboa, ideia errazak eta ekintza praktikoak, pertsonen ohiturak aldatzeko helburua harturik.

BerrAktibatu+ Aktibatu+ programaren jarraipena da, 2018ko apiril eta uztaila bitartean, UPV/EHUko unibertsitate komunitateko 700 pertsona baino gehiagoren parte hartzea izan zuena. Berrikuntza gisa, BerrAktibatu+ Unibertsitateak izeneko ildo espezifikoa garatu da unibertsitateetarako, gure ikastegien ingurumen inpaktua gutxitzearren proposatzen dituen gaietako batean: ura, mugikortasuna, energia, erosketa, hondakinak edo elikadura.

Bizkaiko Campuseko honako ikastegi hauek dira 2018/19 ikasturtean parte hartzen dutenak:

Programa honek GAPeko aholkularitza teknikoa du, BerrAktibatu+ programan parte hartzen duten lan taldeetako pertsonak orientatzen ari dena, planetaren gainean eragiten ari garen inpaktua gutxitzeko neurriak ezartzen. Ekipoetan irakasle-ikertzaileak (IRI), administrazio eta zerbitzuetako langileak (AZP) eta ikasleak aritzen dira, BerrAktibatu+ Unibertsitateak programan aktiboki parte hartuta, hautazko kredituen aitortza lortu ahal dutelarik.