Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

MARIA BLANCA URGELL LAZARO

Ezagutza arloa
Euskal Filologia
Saila
Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
blanca.urgell@ehu.eus

Euskal Filologian doktorea (2000). Orotariko Euskal Hiztegia-ren erredaktore (1987-1996), Koldo Mitxelena eta Ibon Sarasolaren zuzendaritzapean. UPV/EHUko irakasle 1996tik, eta irakasle titularra 2002tik.

Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu izan naiz (2009-2012), Kultura, Ondarea, Hizkuntza Politika, Kirolak eta Gazteriako eskumenekin; bai eta, bestalde, nire unibertsitate-sailaren idazkari (2002-2003) eta zuzendari (2004 eta 2018) ere.

Monumenta Linguae Vasconum 5: Periodización y cronología MINECOk finantzatutako proiektuaren ikertzaile nagusi izan naiz Joseba A. Lakarrarekin batera (2017-2020; MINECO, FFI2016-76032-P), eta gaur Monumenta Linguae Vasconum 6 proiektuarena (MINECO, PDI2020-118445GB-I00; 2021-2024). Batez ere euskararen historia, testu zaharren edizioa eta hiztegigintzaren historia ditu ardatz nire lanak. Egile bakarra naiz 5 liburutan, 27 artikulu zientifiko eta 22 liburu-kapitulutan; egilekide 3 liburutan eta beste 4 lanetan. XVI-XIX. mendeen arteko ia euskalki guztietako klasikoak eta bestelako lekukotasunak argitaratu ditut. Azken lanetan, Filologia alde batera utzi gabe, hizkuntzalaritza historikoan, aditzaren morfologian batik bat (Urgell 2006 y 2018) eta dialektologia historikoan (Urgell 2020) ere saiatu naiz. Hiru doktorego tesi zuzendu ditut (Etxagibel 2008, Ulibarri 2015 eta, Bordeaux Montaigne Unibertsitateko B. Oyharçabalekin batera kotutelan, Padilla 2017).