Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

EMILIANO MEAURIO ARRATE

Ezagutza arloa
Materialen Zientzia eta Metalurgia Ingeniaritza
Saila
Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
emiliano.meaurio@ehu.eus

Zientzia Kimikoetan lizentziaduna, Kimika-Fisika makromolekular espezializatean, (1991) eta Zientzietan doktorea (1996) UPV/EHU-tik. Polimeroen Ingeniaritzako irakaslea 1997-tik 2002-ra Lea-Artibai ikastetxean (MCC). 2003-tik aurrera Bilboko Ingeniaritza Eskolako (BIE) irakaslea UPV/EHUn, 2019-tik aurrera irakasle Katedraduna izanik Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia sailan. BIEn graduko “Materialen Zientziaren Oinarriak” eta Mastereko “Materialen lorpen eta fabrikazioa” eta “CAE Diseinua eta Materialak Eraldatzeko Prozesuen Simulazioa” ikasgaiak irakasten ditu.



ZIBIO ikertaldeko lankidea da, A talde gisa aitortuta euskal unibertsitate sisteman. 4 doktorego tesiren zuzendarikide izan da, horietako hiruk nazioarteko aipamena jaso dutelarik. Diruz lagundutako 35 ikerketa proiektutan aritu da, horietatik hirutan ikertzaile nagusi gisa. Journal Citation Reports (JCR) datu-basean indexatutako 49 artikulu zientifikoren egilekidea da, horietatik 39 lehen kuartilean daudelarik. Baita ere, 5 liburu kapituluren egilekidea da, eta 40 ekarpen inguru egin ditu estatuko edo nazioarteko biltzarretan. CNEAIk aitortutako 4 seiurteko ditu. Ikerketa lerro hauek landu ditu: polímero biodegradakorrak, polimeroen nahaskortasuna, polimeroen espektroskopia infragorria.