Breadcrumb

Título - Ingeniería de Materiales y Procesos Sostenibles

Materialen eta Prozesu Iraunkorren Ingeniaritza Doktoregoa

Aplikazio habiaratuak

Presentación - Ingeniería de Materiales y Procesos Sostenibles

Irudia

Doktorego programa honen helburua da doktorego prestakuntza sendoa eskaintzea Materialen Ingeniaritzaren arloan, ikasleek, horrela, ikas dezaten garatzen material berriak edo gaur egun egon badauden materialetarako aplikazio berriak, landuta bereziki berrikuntzaren ikuspegitik; eta prestakuntza sendoa eskaintzea, halaber, Prozesu Jasangarrien Ingeniaritzaren arloan, pasatzeko erabiltzera ingurugiroan inpaktu txikiagoa izango duten prozesu eta produktuak.

Doktoregoa amaituko dutenek gaitasuna izango dute bai ikerketan aritzeko (bereziki ingeniaritzaren esparruan edo ikerketa aplikatuan) bai enpresetan lan egiteko. Doktoregoan zehar ikasleak ikasiko ditu hautatutako ikerketa lerroko teknika aurreratu eta espezifikoak modu sakonagoan, eta ikerketari ekingo dio, etorkizuneko profesional moduan. Doktoregaiaren ikuspegia profesionala bada, punta-puntako edukiak eta gaiak landuko ditu, bokazio berritzailea izango duen profesionala izan dadin. Izan ere, ekoizpen sektore helduek beharrezkoa dute berrikuntza hori herrialde garatuetan irauteko eta, bestalde, ekoizpen sektore berriak sortu behar dira, balio erantsi handiko produktuei lotuta egongo direnak.

XSLaren edukia

Ficha de Grado

Arduraldi partziala

Iraupena: 5 - 8 ikasturte

Eskainitako plazak: 2

Gutxi gorabeherako prezioa: 219 €/mailako

Ficha de Grado

Arduraldi osoa

Iraupena: 3 - 5 ikasturte

Eskainitako plazak: 8

Gutxi gorabeherako prezioa: 301 €/mailako

Harremanetarako

Kontsulta akademikoak: jesus.requies@ehu.eus

Kontsulta administratiboak: inaki.maestro@ehu.eus

Iradokizunak eta eskaerak

XSLaren edukia

Ikerketa taldeak eta lerroak

Ikerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeakIkerketa lerroak
Biopolimeroak eta Material Termoplastikoak
  • Aleazio metalikoak eta material konposatu biodegradagarriak
  • Bereizmen handiko laser-espektroskopia, lineala eta ez-lineala, material aktibo amorfoak eta kristalinoak (organikoak eta inorganikoak) aztertzeko
  • Biomaterial polimerikoak aplikazio biomedikoetarako eta birsorkuntza-medikuntzarako: sintesia, prozesatzea, egitura eta propietateak
  • Eraikuntzako iraunkortasun integrala aztertzea, materialaren zientziatik eraikuntzako elementu, sistema eta prozesuetara
  • Sistema polimeriko bioaktiboak, elkarreraginen azterketa, mikro eta nano-egituratzea
  • Zementuan oinarritutako oreen zientzia eta teknologia. Hormigoi berezien eta matrize organiko indartuen prestazioak aztertzea.
Prozesu Iraunkorren Ingeniaritza
  • Prozesu termokimikoen garapena hondakin organikoen birziklapenerako
  • Erreakzio eta bereizketa sistema aurreratuen diseinua eta modelizazioa
  • Gainazaleko fenomenoak: tentsioaktiboak, emultsioak eta koloideak.
  • Katalizatzaile eta prozesu berriak garatzea bektore energetiko berriak eta produktu iraunkorrak ekoizteko
  • Material plastikoen eta konpositeen eraldaketa, fabrikazioa eta ezaugarritzeko teknikak. Prozesuaren diseinua eta prozesatzearen formulazioen eta baldintzen optimizazioa, fabrikatu beharreko materialaren arabera
  • Prozesu hidrometalurgiko berriak hondakin industrialen birziklapenerako