XSLaren edukia

Komunikazioa Euskaraz: Arteak

Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Titulazioa
Arteko Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2030
Gelako p.2030
Ordenagailuko p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Arte Ederren Fakultateko gradu guztietako gaitasunetatik hainbat daude lotuta hizkuntzaren ezagutzari eta erabilera-gaitasunari, baita pentsamendu kritikoari ere. Horiek landuko ditugu irakasgai honetan



Arteko Graduko hurrengo gaitasunak:

- Gai izatea artearen inguruko jakintzak transmititzeko: irakaskuntza, museoen kudeaketa, erakusketen muntaketa, arte-kritika, kultura-aholkularitza, enpresa-eremuko berrikuntzari eta sormenari buruzko lan-taldeetan parte-hartzea eta abar.

- Gertaera artistikoen eta haien gizarte-testuinguruen arteko loturak ezagutzea, eta haien funtzio eta esanahiek artearen historiaren zein kultura garaikidearen inguruko ikuspuntu gogoetatsu eta kritiko bat ulertzea



Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko Graduko hurrengo gaitasunak:

- Diziplinaren alderdi praktikoak lanbide-aukera berrietan aplikatzea (hala nola ondare historiko-artistikoaren kudeaketan, azterketan eta zabalkundean), kultura-ondasunei lotutako gaietan hezkuntza-eginkizunak betetzea, eta arrazoiketa kritikoa eta konpromiso etikoa sustatzea.

- Iturri dokumental eta/edo historiografikoak menderatzen dituela eta kontserbazio- eta zaharberritze-prozesuak ezagutzen dituela abiapuntutzat hartuta, Kultura Ondasuna dokumentatzea eta horretarako beharrezkoak diren metodologia, terminologia, materialak eta tresnak erabiltzea.



Sorkuntza eta Diseinuko Graduko hurrengo gaitasunak:

- Berrikuntza-estrategiak, pentsamendu heuristikoaren baliabideak, ikerketa eta zalantza kritikoa eta metodologia sortzaileak erabili eta sakonean ezagutzea, ideiak sortzeko, produkzioan aplikatzeko eta eremu guztiak ulertzeko.

- Erakusteko eta ereduz adierazteko teknikak aplikatzea, lan-proiektuen ondoriozko informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak transmititzeko.

- Produkzioen eta haien gizarte-testuinguruen arteko erlazioak ezagutzea, eta haien funtzio eta esanahiek kultura garaikidearen inguruko ikuspuntu gogoetatsu eta kritiko bat eskuratzeko duten garrantzia ulertzea.



Horiez gain, irakasgai honek hurrengo gaitasunak ere garatuko ditugu:

1. gaitasuna. Arteei buruzko lehenengo eta bigarren mailako iturrien analisia, interpretazioa eta sintesia egitea.

2. gaitasuna. Gertaera artistiko konplexuez, ahoz nahiz idatziz, modu argian jardutea.

3. gaitasuna. Ideia artistikoen, arte ekoizpenaren eta arte-lanen inguruko azalpenak, argibideak zein aholkuak ematea eta kritika formalak egitea, komunikazio-testuinguruaren eskakizunak aintzat hartuta.

4. gaitasuna. Sorkuntza-prozesuaren barruan proposamenak ekoiztea, aurkeztea eta argudiatzea, eta elkarlana bultzatzea.



ZEHARKAKO GAITASUNAK:

Gaitasun horiek lantzeko metodologia aktibo eta kooperatiboak erabiliko direnez, ikerketa-ataza eta -proiektuetan oinarrituta, zeharkako gaitasunak garatzeko aukera ere izango du ikasleak: a) talde-lanean jarduteko gaitasuna; b) IKTak erabiltzeko gaitasuna; c) komunikazioa eta eleaniztasuna; d) informazioaren kudeaketa; e) pentsamendu kritikoa.



IKASKUNTZAREN EMAITZAK:

Horrenbestez, irakasgai honetan hurrengo ezagutzetan trebatuko da ikaslea:

a) Testu eraginkorrak eta adierazkorrak sortzeko baliabide erretorikoen eta sinbolikoen erabilera.

b) Testu akademikoak eta kritikoak idazteko estilo-gomendioak bereganatzea.

c) Hizkuntza-zalantzak argitzeko eskuragarri dauden kontsulta-baliabideak (hiztegi elektronikoak, datu-base terminologikoak, corpusak) erabilera eraginkorra.

d) Euskal kulturako adierazpideak ezagutu: batetik, euskal kulturaren inguruko interpretazio artistikoak egin; eta bestetik, diskurtso artistikoak sortzeko euskal kulturako adierazpideen erabilera.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

EDUKI TEORIKOAK UNITATEKA



0. SARRERA. Komunikazioa, artea eta jardun kritikoa (2 aste)

- Irakasgaiaren dinamikak, edukiak, helburuak eta ebaluaketa

- Online baliabideak eta hizkuntza baliabideak



1. UNITATEA. Artearen historiak, eta klasea (4 aste)

- Artearen diskurtsoak: Artearen historiak

- Pentsamendu kritikoa euskaraz: klasea.



2. UNITATEA. Artearen dibulgazioa, diglosia eta arraza (4 aste)

- Artearen diskurtsoak: artearen dibulgazioa eta kritika

- Pentsamendu kritikoa euskaraz: diglosia eta arraza.



3. UNITATEA. Ideia artistikoen zirkulazioa, generoa eta sexualitatea (4 aste)

- Artearen diskurtsoak: Ideia artistikoak

- Pentsamendu kritikoa euskaraz: genero/sexualitatea.



6. ONDORIOAK (2 aste)



EDUKI PRAKTIKOAK

Irakasgaiaren alderdi praktikoa hiru lan-jarduera ezberinetan banatuta ebaluatuko da. Iraksagai osoan zehar landuko du ikasleak alderdi praktikoa:



I. BAKARKAKO LANAK (Gidak) (0-5 puntu)

1) asteroko lana: Ikasleak testu-pasarte ezberdinak izango ditu aukeran astero, gehienez 5 orrikoak. Modu autonomoan, bat aukeratu eta irakurketa gida bat beteko du 150-200 bat hitzekoa. Ikasleak egindako lan horren gainean eraikiko dira klaseko jarduerak, ikasgelako dinamikak, eta talde lanak.

2) Bukaerako lana (azterketa): Irakasgaiean zehar irakurritako testu kritikoetako bat eta dibulgazio testuetako bat kritikoki uztartutako dituen idatzizko-lan bat sortzea, ikasleak hautatuko duen generoan.



II. KLASEKO JARDUERAK ETA ORDENAGAILU-PRAKTIKAK TALDE TXIKIETAN (atazak) (0-2 puntu).

Hikzuntza-baliabideak, komunikazio estrategiak eta ezagutza kritikoak bereganatu direla ikusteko hurrengo tresna informatikoekin egingo dira hainbat praktika: Euskalbar, Euskalbarrek barnebiltzen dituen sareko hiztegi, corpus eta antzeko baliabideak. Tresna horien erabilerak egingo du posible banakako lanetik taldekora igarotzea era kolaboratiboan lan egiteko. Izan ere, talde txikietan egingo diren klaseko jarduerak etxean bakarka egin eta ordenagailu praktiken bitartez modu kooperatiboan elkarbanatutakoaren gainean eraikiko dira.



III. KLASEKO JARDUERAK TALDE HANDIAN (proiektua) (0-3 puntu).

Talde txikietako dinamiketan lehenengo, eta talde handiko dinamiketan ondoren, etxean egin eta era kooperatiboan adostatuko irakurketak elkarbanatuko dira. Horrela, hikzuntza-baliabideei, komunikazio estrategiei eta jardun kritikoari buruzko ezagutza eraikiko da, ikaslea ardatz hartuta eta irakaslearen gidaritzarekin. Unitate bakoitzeko amaiera-lan bat idatziko da taldeka 200-250 bat hitzekoa. Idazlanlan horren zuzenketa zorrotzak baldintzatuko du talde handian egindako lanaren nota.

MetodologiaToggle Navigation

Irakaskuntza kolaboratiboa eta parte-hartzailea garatuko da, eta horretarako, honako bi jarduerak egingo dira saioetan:



Bakarkako lan autonomotik hasi, ordenagailu-praktika kooperatiboarekin jarraitu eta klaseko talde-jarduera dinamiketara, ikasketa prozesuaren ardatza ikaslea izango da. Hizkuntzaren jabekuntza praktikoa eduki teorikoen lanketaren bitartez bilatuko denez, jarduera parktikoen eta eduki teorikoen banaketa lausotu egingo du metodologiak.



Ikasleak protagonismoa hartuko asteroko gida laburren sorkuntzarekin. Gero, talde txikietan elkarren lanari feddaback-a emango diote eta bestearengandik era kooperatiboan ikasteko aukera sortuko du horrek. Bukatzeko, talde handian, jasotako ezagutza erakusteko eta transferitzeko baliatuko dira egindakoaren aurkezpenak. Eduki teorikoen jabekuntza, testu-sorkuntza indibidual eta kolektibo horietan egiaztatuko da.



Gaitasun komunikatiboak, hortaz, atazez osatutako proiektuen bitartez landuko dira. Gai bakoitzeko proiektu txiki bat. Lehenik banaka egindako atazek, ondoren talde txikietako atazak egiteko balioko dute. Bukatzeko, ataza sekuentziak izabgo dira proiektu txikien oinarria, talde handian elkarbanatzeko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

EBALUAZIO-JARRAITUA

- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:

Etxerako irakurketa gidak egitea (%): 30

Talde txikietako lan kooperatiboan jardutea (%): 20

Talde handietako lanaren emaitzak (%): 30

Bukaerako lana edo azterketa: (%): 20



EBALUAZIO EZBERDINETARAKO ERRUBRIKA

ARIKETA ETA EGOKITASUNA. Eskatutakoari ondo lotzen zaio, eta ez da beharrezkoa ez denik esaten. Erantzunak galdetutakoari erantzuten dio.

KOHERENTZIA ETA KOHESIOA. Erantzuna era garbian dago egituratuta (Sarrera, ondorioak...). Ideiak era koherentean daude antolatuta paragrafoetan. Ez dago kontresanik eta ideia esanguratsuak argi gelditzen dira.

HIZKUNTZAREN ZUZENTASUNA ETA ABERASTASUNA. Hizkuntzaren maila ona da orkokorrean. Maila akademikoa darabil. Ez ditu ulergarritasuna oztopatzen dituen akatsak egiten edo akats sistemaJkoak egiten. Hiztegia aberatsa eta egitura konplexuak darabiltza.

EDUKIEN ERABILERA. Ikasleak erakusten du ezagutzen dituela klasean emandako kontzeptuak eta tresnak, eta erabiltzeko gai dela argi gelditzen da produkzioan.

ORIGINALTASUNA. Ikasleak era kritikoan eta kreatiboan erantzuten dio galderari. Erantzunak ez ditu soilik klaseko edukiak bere horretan erreproduzitzen.



OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ebaluazio jarraitua izango da ebaluazio-tresna nagusia eta lehenetasuna emango zaiona. Ebaluazio jarraitua gainditzeko, HIRU atal hauek gainditu beharko dira:



I. BAKARKAKO LANAK (0-5 puntu): Etxerako gidak eta bukaerako lana edo azterketa

II. KLASEKO JARDUERAK ETA ORDENAGAILU-PRAKTIKAK TALDE TXIKIETAN (0-2 puntu).

III. KLASEKO JARDUERAK TALDE HANDIAN (0-3 puntu).



Ebaluazio jarraituan, hurrengo ebaluazio-irizpideak hartuko dira kontuan:



I. BAKARKAKO LANAK [0-5 puntu]

- Etxerako gidak eta bukaerako lana arretaz egitea eta unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea

(3 puntu).

- Gida horretan, gaiari dagokion kontzeptu artistikoak eta kritikoak, eta artearen esparruko komunikazio-erak bereganatu direla erakustea (1 puntu).

- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (1 puntu).



II. KLASEKO JARDUERAK ETA ORDENAGAILU-PRAKTIKAK TALDE TXIKIETAN [0-2 puntu]

- Asistentzia eta jarrera (1 puntu).

- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (1 puntu).



III. KLASEKO JARDUERAK TALDE HANDIAN [0-3 puntu]

- Irakasgaian testuak sortzeko jorratu diren prozedurak, komunikazio-irizpideak, estilo-irizpideak eta diseinu-irizpideak garatu direla erakustea (1 puntu).

- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea eta landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (1 puntu).

- Irakasgaian eskainitako kontzeptu linguistikoak, artistikoak eta kritikoak bereganatu dituztela eta era kooperatiboan lantzeko gai direla erakustea (1 puntu).



OHARRAK:

- Hiru atalak gainditzea ezinbestekoa da batez besteko kalifikazioa egin ahal izateko.

- Gutxienez jardueren %80a egin beharko da garaiz eta egoki, ebaluazio jarraitua gainditu ahal izateko.

- Kasu justifikatuetan ebaluazio jarraitua egiterik ez duten ikasleek irakasleari idatzi bat helarazi behar diote, 5. eskola-astea baino lehen, justifikazioaren berri emateko.

- Ebaluazio jarraitua gainditzen ez duten ikasleek; ebaluazio jarraitua egiten hasi eta azkenean, ebaluazio jarriatuari uko egiten dioten ikasleek; eta hasieratik, azken ebaluazioko azterketa egitea erabakitzen duten ikasleek, ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat helarazi behar dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, lauhilekoaren hasierako 9 asteen barruan (16-24 asteetan).

- UPV/EHUko Ebaluaziorako arautegiko 12. artikuluaren arabera, ohiko deialdiari uko egiteko, nahitaezkoa da lauhilekoa bukatu baino hilabete lehenago irakasleari idatzi bat helaraztea ukoa jakinarazteko.

- Ikasgai honetan ikasle-irakasle arteko komunikazioa ez ezik, ikasle-ikasle arteko komunikazioa ere euskaraz garatuko da (komunikazio-irizpide honen aurreko jarrerak eragina izango du ebaluaketan).



EBALUAZIO EZ JARRAITUA

Azken ebaluaziorako ebaluazio jarraiturako egin beharreko lan berberak egin beharko dira, eta beranduenez azterketa egunean entregatu.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaiaren zereginak aurrera eraman ahal izateko materialak dira irakasleak e-Gela plataformaren bitartez ikasleei helarazten dizkienak eta Interneten eskuragarri dauden zenbait kontsulta-baliabide: kulturaren inguruko guneak, hiztegiak, datu-base terminologikoak, testu-corpusak, hizkuntza-arauak, estilo-liburuak ...

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Agirre, Lorea, & Eskisabel, Idurre (2019). Trikua esnatu da. Susa.

Amonarriz, Kike (2019). Euskararen bidegurutzetik. Elkar.

Anzaldúa, Gloria. (2012). Borderlands = La frontera: The new mestiza. Aunt Lute Books.

ALBERDI, Xabier; SARASOLA, Ibon (2001): Euskal estilo-libururantz, Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.

ARRANZ, Iñaki (2006): Hitza azti, Irun: Alberdania.

Atutxa, Ibai (2020). “Pentsamentu Basa, Kritika Dezibilizatua”. Euskal Herria Dekoloniala Mintegia. UEU; Iratzar. https://www.youtube.com/watch?v=wyQtcpx_JhY

Barcenilla, Haizea. Berria, https://www.berria.eus/egilea/Haizea_Barcenilla

Becker, Howard (2011). Los mundos del arte: Sociología del trabajo artístico. Universidad Nacional de Quilmes.

Benjamin, Walter (2015). Denbora, historia eta artearen inguruko testuak. Sanssoleil.

Bourdieu, Pierre (2011). Las reglas del arte: Génesis y estructura del campo literario. Editorial Anagrama.

Butler, Judith (2018). Genero nahasmendua: Feminismoa eta identitatearen subertsioa. Elkar.

Faena Bermejo, Jose María eta Adolfo Gómez Cedillo (2015): Arteari buruzko oinarrizko kontzeptuak, Bilbo: EHU.

Fanon, Franz (2011). Piel negra, máscaras blancas. Editorial Caminos.

Gantzarain Xabier (2018). Zuloa, Donostia: Elkar.

Manterola, Ismael. Berria, https://www.berria.eus/egilea/Ismael_Manterola

Rozas, Ixiar (2014). Beltzuria, Donostia: Elkar.

---; Sarriugarte, Danele (2017). “Traizioa bikaintzen (itzulpengintzaz-autoitzulpengintzaz)". KMko solasak. Koldo Mitxelena Kulturuneak.

https://www.youtube.com/watch?v=6tKJ7JlUU_w&t=399s

Voloshinov, Valentin (2014). El marxismo y la filosofía del lenguaje. Godot.

Wittig, Monique (2017). Pentsamendu heterozuzena. Susa.

Zubimendi, Joxe Ramon eta ESNAL, Pello (1993): Idazkera liburua. Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.

Aldizkariak

ALDIZKARIAK ETA ARTE ETA KULTUR GUNEAK

Argiako “Artea” saila (https://www.argia.eus/artea)
AusArt aldizkaria (www.ehu.eus/ojs/index.php/Ausart)
Azala (https://www.azala.eus/?lang=eu)
Berriako “kultura” saila (https://www.berria.eus/kultura/)
Bilboko Alhondegia
https://www.azkunazentroa.eus/eu/deialdiak/
https://www.azkunazentroa.eus/eu/agenda/?tip=173
Bilboko Arte Ederren Museoa
https://www.museobilbao.com/eu/empleos-becas.php
https://www.museobilbao.com/eu/exposiciones.php
Jakin aldizkaria (www.jakingunea.com)
Karmela
https://karmelakoliburutegia.wordpress.com/2020/12/02/egoitza-artistikoen-programa-karmelan-2021/
Tabakalera
https://www.tabakalera.eus/eu/sortzaileen-gunea/egonaldi-artistikoak/egonaldi-deialdiak
https://www.tabakalera.eus/eu/programa-kulturala/erakusketak-arte-garaikidea-donostia
The balde (https://www.thebalde.net)
Uharte Zentroa
https://www.centrohuarte.es/eu/egoitzak-eta-egonaldiak/
https://www.centrohuarte.es/eu/irekian/
Uztaro aldizkaria (www.uztaro.com)
Zehar aldizkaria (http://artxibo.arteleku.net/eu/collections/zehar)

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ENSUNZA ALDAMIZETXEBARRIA, ARIANE
  • MUGURUZA ASEGUINOLAZA, BEÑAT
  • ZUBELDIA ARRUABARRENA, LARRAITZ

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

08:30-09:50

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-09 08:30
  • Ekain : 2024-06-11 08:30

Ikasgela(k)

  • AULA TEORICA 1G9 - ARTE EDERREN FAKULTATEA

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:50-11:10

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-09 08:30
  • Ekain : 2024-06-11 08:30

Ikasgela(k)

  • AULA TEORICA 1G9 - ARTE EDERREN FAKULTATEA

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:10-12:30

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-09 08:30
  • Ekain : 2024-06-11 08:30

Ikasgela(k)

  • AULA TEORICA 1G9 - ARTE EDERREN FAKULTATEA

31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:30-13:50

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-09 08:30
  • Ekain : 2024-06-11 08:30

Ikasgela(k)

  • AULA TEORICA 1G9 - ARTE EDERREN FAKULTATEA