XSLaren edukia

Euskararen Erabilerak Arlo Profesionalean

Ikastegia
Zuzenbide Fakultatea. Bizkaiko Atala
Titulazioa
Zuzenbideko Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1522.5
Gelako p.1522.5
Ordenagailuko p.3045

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

HELBURU OROKORRA: Irakasgai honen helburua da ikasleek beren lanbide-jarduerak egiteko gaitasuna garatzea, lanbide juridiko arruntenen jardun-eremuko berezko hizkuntzaren erabileretara hurbilduz, eta testuinguru elebidunetan garatzen diren berezitasunei arreta jarriz. Hori bizitza profesionalarekin lotutako ikaskuntza-egoeren bitartez bideratuko da. Ikas-egoera horien testuinguruan, ikasleek beren ekimena, lankidetza-trebetasunak eta hizkuntzari buruzko ezagutzak hedatu ahal izango dituzte, emandako zereginak planteatzen dituen erronketako batzuk identifikatu eta horiei aurre egitearekin batera.



GAITASUN OROKORRAK: Horretarako, Zuzenbideko Graduko 4. moduluari lotutako E4M4, E5M4 eta E6M4 gaitasun orokorrak aktibatu eta garatu beharko dira:



E4M4 GAITASUN OROKORRA: Ingurune analogiko eta digitaletan ahozko, idatzizko eta ikus-entzunezko komunikazio-zereginetan jarduteko gaitasuna.

E5M4 GAITASUN OROKORRA: Talde-lanerako gaitasuna: talde-lana, lan kolaboratboa, lan kooperatiboa, etab.

E6M4 GAITASUN OROKORRA: Nork bere ikaskuntza-prozesua gidatzeko gaitasuna: denboraren kudeaketa, zereginen plangintza, erabakiak hartzeko gaitasuna, etab.



GAITASUN ESPEZIFIKOAK: Modu bereziagoan, irakasgaiak berariazko gaitasun hauetan jartzen du arreta:



CE01 GAITASUNA: Erakundeen, enpresen eta gizartearen eskakizunez eta aurreikuspenez jabetzea, jarduera profesionalak eta publikoak egiteko espero den hizkuntza menderatze mailari dagokionez.

CE02 GAITASUNA: Lanbide-eremuan zuzen, egoki eta eraginkortasunez komunikatzeko kontuan hartu beharreko hizkuntza-irizpideak ezagutzea

CE03 GAITASUNA: Irizpide horiek testu profesional nagusietan aplikatzea, eremu horretan lan egiteko dauden kontsulta-baliabideak nolabaiteko autonomiaz erabiliz (hiztegiak, itzulpen-memoriak, dokumentuen datu-baseak).



IKASKUNTZAREN EMAITZAK: Horrekin guztiarekin, prestakuntza-aldia amaitzean, ikasleek:



1) Hizkuntza (k) malgutasunez erabiltzeko gai izatearen garrantziren jabe izango dira, beti ere, testuinguruaren, mezu motaren eta solaskideen beharren arabera.

2) Herritarrek dituzten oinarrizko eskubideak ezagutuko dituzte, hizkuntza-aukerei, mezuen ulergarritasun eta argitasunari, profilen eta beharren aniztasunari arreta emateari eta abarri dagokienez.

3) Lanbide-dokumentu errazak egiteko gai izango dira (zirkularrak, eskabideak, erreklamazioak, txosten formalak, bilera-aktak), beti ere, testu estandar elebidunak egiteko oinarrizko jarraibideei jarraituz.

4) Kalitatezko testuak egiteko oinarrizko tresna digital batzuk ezagutu eta erabiltzeko gai izango dira: zuzentzaile automatikoak, itzultzaile automatikoak, itzulpen-memoriak, adimen artifizialeko laguntzaileak, etab.

5) Testu formaletan aplikatu beharreko oinarrizko hizkuntza-arauak eta -irizpideak menderatuko dituzte.





GIZARTE ERANTZUKIZUNAREN ARLOKO PRINTZIPIOAK: Irakasgai hau hertsiki lotuta dago Justizia Sozialaren arloko zenbait printzipiorekin eta gure unibertsitateak konprometituta dituen Garapen Jasangarriaren helburuekin. Honako hauek azpimarra litezke:



1. PRINTZIPIOA: Herritartasun demokratiko eleaniztun eta kulturaniztuna garatzeko helburuarekiko konpromisoa, ikasleak herritarren hizkuntza-eskubideei eta informazio administratibo eta juridikoa ulertzeko eskubideari lotutako alderdi juridiko eta praktikoetan prestatuz adierazten dena.

2. PRINTZIPIOA: Gizarte inklusiboak sustatzeko eta erakunde eraginkorrak eraikitzeko konpromisoa, hizkuntzaren erabilera arduratsuen alde eginez adierazten dena: hizkuntza erraza, hizkuntza argia, irakurketa erraza, hizkuntza inklusiboa, etab.

3. PRINTZIPIOA: Pertsonen arteko desberdintasunak murrizteko eta diskriminazioaren aurka borrokatzeko konpromisoa, ikasleak ikaskuntza-egoeretan inplikatuz bideratzen dena. Egoera horietan, berdinen arteko bitartekotza- eta interakzio-ekintzak behar dira, entzute aktiboko trebetasunak, erantzunkidetasun-jarrera, desberdintasunarekiko errespetua eta tolerantzia bezalako balioak eta abar zabaltzera behartzen dutenak.









Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

GAI-ZERRENDA. Adierazitako helburuak lortu, zehaztutako gaitasunak garatzeko eta espero diren ikaskuntzaren emaitzak lortzeko, honako edukiak hartuko dira langai, hiru modulu teoriko-praktikotan antolatuta.



1. MODULUA. Hizkuntza testuinguru profesionaletan



1.1. Hizkuntza-eskubideak: eremu pribatuko zerbitzu publikoetako eta zerbitzu profesionaletako profesionalentzako inplikazioak.

1.2. Hizkuntzen erabilera eraginkorra eta orekatua testuinguru elebidunetan: protokoloak eta erabilera-irizpideak.

1.3. Testuinguru elebidunetan jarduera-profesionalei aurre egin ahal izateko eskaintzen diren prestakuntza- eta teknologia-baliabideak.



LABURPENA: Modulu honetan, herritarren hizkuntza-eskubideak jomugan hartuz, lanbide juridiko eta kriminologikoetan diharduten pertsonek aintzat hartu beharreko ardurak eta izan beharreko profila aztertzen dira.



2. MODULUA. Testu profesionalak egiteko irizpideak (oharrak, mezu elektronikoak, gutunak, txostenak, aktak, etab.)



2.1. Testu profesionalak: irizpide orokorrak

2.2. Testu profesionalak: eredu estandarizatuak

2.3. Testu profesionalak: estilo-irizpideak



LABURPENA: Modulu honetan, lan-arloko testu sinpleak egiteko beharrezkoak diren oinarriak aurkeztu eta landuko dira. Horren bidez, testu ohikoenen diseinu eta eredu estandarizatuetara hurbildu nahi da, eta, horren bidez, ikasleek testu elebidunak eraginkortasunez egiteko estrategiak eskuratzea espero da.



3. MODULUA. Testu profesionaletan hizkuntza-kalitatea bermatzeko irizpideak



3.1. Zehaztasun lexikoa: hiztegi orokorra eta terminologia erabiltzeko irizpideak

3.2. Hizkuntza-zuzentasuna: idazketa zuzen eta argia bermatzeko irizpideak

3.3. Estilo profesionala: adierazpen kongruente eta egokia bermtzeko irizpideak



LABURPENA: Modulu honetan, edozein testu edo komunikazio profesionaletan kontuan hartu beharreko hizkuntza-irizpideak berrikusiko dira. Arreta berezia jarriko zaie akats ohikoenei, gomendio garrantzitsuenei eta ikasleei beren ekoizpenetan planteatutako zalantzei. Modulu honetan, kontsultarako eta zalantzak ebazteko tresna digitalen erabileran ere trebatuko dira ikasleak.





PRAKTIKAK: Hori guztia jarduera praktikoen bitartez bideratuko da:



1. Hizkuntza-eskubideen inguruko dokumentuak landu (artikuluak, erreportajeak, elkarrizketak, ikus-entzunezkoak, eta abar), horien inguruan gogoeta egin eta gogoeta horien berri eman kanal, euskarri eta molde ezberdinetan (blogerako ekarpen laburrak, power point diapositiba-sortak, artikulu monografikoak, ahozko azalpenak, eta abar).

2. Zuzenbidearen zein Kriminologiaren jardun-eremuan euskararen garapena dinamizatzen duten talde eragileak identifikatu (administrazioa, unibertsitateak, elkargoak, eta abar), eta bakoitzaren ekarpena aztertu eta balioetsi (helburuak, jorratutako arloak, argitaratutako lanak, eta abar).

3. Zuzenbidearen zein Kriminologiaren alorretan euskaraz jarduteko eskuragarri dauden baliabideak identifikatu (lege-testuak, material akademikoak, inprimaki-ereduak, kontsulta-materialak, eta abar), eta baliabide horien inbentario bat egin, arloz arlo antolatuta (adingabeen alorra, biktimen alorra, eta abar)

4. Zuzenbidearen zein Kriminologiaren alorreko profesionalek eskuragarri dituzten kontsulta-baliabideen (lege-testu, material akademiko, inprimaki-eredu, kontsulta-materialen, eta abarren) funtzionaltasunaren eta erabilgarritasunaren balorazioa egin (nork eta zertarako sortua den, zer eskaintzen duen, nola dabilen, zer muga dituen, eta abar)

5. Adibide aukeratuak aztertu (testuak, testu-pasarteak, esaldiak, hitz-zerrendak, eta abar) eta zuzen eta egokiak diren eztabaidatu, betiere zuzenbidearen jardun-eremuan aintzat hartzen diren hizkuntza-irizpideak kontuan hartuta, eta hizkuntza-zalantzak argitzeko eskuragarri dauden kontsulta-tresnak baliatuta.













.





MetodologiaToggle Navigation

IRAKASGAIAREN ANTOLAMENDUA



Irakasgaia Zuzenbideko eta Kriminologiako Graduak EUSKARAZ zein GAZTELANIAZ egiten duten ikasleei zuzenduta dago, eta IVAPeko (administrazio publikoa) hizkuntza-eskakizunak prestatzera bideratuta dago.



Irakasgaia modalitate erdipresentzialean eskaintzen da. Astean saio bakarra egiten da ikasgela presentzialean (ostegunetan, 11: 30etik 13: 30era bitartean). Horrez, gain, jarduera praktiko batzuk egiten dira modu autonomoan, baina tutoretzapean astean zehar, ikaslearentzat egoki den unean.



Irakasgaiaren garapena EGELAren bidez bideratzen da. Horretarako, ikasgela birtuala hainbat ataletan edo erlaitzetan egituratzen da, eta horiek pixkanaka aktibatzen dira, irakasgaiak aurrera egin ahala.



Ikasgaian bi irakaskuntza-metodologia bateratzen dira: MINTEGIAren formatua eta TAILERRAren metodologiak. Mintegietan, ikasleek ikasgaiaren eduki teorikoen garapenean parte hartuko dute modu aktiboan, eta tailerraren testuinguruan alderdi praktikoa garatuko dute modu autonomo gidatuan.





AURREZ AURREKO SAIOEN METODOLOGIA



Aurrez aurreko saioak MINTEGI metodologiaren bidez garatuko dira. Astero mintegi monografiko bat egingo da gai-zerrenda osatzen duten gai edo erronketako bat aurkeztu eta eztabaidatzeko. Saioak bost fasetan egituratuko dira:



1. AKTIBAZIO JARDUERA: Saioa hasteko, gaia testuinguruan kokatzeko jarduera labur bat egingo da.

2. ARAZOAREN/GAIAREN KOKAPENA: Ondoren, kontzeptu eta ideia garrantzitsuenak aurkeztuko dira. Saio horretan, ikasleek hainbat mikroataza elkarreragileak egin beharko dituzte arbel digitaletan.

3. ANALISIA ETA PROPOSAMENAK: Hirugarren zatian, ikasleek, hausnarketa dialogikoaren bidez, arazora hurbiltzeko balioko duten taldeko jarduera txikiak egin beharko dituzte.

4. BATERATZEA: Saioa amaitu aurretik, bildutako galderak, sortutako zalantzak, agertu diren proposamenak edo atera dorem ondorioak berrikusiko dira.

5. IXTEKO JARDUERA: Amaitzeko, banakako jarduera labur bat egingo da.



Aurrez aurreko saioetan, ordenagailu pertsonala, tableta edo telefono mugikorra erabiltzea gomendatzen da. Horrek erraztu egiten du EGELAren inguruneetan edo arbel digitaletan ekarpenak egitea.



SAIO BIRTUALEN METODOLOGIA



Irakasgaiaren zati birtuala TAILER edo LANTEGI modalitatean garatzen da. Hauxe da irakasgai honetan garatuko dugun tailerraren izena: “HIZLAN-Hizkuntzaren erabilera profesionalaren lantegia”.



Ikasleek, talde txikitan taldekatuta (idealki hiru parte-hartzaile), benetako erronka profesionalekin lotutako ikaskuntza-egoerekin lotutako hiru mikroproiektu garatuko dituzte (modulu bakoitzeko mikroproiektu bat).



Proiektu bakoitza arbel digital batean zabalduko da. Bertan, ikasleek proiektua egiteko behar duten material guztia aurkituko dute: aurkezpen-bideoa, jardueraren deskribapena, jarraibideak, lorpen-irizpideak, etab.



Ingurune horretan, planteatzen zaien zeregina garatuko dute, eta testuinguru profesional jakin batekin lotuko dute, lankidetza-estrategiak erabiliz. Prozesuan zehar, ikasleek hainbat rol eta erantzukizun hartu beharko dituzte, txandaka.



Lantegiko jarduerek astean 2 orduko batez besteko dedikazioa beharko dute (ikasgelako saio baten baliokidea). Ikasleek erabakiko dute asteko zein unetan den komenigarriena haien ekarpena egitea, betiere irakasgaiaren egutegian ezarritako epemugak kontuan hartuta.



Jarduera horien emaitza ikasleek lortutako ikaskuntza praktikoen 10 ebidentzien PORTOFOLIO bat izango da.





Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Irakasgai honen ebaluazioa ebaluazio jarraituaren sistemaren bidez egingo da.



EBIDENTZIAK. Ebaluazioa lau ebidentzia motaren arabera egingo da:



- Aurrez aurreko mintegietan garatutako irakurketak, informazio-bilaketak eta eztabaidak: % 15

- Modulu bakoitzean lortutako ondorioen eta ikaskuntzen txostena: % 15

- Lantegi birtualean garatutako ikaskuntzaren emaitzen portfolioa: % 50

- Amaierako ebaluazio-jarduerak: % 20



EBALUAZIO-IRIZPIDEAK. Zeregin zehatzak ebaluatzeko erabiliko diren ebaluazio-tresnek honako irizpide hauek hartuko dituzte erreferentzia gisa:



- Zereginak ebazteko eta lankidetzan aritzeko prestasuna (% 10)

- IKTen eta Interneten dauden kontsulta-baliabideen erabilera estrategikoa eta eraginkorra (% 10)

- Planteatutako zereginei emandako erantzunen kalitatea: iturriak hautatu, aztertu eta informazio esangarria identifikatzeko gaitasuna, kalitate zientifikoa, originaltasuna, sormena, etab. (% 20)

- Testuen eta dokumentuen aurkezpenaren kalitate orokorra: diseinua, egitura, ikusizko elementuak, alderdi ortotipografikoak, etab. (% 20)

- Hizkuntzaren erabilera: zehaztasuna, egokitasuna eta zuzentasun linguistikoa (% 40)



ORIENTABIDEAK:



- Aurrez aurreko mintegiei dagokien kalifikazioa lortzeko (gelako jarduerak + ondorioen txostena), ezinbestekoa izango da gutxienez modulu bakoitzean programatutako jardueren % 80an parte hartzea.

- Lantegi birtualari dagokion kalifikazioa eskuratu ahal izateko, ezinbestekoa izango da lehenengo bi tailerretan (1. eta 2. moduluei dagozkienak) aktiboki parte hartzea.



- Ikasleek azken ebaluazio-sistemaren bidez ebaluatzeko eskubidea izango dute, etengabeko ebaluazio-sisteman parte hartu duten edo ez kontuan hartu gabe. Horretarako, ikasleek ebaluazio jarraituari uko egiteko idazkia aurkeztu beharko diete irakasgaiaren ardura duten irakasleei. Horretarako, 9 asteko epea izango dute.



- Ikasleei gogorarazten zaie zintzotasun akademikoko protokolo bat dagoela, eta zorrotz aplikatuko dela iruzurrezko praktiken kasuan: https://www.ehu.eus/documents/2100129/0/6.-+a%29++Protocolo+plagio+-+EUSK.pdf



Azken ebaluazioak osagai hauek izango ditu:

1)Banakako lan bat entregatzea, ikaslearen gidan deskribatuta egongo dena: %25 2)Azterketa-proba: %75. Hiru atal izango ditu proba honek: 2.a) Eduki teorikoen jakite-maila neurtzeko ariketa (%15 ) 2.b) Testu profesional bat idaztea (%30) 2.c) Hizkuntza-ariketak (test modukoak, zuzenketak, itzulpen laburrak, eta abar) (%30)

-Irakasgaia gainditzeko, atal guztiak gainditu beharko ditu ikasleak

Irakasgaia bertan behera uztea (ez aurkeztua): Deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari. Azken ebaluazioa eskatzen duten ikasleen kasuan, berriz, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak kasuan kasuko deialdiari uko egitea ekarriko du automatikoki, baita «aurkezteke» kalifikazioa jasotzea ere. Edonola ere, modulu amaierako probetara agertu ezean, "ez aurkeztua" izango da amaierako kalifikazioa.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Nahitaez erabili beharreko materialak gela birtualaren bidez jarriko dira ikasleen eskuetan

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Alonso, I., Irizar, A. eta Garro, E. (2010). Administrazioko testugintzan sakontzeko ikastaroa (Europako erreferentzi marko bateratuko C2 mailara egokitua). Gasteiz: IVAP.

Barona, I. eta Oria, K. (2012). Trebakuntzarako ariketa-liburua. Gasteiz: IVAP-HAEE.

Basurto, M. Tirapu, J. eta Crespo, S. (2007). Araugintza ikastaroa. Arauak. Akatsak zuzentzen. Iruñea: Nafarroako Gobernua.

Euskaltzaindia (2018). Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE). Donostia: ELKAR

Garcia, J. eta Gomez, G. (2014). EHULKUren hizkuntza-aholkuak. Fitxa didaktikoen bilduma 2006-2014. Bilbo: UPV/EHUren Argitalpen Zerbitzua.

Hainbaten artean (2004-2014). EIMAren Estilo Liburua. Donostia: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Agirre, J. M. (2009). Itzulpen estrategiak. Gaztelaniazko testu juridikoak eta administratiboak. Donostia: HAEE/IVAP
Amatria, X. et al. (2009). Komunikazio Elektronikoa. IVAPen gomendioak web-orriak idazteko. Gasteiz: IVAP.
Arakama, J. M. et al. (2005) IVAPeko Estilo Liburua. Herri Arduralaritzako Euskal Erakundea. Instituto Vasco de Administración Pública
IZO (2018). Itzulpen- eta berrikusketa irizpideak. Erabakiak eta gomendioak. Gasteiz: IVAP.

Aldizkariak

ELERIA. (Eusko Ikaskuntza)
Administrazioan Euskaraz (IVAP)
Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Aldizkaria (ZEA)
Zuzenbidea Ikasten aldizkaria
Kriminologia Ikasten aldizkaria

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-5

14:30-16:30

16:30-18:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 2.5 - .
  • AULA 2.5 - .

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-6

14:30-16:30

7-10

14:30-16:30

16:30-18:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 2.5 - .
  • AULA 2.5 - .
  • AULA 2.5 - .

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
11-15

14:30-16:30

16:30-18:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 2.5 - .
  • AULA 2.5 - .