AURKEZPENA

EKONOMIA ETA KUDEAKETA SAILA

EHUko Ekonomia eta Kudeaketa Sailak Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Negozioen Kudeaketako Graduan du bere jarduera. Sail hori 2019an eratu zen, bi sailen bat-egitearen ondorioz: sail horiek Kudeaketa eta Enpresa Berrikuntzaren Ebaluazioa (EGIE) eta Industria Ekonomia (EI) ziren eta biek ere Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zaharrean zuten egoitza.

Sailak 8 jakintza-arlotan irakasten duten irakasleak ditu; hona hemen 8 jakintza-arloak: Zuzenbide Zibila, Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea, Finantza eta Zerga Zuzenbidea, Merkataritza Zuzenbidea, Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea, Ekonomia Historia eta Erakundeak, Ekonomia Aplikatua eta Analisi Ekonomikoaren Oinarriak.

Jakintza-arlo horiek guztiak ikasleak enpresa-mundurako prestatzera bideratuta daude, hezkuntza-prozesu guztietan egon behar duten balio etikoak alde batera utzi gabe, eta, gainera, gure unibertsitateak eta gizarteak konprometituta dituzten garapen iraunkorreko helburuak sustatzen laguntzen dute. Horregatik, saileko irakasleek ematen dituzten irakasgaiak hainbat metodologiatan oinarritzen dira, hala nola klase magistraletan, klase praktikoetan, metodologia aktiboetan, enpresak bisitatzean...

Web orri honetan irakasleen eta administrazio eta zerbitzuetako langileen informazioa aurkituko duzu, baita ematen ditugun irakasgaien xehetasun guztiak ere.

Jaso ezazu agur bero bat,

 

Lamberto Benito del Valle Eskauriaza

Ekonomia eta Kudeaketa Saileko zuzendaria