Ikerketa taldeak

Language and Speech

URL: http://www.laslab.org

Euskal gobernuak finantzatu eta (A) bikaintasunezko talde gisa aitortutako ikertalde diziplina anitza da. Ikertaldeak mintzaira eta hizkuntzen eskurapena ikertzen ditu.

Era berean, 2012 urtetik parte hartzen du "Hizkuntzen jabekuntza, literatura eta itzulpena formazio eleanitzean" izeneko 11/06 prestakuntza eta ikerkuntzarako unitatean (PIUn).

Honako hauek dira, besteak beste, ikertaldea osatzen duten kideen intereseko gai batzuk:

  • Hizkuntza gaitasunak.
  • Sintaxia, morfologia, lexikoa, diskurtsoa eta pragmatikaren eskurapena.
  • Atzerriko hizkuntzen eskurapena eskolaren testuinguruetan.
  • Elebitasuna eta eleaniztasuna.
  • Hitzak testuinguru zaratatsuetan ezagutzeko modelo konputazionalak.
  • Entzunezko modelizazioa.
  • Mintzairaren pertzepzio eta ekoizpena.
  • Mintzamenaren antzemate automatikoa.

Pertsonala

Zuzendaria:

María del Pilar García Mayo doktorea

Kideak:

Doktorego osteko ikertzaileak:

Doktoregoko ikasleak:

REWEST (Research in Western Literature)

URL: http://www.ehu.es/rewest

REWEST taldeari euskal unibertsitate sistemako talde finkatuaren izaera aitortu dio euskal gobernuak, 2010-2012 (IT360-10) eta 2013-2015 (IT608-13) tarteetan. Era berean, 2012 urtetik parte hartzen du "Hizkuntzen jabekuntza, literatura eta itzulpena formazio eleanitzean" izeneko 11/06 prestakuntza eta ikerkuntzarako unitatean (PIUn).

Ikertaldeak, mendebaldeak sortu berri duen interes kritikoa finkatu eta sustatzea du helburu orokor, kalitatezko literatura heterogeneo eta kulturanitzaren sortzaile baita, AEBren eskualde eta nazio mailako mugak aise gainditzen duena.

Pertsonala

Ikertzaile nagusia:

David Rio Raigadas doktorea

Kideak:

  • Maite Aperribay Bermejo
  • Ángel Chaparro Sáinz
  • Amaia Ibarraran Bigalondo
  • Mª Felisa López Liquete
  • Raul Montero Gilete
  • Haritz Monreal Zarraonandia
  • Martin Simonson
  • Mercedes Albert Llacer (Doktorego aurreko PIUko bekaduna),
  • Maja Daniel (Doktorego aurreko UPV/EHUko bekaduna)
  • Investigadores de otras universidades (Deustu, Kantabria, Mondragon, Nevada-Reno eta Sevilla)

TRALIMA-ITZULIK (Itzulpena, Literatura eta Ikusentzunekoak)

URL: www.ehu.es/tralima

E-mail: tralima@ehu.es

Ikertalde finkatua (GIC10/117, UPV/EHU), euskal gobernuak aitortu eta finantzatutakoa (IT518-10, 2010-2012).

2011. urtetik parte hartzen du "Hizkuntzen jabekuntza, literatura eta itzulpena formazio eleanitzean" izeneko UFI11/06 prestakuntza eta ikerkuntzarako unitatean (PIUn).

Pertsonala

Ikertzaile nagusia:

Raquel Merino Alvarez doktorea

Kideak:

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es