Ogi apurrak

Aurkezpena

Ongi etorri Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Sailaren webgunera.

Sail hau Genetika eta Antropologia Fisikoa ezagutza-arloetako irakasleek eta Zientzia eta Teknologia Fakultateari atxikitako Fisiologia arloko irakasleek osatzen dute.

Gure sailaren egoitza Zientzia eta Teknologia Fakultatean kokatuta dago, baita gure idazkaritza ere (F1 eraikina, -1 solairua).

Sail honen ardurapeko ikasgaien eskaintza, bereziki Biologia eta Medikuntzako tituluetara zuzenduta dago, nahiz eta Biokimika eta Biologia Molekularreko eta Bioteknologiako tituluetan ere parte hartzen dugun. Geologiako graduan, bestalde, Biologia izeneko ikasgaia  irakasten dugu. Horrez gain, Bizkaiko Esperientzia Geletako Giza Zientzietako tituluan ere irakasten dugu ikasgai bat. Jarduera horiei buruzko informazio xehatuagoa Irakaskuntzaren atalean eskura daiteke.

Sail honetan, lan-ildo ugari garatzen dituzten hainbat ikerketa-talde daude. Horien gaineko informazio gehiago webgune honetako ikerketaren atalean aurki dezakezu.

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es