Eginkizunak Aholkulari zientifikoa Animalien Ongizatean

Aholkulari zientifikoa Animalien Ongizatean

EGINKIZUNAK

Animalien Osasunerako aholkularia UPV/EHUko irakasle edo ikertzailea izango da, Albaitaritzako titulua duena eta, bere lanez gain, honako hauek egingo ditu:
a) Animaliekin eginiko jarduera guztiek legedia betetzen dutela ziurtatzea.
b) UPV/EHUn bultzatzea Ordeztearen, Murriztearen eta Minimizatzearen printzipioetan oinarritutako politika.
c) Gainbegiratzea eta aholku ematea, UPV/EHUren animaliategietako animalien ongizatearekin eta osasunbidearekin loturiko arlo guztietan.
d) Animalien osasun egoera kontrolatzeko sistemak ezartzea.
e) Hobekuntzak proposatzea biosegurtasunean, gaixotasunen kontrolean, inguruen egokitzapenean eta kontingentzia planetan.
f) Albaitaritzako farmakoen eta produktuen preskripzioa. Farmazia eskaerak kudeatzea eta botikina kontrolatzea.
g) Txostenak, animaliak onartzeko eta lekualdatzeko baimenak, eta  dagozkion ziurtagiri sanitarioak idaztea eta igortzea.
h) Animalien osasunaren inguruko gai guztiak gainbegiratzea eta UPV/EHUren AEEB aholkatzea, Animalien Osasun Espezialista gisa.
i) Ikertzaileak aholkatzea gainbegiratze eta analgesia/anestesia arloetan protokolo esperimentalak lantzeko orduan, kalitate zientifikoa eta animalien ongizatea maximizatzeko.
j) Prestakuntza programak sortzea eta ezartzea, laborategiko animalien etika, maneiu eta zainketa arloetan, UPV/EHUko doktorego ikasle, teknikari eta ikertzaileentzat. 
k) UPV/EHUn prestakuntza bidean dauden ikertzaileen lanei buruzko txostenak idaztea eta igortzea.
l) UPV/EHUko Animaliategiko langileak eta ikertzaileak animalien ongizatean kualifikatuta eta trebatuta daudela bermatzea.

IRAKASKUNTZAREN SALBUESPENA: % 67

ORDAINSARI OSAGARRIA: 2