BERDINTASUNERAKO ZUZENDARITZA
EGINKIZUNAK
a) UPV/EHUn genero desberdinkeriak identifikatu, ikuspegi intersekzional batetik, eta eraldatzeko bideak sortu.
b) UPV/EHUn genero berdintasuna –beste zapalkuntza faktorekin gurutzatuta- bultzatzeko xedez sortzen diren ekimenak bultzatzea eta horietarako laguntza ematea.
c) Unibertsitate barruan eta kanpoan egoera eta izaera anitzak eta pertsona arteko berdintasuna sustatzeko neurri zehatzak eta eraginkorrak jasoko dituen plan bat egitea.
d) Indarrean dagoen Berdintasun Planaren eta berria egingo den Aniztasun Planaren edukien ebaluazioa eta jarraipena egitea.
e) Generizatuta dauden ezagutza arloetan, pertsona guztien parte hartzea sustatu.
f) LGTBI eskubideak eta sexu eta genero aniztasuna errespetatzeko xedea duten ekimenak bultzatzea eta horietan laguntzea.
g) Emakumeen kontrako indarkeria bereziki eta orokorki genero indarkeriari aurkakoko protokoloa, formakuntzak eta ekintzak jarraitu, sustatu eta behar bada, berritu.
h) Programak eta ekintzak koordinatzea Berdintasun Zuzendaritzarekin.
i) Urteko memoria aurkeztea.
j) Alor horretan egokitzen zaion beste edozein eginkizun, errektoreak eskuordetuko diona.
IRAKASKUNTZAREN SALBUESPENA:
% 67
ORDAINSARI OSAGARRIA:
2