Joxe Mari Korta zentroa

Joxe Mari Korta izeneko zentroa, euskal enpresariaren omenez, I+G+b zentro bat da. Eraikina Alfredo Freixedo Alamparte, Pedro Dieguez, Marta Rodríguez eta Joaquín López arkitektoek diseinatu zuten eta 6.000 metro karratu inguruko azalera erabilgarria du, sei solairutan banatuak.
Zentro honetan egoitza daukate: Ikerketa talde ezberdinek, UPV/EHUko Ikerketarako zerbitzu orokorrek (SGIKER), Informazio eta Komunikazioaren Teknologien zerbitzuek (IKT), eta Bic-Entreprenariguneak, enpresa ekintzaileen eta ekimenen topalekuak.

Joxe Mari Korta Zentroa

UPV/EHUko Gipuzkoako  campusa
Tolosa etorbidea, 72 · 20018 Donostia

Tel.: 943 015945
Fax: 943 015959
E-mail: korta.atezaina@ehu.eus

Kudeaketa eta administrazio organoak

ORGANOAK TITULARRA ala OSAKETA
Zentroren zuzendaria Fernando Tapia Alberdi
Zentroko Kontseilu Betearazlea
  • Gipuzkoako Campuseko errektoreordea edo horrek eskuordetzen duen pertsona. Kontseiluburua izango da eta kalitatezko botoa izango du.
  • Ikerketa errektoreordea edo horrek eskuordetzen duen pertsona.
  • Gipuzkoako Campuseko Zerbitzu burua.
Zentroren batzorde zientifikoa Zentroko jardueren inguruko arlo zientifikoetan eta enpresarialetan pertsona nabarmenek osatuko dute; hiru kide izango ditu gutxienez eta bost gehienez. Batzordeko kideak berez eta profesionalki duten garrantziagatik hautatuko dira hortaz, eta ez izan dezaketen ordezkaritza instituzionalagatik. 
Zentroren administraria Fernando de la Caba Valdivielso

 

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es