Aparkalekuak Ibaeta aldean

 

UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Ibaeta aldean aparkaleku hauek daude:

  •  Unibertsitatearen lur azpiko eta lur gaineko aparkalekuak.
  • Donostiako udalaren lur gaineko aparkalekuak, unibertsitateko kideek baldintza hobeetan erabil ditzaketenak.
     

Unibertsitatearen aparkalekuak direla eta, honela erabili ahal izango dituzte unibertsitateko kideek:

IKASLEAK

Gipuzkoako Campuseko ikasleek bi toki dituzte doan aparkatzeko. Horietan sartzeko, txartelen irakurgailura hurbildu behar da unibertsitateko txartela.

IIP ETA AZPko LANGILEAK (EDO PAREKOAK)

Gipuzkoako Campuseko IIP (Irakasleak eta Ikertzaileak) eta AZPko langileek Campuseko eraikin batzuetan dauden aparkalekuetan utz dezakete ibilgailua, horretarako beharrezkoa den baimena behin eskuratuta. Aparkalekuak hurrengo eraikinetan daude: Ekonomia eta Enpresa fakultatean, Psikologia fakultatea-Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatean,Gipuzkoako Ingeniaritza eskolan, Ignacio Mª Barriola zentroan, Carlos Santamaria zentroan eta Elbira Zipitria zentroan.
Gaur egun tokia daukaten aparkaleku bakarrak Carlos Santamaria eta Elbira Zipitria zentroetakoak dira. Eskaera egin nahi baduzu, irakurri arretaz dagokion prozeduraren oinarriak eta bete dagokion eskaera orria.
Bi baimen mota daude Carlos Santamaria eta Elbira Zipitria zentroetako aparkalekuetarako, interesdunak UPV/EHUrekin daukan lan harremanaren arabera: epe luzeko baimenak eta epe laburreko baimenak.
Epe laburreko baimena daukatenek urtero egin behar dute eskaera.

 

Tel. 943 018523
Carlos Santamaria aparkalekuaren e-maila: santamaria.aparkalekua@ehu.eus 
Elbira Zipitria aparkalekuaren e-maila: zipitria.aparkalekua@ehu.eus

UNIBERTSITATEKO KIDE GUZTIAK ETA BISITARIAK

Ibilgailua TAO gunean aparkatzeko aukera eskaintzen die Donostiako Udalak UPV/EHUko langile eta ikasleei, ordu mugarik gabe egun beraren barruan eta tasa txikiagoa ordainduta. Horretarako, TAO arrunta ordaintzeko irakurgailutik pasatu behar da unibertsitateko txartela.
Bestalde, unibertsitateko edozein kidek aparka dezake 'okupazio handiko ibilgailuetarako' prestatuta dauden tokietan. Toki horietan aparkatu ahal izateko, gutxienez bi lagunek erabili behar dute ibilgailua eta unibertsitateko bi txartel pasatu behar dira TAO arrunta ordaintzeko irakurgailutik.

APARKALEKUEN MAPA

KOTXEA PARTEKATU

UPV/EHUko Gipuzkoako Campusak  AUTOMOBILA PARTEKATZEKO ekimen bat jarri du abian mugikortasun jasangarriagoa bultzatzeko asmoz.

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es