Gazteak zinean

Gazteak zinean

Zinea gustatzen zaizu? Zein pelikula gustatuko litzaizuke zine areto batean jartzea? Zine munduari buruz gehiago ezagutu nahi duzu? 

UPV/EHU ikasleek 2026ko urtarriletik maiatzera, hilabtean behin, Tabakalerako zine aretoan programatzeko aukera izango dute. Horretarako, urritik abendura arte zineari buruz hitz egiteko eta pelikulak partekatzeko lan saioak izango ditugu astean behin. Animatzen diren gazteek era preaktiko batean ezagutuko dute zer esan nahi duen zine aretoa bat programatzeak. Zine saioak antolatzeko ideiatik pelikulak erakusteko momentura arte prozesu osoan parte hartuko dute Tabakalerako taldearekin kolaborazioan.

Gazteak zinean proiektua 2023-2024 ikasturtean jarri zen martxan eta bertan UPV7EHU-ko 10 ikasle aritu ziren pelikulak aukeratzen eta zine saioak aurkezten. Ikasle Hauetako batzuk taldean jarraituko dute 2025-2026 kurtsoan eta partehartzaile berrien bidelagun izango dira.

Lan saioetan Tabakalerako Kideak, Zinemaldikoak, Euskadiko filmategikoak eta Elias querejeta Zine Eskolakoak ezagutuko dituzte parte hartzaileek.

Proiektuaren helburua da gazteek pantaila beraien gustuz eta irizpidez betetzea eta horrela, gazte gehiago zine mundura erakartzea.

Egutegia: 2025ko urritik 2026eko maiatzara

Tokia: Tabakalera

Eguna: Osteguna

Datak:   Urriak (16,23,30), Azaroak(6,13,20,27),Abenduak(4,11,18) 

              Urtarrilak 15, otsailak 5, martxoak 5, apirilak 16, maitzak (erabaki gabe)

Filmak: 01/29-02/19-03/19-04/23-05(erabaki gabe)

Ordua: 17:30 (filmaren eguna izan ezik: 19:00)

Ordu kopurua: 75 ordu 

Izen-emateko epea: 2025ko urriaren 13ra arte

Prezioa: doakoa

3 hautazko kreditu. Ziurtagiria lortzeko, gutxienez, ikastaroaren %80a egin beharko da. 

Unibertsitate Hedakuntzako Bulegoa: Tel. 943 01 85 07. E-mail: gi-kultura@ehu.eus