María del Mar Cammarata

María del Mar Cammarata

Posta elektronikoa

Biografia

Maria del Mar Cammarata Kimikan graduatu zen Buenos Aireseko Unibertsitateko Zientzia Zehatz eta Naturalen Fakultatean 2019an. Urte berean, CONICET (Argentina) – Ampacet South America S.R.L enpresarekin batera finantzatutako beka bat jaso zuen Buenos Aireseko Unibertsitatean doktoretza egiteko, 2024an amaitu zuelarik. Bere tesia, polietilenoaren gainazaleko propietatetan gehigarriek eragindako aldaketak aztertzera bideratu zen, sintesi organikoan, kimika fisikoan eta dinamika molekularraren simulazio konputazionalean oinarrituz. Gaur egun, doktoratu ondoko ikertzaile gisa dihardu Materialak + Teknologiak (GMT) ikerketa taldean, Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Departamentuan, UPV/EHUn.

Ikerketa

Gaur egun, bere ikerketa-jarduera polimeroen sintesian oinarritzen da, batez ere isozianatorik gabeko poliuretanoen (NIPU) sintesian, elektrospining-a erabiliz nanozuntzezko plataformak fabrikatzeko. Plataforma horien gainazalek potentzial handia eskaintzen dute, klik kimika erabiliz, molekula edota nanoentitate interesgarriekin funtzionalizatu ahal izateko.