XSLaren edukia

Komunikazioa Euskaraz: Arkitektura26405

Ikastegia
Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Titulazioa
Arkitekturaren Oinarrietako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
5
Kreditu kopurua
6
Kodea
26405

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2030
Gelako p.2030
Ordenagailuko p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

IRAKASGAI HAU EUSKARAZ BAINO EZ DA ESKAINTZEN

ESTA ASIGNATURA ÚNICAMENTE SE OFERTA EN EUSKERA

THIS SUBJECT IS OFFERED ONLY IN BASQUE



Komunikazioa Euskaraz: Arlo Teknikoak (KE) ikasgaia hautazkoa da (ez-espezifikoa) Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan eta Arkitektura Goi Eskola Teknikoan, eta honako sei gradu hauetan eskaintzen da: Arkitekturaren Oinarrietan (Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako taldeekin bateratua), Arkitektura Teknikoan, Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzan, Ingeniaritza Elektrikoan, Ingeniaritza Mekanikoan eta Ingeniaritza Zibilean. Laugarren mailako ikasleei eskaintzen zaie, bigarren lauhilekoan.



Komunikazio tekniko-zientifikoa lantzen da eta horretarako hainbat espezializazio mailatako idatzizko eta ahozko testuak lantzen dira: dibulgaziokoak, poster zientifikoak, ahozko aurkezpenak, ikerketa-artikuluak, eta abar.



Ikasgaiak lotura zuzena du lehen lauhilekoan eskaintzen den Euskararen Arauak eta Erabilerak (EAE) ikasgaiarekin. Han garrantzi berezia ematen zaio idatzizko komunikazioari. Irakasgai honetan, berriz, berariaz sakontzen da ahozko komunikazioan (nahiz eta idatzizko testuak ere lantzen ditugun), Ingeniaritzaren eta Arkitekturaren arloan ahoz aritzeak sortzen dituen erronkei aurre egiten laguntzeko. Nolanahi ere, ez da nahitaezkoa lehenbiziko lauhileko ikasgaia eginda izatea bigarrena hautatzeko.



Graduaren azken mailako irakasgaia izaki, baliagarria eta lagungarria izango da gradu amaierako lana prestatzen ari diren ikasleentzat, berau zuzen eta egoki idatzi eta aurkezteko jarraibide, baliabide eta trebetasunak lantzen baitira. Orobat, baliagarri izango da etorkizunean lan- eta ikerketa-alorrean aurkituko dituzten testu-ekoizpen eta komunikazio-zereginetarako.



Irakasgai hau egiteko euskararen gaitasun-agiririk eskatzen ez bada ere, edukiak ondo jarraitzeko eta lanak gutxieneko kalitatez egiteko maila beharrezkoa izango da, bai idatziz eta bai ahoz komunikatzean.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Ikasgai honetan, 6 gaitasun landuko ditugu:

1. gaitasuna. Goi-mailako tituludunek euskararen erabileran eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartzea.

2. gaitasuna. Informazio zientifikoa bilatzea, ulertzea, sintetizatzea eta kritikoki aztertzea.

3. gaitasuna. Ikerketarekin, aholkularitza teknikoarekin eta irakaskuntzarekin lotutako arazoei aurre egiteko bideak adostea, argudiatzea eta aurkeztea, elkarlana baliatuta.

4. gaitasuna. Euskaraz komunikatzean norberak zer ahulgune eta indargune dauzkan jabetzea, aurrerantzean zeri eutsi eta arreta zeri jarri jakiteko. 


5. gaitasuna. Kontsulta-tresnak erabiltzen jakitea (bereziki Interneten eskuragarri daudenak), askotariko komunikazio-egoeretan sor daitezkeen premiei egokiro erantzuteko moduan.

6. gaitasuna. Ingeniaritzaren eta Arkitekturaren arloko gaien inguruan komunikatzea, testuinguruaren eskakizunak aintzat hartuta: dibulgazio-hitzaldiak, lanen aurkezpenak, poster zientifikoen aurkezpenak...



Gaitasun horiek lotura zuzena dute Arkitektura Oinarriak graduan aurreikusten diren hainbat gaitasunekin:



CB2. Ikasleek euren jakintza, lanean edo bokazioan, era profesionalean erabiltzen jakitea, eta gai izatea argudioak sortzeko eta horien alde egiteko, bai eta euren arloko arazoei aurre egiteko ere.

CB3. Ikasleak gai izatea (normalean euren ikasketen alorreko) datu garrantzitsuak biltzeko eta interpretatzeko, eta gai sozial, zientifiko eta etiko garrantzitsuei buruzko gogoeta egin eta iritzia emateko.

CB4. Ikasleak gai izatea informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak transmititzeko, hala hartzaile espezialistei nola espezialista ez direnei.

CB5. Ikasleek garatuta izatea geroko ikasketak autonomia-maila handiarekin hasteko beharrezko diren ikaste-

gaitasunak.

M10CM01. Izaera teknikoko edo teknologikoko datuak, prozedurak, ideiak eta emaitzak ahoz eta idatziz komunikatzea.

M10CM02. Proiektu eta informe teknikoak erredaktatzea beste profesional batzuentzat, bezeroentzat edo administrazio erakundeentzat.

M10CM03. Ahozko azalpenak, xehetasunak eta gomendioak ematea proiektuen, aplikazioen edo tresna teknikoen inguruan.

M10CM04. Alor tekniko eta teknologikoetako dokumentazio administratiboa eta lan-protokoloak ezagutzea eta era eraginkorrean kudeatzea.

M10CM05. Goi-mailako tituludunek euskararen erabileran eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartzea, eta gogoeta egitea norberak testuinguru horretan duen rolaz.

M10CM06. Intuizio eta esperientzia linguistiko pertsonalak sistematizatzea, azaltzea eta berrikustea, hizkuntzaren erabilera zuzena eta egokia erabiliz.

M10CM07. Kontsultarako hizkuntza-baliabideak (batez ere interneten erabilgarri daudenak) ezagutzea, alor akademikoan edo beste testuinguru batzuetan egoera komunikatiboak sortzen dituen beharrei erantzun ahal izateko.

M04CM01. Bakarkako lan original bat egitea eta unibertsitateko epaimahai baten aurrean aurkeztea eta defendatzea; proiektuak ikasketetan landutako edozein diziplinarekin izan dezake zerikusia.



Ikasgaia amaitu eta gainditutakoan, zehazki ezagutza hauek izan beharko ditu ikasleak:

- Euskara normalizazio-bidean dago eta, erregistro estandar zaindu orokorrarekin batera, euskara berezituaren garapena beharrezkoa da. Bide horretan, funtsezkoa da etorkizuneko langile izango diren ikasleek testu akademikoak euskaraz idaztea eta ahoz aurkeztea, dagokion erregistro eta kalitatez.

- Ahozko aurkezpen formalerako Euskaltzaindiaren EBAZ araua .

- Ahozko estrategiak: prosodikoak, ez-berbalak, erretorikoak

- Zer den dibulgazioa

- Bideo dibulgatibo, poster zientifiko eta azalpen-aurkezpen egoki bat nola egin

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EDUKI TEORIKOAK



1.Hizkuntzen kudeaketa

1.1. Hizkuntza-eskubideak eta hizkuntza gutxituak

1.2. Hizkuntza gutxituak eta hizkuntza-plangintza. Euskararen kasua

1.3. Hizkuntza-ukipena: mendekotasuna, maileguak, kalkoak

1.4. Hizkuntzen kudeaketarako praktika onak. Euskararen eragileak eta etorkizuneko aukerak



2. Hizkuntza-aldaerak eta hiztunen errepertorio linguistikoa

2.1. Idatzizko komunikazioa eta ahozko komunikazioa

2.2. Hizkuntza-aldaerak: geografikoak, funtzionalak

2.3. Euskara batuaren ahoskera zaindua (EBAZ)

2.4. Entzute arretatsua

2.5. Erregistro zientifiko-teknikotik dibulgaziora





3. Ahozko diskurtso-estrategiak


3.1. Idatzizkotik ahozkora. Ahoz gorako irakurketa. Prosodia (intonazioa, erritmoa, etenak..)

3.2. Baliabide erretorikoak: galdera erretorikoak, birformulaketa, adibideak...

3.3. Baliabide ez-berbalak
: begirada, eskuak, burua...



4. Ahozko testuen euskarri digitalak, gomendioak eta hizkuntz kalitatea

4.1. Euskarri motak eta gomendioak

4.1.1. Ikus-entzunezkoak: gidoia, gomendioak, programak

4.1.2. Poster-aurkezpena eta mikroaurkezpena: testu tekniko-zientifikotik posterrera, gomendioak, ereduak

4.1.3. Ahozko azalpen-aurkezpenak: gardenkiak/gidoia/azalpenak, gomendioak, programak

4.2. Idatzizko testuaren kalitatea zaintzeko baliabideak eta gomendioak

4.2.1. Hizkuntzaren kalitatea zaintzeko gomendioak eta ohiko okerrak

4.2.2. Hitz-elkarketa

4.2.3. Laburtzapenak

4.2.4. IS konplexuak

4.2.5. Erlatibozko esaldiak

4.2.6. Aditz espezializatuen erabilera



Gai horiek era praktikoan landuko dira batik bat. Horretarako, hainbat ariketa egingo dira eskolan, banaka nahiz taldeka. Horiez gain, honako hiru proiektu hauek egin beharko dira:



1. proiektua. Gai zientifiko-tekniko bati buruzko zabalkunde-bideoa (taldeka).

2. proiektua. Gai zientifiko-tekniko berari buruzko poster zientifikoa eta aurkezpena (taldeka).

3. proiektua. GrALarekin lotutako ataza baten ahozko aurkezpena egitea (bakarka).



Eta proiektuez gain, test bat egin beharko da.

MetodologiaToggle Navigation

Eskola gehienak praktikoak izango dira, eta garrantzia emango zaio parte-hartzeari; eduki teorikoa arazo praktikoei hobeto aurre egiteko emango da. Irakasleak eGela erabiliko du irakasgaiko materiala ikasleen eskura jartzeko, eta ikasleok ere plataforma horretara igo beharko dituzue egindako lanak. Nahiz eta ikasgaian ezarrita egon asteko egun batean eskola magistrala izango dela eta bestean ordenagailu-praktikak, beharren arabera jardungo dugu, eta behar izanez gero ordenagailu-praktika gehiago egingo ditugu.



Hainbat eratako metodologia baliatuko da gaitasunak garatzeko eta irakaskuntza-emaitzak lortzeko:



- banakako jarduerak eta lanak

- talde-lanak


- ariketak


- eskola teorikoak

- aurkezpenak



Eduki praktikoen zerrendan agertzen den bezala, eskolako ariketez gain, hiru proiektu egin beharko dira; lehen biak taldeka, eta hirugarrena bakarka. Irakasleak lanen jarraipena egingo du, eta hainbat eratara emango du feedbacka: eskolako ariketak, normalean, eskolan bertan zuzendu eta komentatuko ditu; proiektuetan, berriz, zuzenketa eta ohar pertsonalizatuak emango ditu idatziz.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ikus ohiko deialdirako eta ezohiko deialdirako orientazioak. (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasgai honen ebaluazio lehenetsia jarraitua izango da: arrazoi berezirik izan ezean, ikasleak eskoletan parte hartu beharko du eta zeregin guztiak (ariketak nahiz proiektuak) epean egin beharko ditu. Honenbestez, eskolaren batera joaterik ez badu, bere gisan egin beharko ditu ariketak, ondoren irakasleari epean bidali eta, zalantzak izanez gero, tutoretzetan ebatzi.



Nahitaezkoa da proiektu guztiak eta testa egitea, eta ikasgaia gainditzeko 10etik 5 puntu lortu behar dira gutxienez (ohar bedi proiektu guztiak edota testa egin gabe 5ekoa duen ikasleak ere proiektu guztiak eta testa egin beharko dituela) . Kalifikazioa honela banatuko da:



- 1. proiektua (zabalkunde-bideo bat egitea, taldeka): % 20

- 2. proiektua (poster-aurkezpen bat egitea, taldeka): % 20

- 3. proiektua (ahozko aurkezpen bat egitea, bakarka): % 25

- Testa (ikasgaiaren eduki garrantzitsuen inguruko galderei erantzutea, bakarka): % 15

- Eskolako ariketak (taldeka eta bakarka, bietarik) eta parte-hartzea: % 20 




Ebaluazio jarraitua gainditzen ez duten ikasleek aukera izango dute azken azterketara aurkezteko, eta, hala eginez gero, azterketan lortutako emaitza izango da ikasgaian jarriko zaien azken kalifikazioa. 






Azken ebaluazioko azterketa



Azken azterketan irakasgaiaren % 100 ebaluatuko da. Ahozkoa ere ebaluatuko da. Horretarako, azterketaren egunean, idatzizko zatia bukatu ondoren, 10 minutuko ahozko aurkezpena egingo dute. Horretarako, aldez aurretik edo egunean bertan eGelara igo beharko dute aurkezpenari laguntzeko erabiliko duten euskarria (diapositibak).



Azterketak lau atal izango ditu:



- Test motako proba: % 20 (nahitaez gainditu beharrekoa)

- Poster batzuen ebaluazioa: % 30

- Ahozko aurkezpena eta bere oinarri digital eta idatzizkoa: % 50 







Ohar garrantzitsuak



Ebaluazio jarraituarekin hasi eta alde batera uztea erabakitzen duen ikasleak nahiz hasieratik azken ebaluazioko azterketaren bidez ebaluatua izatea aukeratzen duen ikasleak irakasleari lehenbailehen jakinarazi beharko dio etengabeko ebaluazioari uko egiten diola. Halako asmorik adierazi ezean, ebaluazio jarraiturako aurkeztutako zereginak kalifikatuko dira. Eta ebaluazio jarraitua egin ez duen ikasleak azterketa egingo duela ulertuko da.



- Ohiko deialdiari uko egitea



UPV/EHUko Ebaluaziorako Arautegiko 12.2 artikuluaren arabera, ohiko deialdiari uko egin nahi dion ikasleak irakasleari adierazi behar dio lauhilekoa bukatu baino lehen. Deialdiari uko egiten dion ikasleak «ez-aurkeztua» kalifikazioa izango du; uko egin ezean, berriz, «ez-gainditua».

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaiaren % 100 azterketa bidez ebaluatuko da. Ohiko deialdiko azterketaren egitura bera izango du (ikus han xehetasunak).



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasturteko edukiak (programa, apunteak, ariketak eta zereginak, artikuluak, helbideak, etab.) eGela plataforma birtualean jarriko dira, eta ikasleek handik eskuratu beharko dituzte. Edukiak jarraitzeko eta zereginen berri izateko, oinarrizko dokumentu bat egongo da: Egunerokoa. Bertan laburbilduko dira egunez egun egiten ditugun jarduerak, bai eta zer erabaki hartzen diren ere. Bestelako jakingarriak (hala nola, tutoretza-orduen aldaketak, eskolan aipatu gabe geratu direnak, etab.) foroaren bitartez jakinaraziko dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

EZEIZA, J; ALDEZABAL, I., ELORDUI, A., ZABALA, I., UGARTEBURU, I., ELOSEGI, K. (2010) PREST: Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua. EHUko Euskara Errektoreordetzaren sareko argitalpena:

http://testubiltegia.ehu.es/Prest-komunikazio-gidaliburua

ETXEBARRIA, J.R. (2011) Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak. EIMAren estilo-liburua http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/es_5490/adjuntos/estilo_liburua/Zientzia_22_06.pdf

ETXEBARRIA, J.R. (2014) Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan. Bilbo. EHU eta UEU

EUSKALTZAINDIA (2018) Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE).

https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&task=sarrera&Itemid=1161

EUSKALTZAINDIA "Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua" (Euskaltzaindiaren 87 araua) https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0087.pdf

EUSKALTZAINDIA "Adierazpena euskalkien erabileraz: irakaskuntzan, komunikabideetan eta administrazioan" (Euskaltzaindiaren 137 araua) https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0137.pdf

Gehiago sakontzeko bibliografia

ALVARADO CANTERO, L. (2017) "Géneros académicos orales: Estructura y estrategias de la exposición académica". Revista Nebrija de Lingüística Aplicada a la Enseñanza de las Lenguas
ALCOBA, S. (1999) La oralización. Bartzelona: Ariel Practicum
BONDI, M. eta LORÉS, R. (arg.) (2014) Abstracts in Academic Discourse. Berna: Peter Lang
CASTELLÓ, M. (koord.) (2007) Escribir y comunicarse en contextos científicos y académicos. Conocimientos y estrategias. Crítica y fundamentos. Bartzelona: Graó
EUSKALTZAINDIA (1986) Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindiaren erabakiak. Bilbo
EUSKALTZAINDIA (1992) Hitz elkartuen osaera eta idazkera. Bilbo
GARZIA, J. (2008) Jendaurrean hizlari. Irun: Alberdania
GOTI, M. (arg.) (2012) Academic Identity Traits. Berna: Peter Lang
GUTIÉRREZ RODILLA, B.M. (2003) Aproximaciones al lenguaje de la ciencia. Burgos: Fundación Instituto Castellano y Leonés de la Lengua. Colección Beltenebros.
KAUR, K., AFIDA, M.A. (2018) "Exploring the Genre of Academic Oral Presentations: A Critical Review". International Journal of Applied Linguistics & English Literature. Vol.7, 1
UZEI (1982) Maileguzko hitzak: ebakera eta idazkera. Donostia
VALEIRAS, J., RUIZ, M.N., JACOBS, G. (2018) "Revisiting persuasion in oral academic and professional genres: Towards a methodological framework for Multimodal Discourse Analysis of research dissemination talks". Ibérica: Revista de la Asociación Europea de Lenguas para Fines Específicos (AELFE), No. 35: 93-118
VÁZQUEZ, G. (2001) El discurso académico oral. Guía didáctica para la comprensión auditiva y visual de clases magistrales. Madril: ADIEU
YOUNG, K.S. eta TRAVIS, H. P. (2018) Oral communication: skills, choices, and consequences. Illinois: Waveland press. (4. argitalpena, 1. argitalpena 2012)
ZUAZO, K. (2005) Euskara batua. Ezina ekinez egina. Donostia: Elkar
ZUAZO, K. (2008) Euskalkiak euskararen dialektoak. Donostia: Elkar

Aldizkariak

Aldiri, arkitektura eta abar aldizkaria (UEU)
http://www.aldiri.eus/paperekoak/
Elhuyar
https://aldizkaria.elhuyar.eus/
Ekaia
http://www.ehu.eus/ojs/index.php/ekaia
Uztaro. Udako Euskal Unibertsitatearen giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (UEU)
https://www.uztaro.eus/

Web helbideak

http://www.euskaltzaindia.eus/
http://www.hiztegia.net/
http://hiztegiak.elhuyar.eus/
http://ehu.eus/ehg/zehazki/
http://www.euskara.euskadi.eus
https://www.ehu.eus/eu/web/eins
http://www.elhuyar.eus/
http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.eus/p267-
http://garaterm.ehu.es/garaterm_ataria/eu
http://31eskutik.com/
http://www.erabili.eus/
http://zientzia.eus
https://zientziakaiera.eus/
http://teknopolis.elhuyar.eus/?lang=eu
https://ahotsak.eus/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • GARCIA AZKOAGA, INES MARIA
  • ZABALA UNZALU, MIREN IGONE
  • ZUBELDIA ARRUABARRENA, LARRAITZ