XSLaren edukia

Irakasleak

MIREN BEGOÑE URRUTIA BARANDIKA

Ezagutza arloa
Fisiologia
Saila
Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
mirenbego.urrutia@ehu.eus

Biologian lizentziatu ondoren (1989), irakasle lanetan nintzela UPV/EHUn, egin nituen dokorego ikasketak. 1997an defenditu nuen tesiak (bibalbioak nola lortzen, hautatzen eta xurgatzen duten janariari buruzkoa) Dotoregoko sari berezia merezi izan zuen.

Fisiologian Katedraduna naiz UPV/EHUn. Animalien Fisiologia irakasten dihardut Zientzia eta Teknologia Fakultatean Biozientzietako graduetan Gainera Physiological energetics of marine organisms irakasgaian ere irakasten du lau master ofizialetan: “Erasmus Mundus Master of Science in Marine Environment and Resources”, “Erasmus Mundus en Recursos Biológicos Marinos (IMBRSea), “Erasmus Mundus Master of Science in Environmental Contamination and Toxicology” eta “Contaminación y Toxicología Ambientales” direlakoetan hurrenez hurren.

GAFAF saileko zuzendaria (2010-2013) izan nintzen EHUn, baita Eusko Jaurlaritzako Politika Zientifikorako Zuzendaria (2013-2015), eta UPV/EHUn Ikerketa Gizartera Zabaltzeko Zuzendari lanetan ere aritu izan naiz (2028-2022).

Nire ikerketa-lerroa bibalbioen hazkuntza-tasaren osagai fisiologikoen azterketan dago oinarrituta, eta izan ere “Molusku bibalbioen fisiologia energetikoa” izeneko ikerketa-talde kontsolidatuaren buru naiz (A talde modura ebaluatua).

Azken 20 urteetan nazioarteko lehen mailako aldizkari espezializatuetan 30 artikulutik gora argitaratu ditut, liburu bi idatzi ditut eta abeste bi liburutako atal banan egilea ere banaiz;