XSLaren edukia

Fisika I. Mekanika27852

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Eibarko Atala
Titulazioa
Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27852

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Gelako p.1530
Laborategiko p.1515

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Fisika garrantzitsua da Energia Berriztagarrietarako Graduan energiaren kontzeptua bere aldaera eta transformazio ezberdinetan ezagutzea ahalbidetzen baitu.

Lehendabiziko lauhileko honetan aldi berean ematen diren Aljebra eta Kalkulua gaiekin erlazionatzen da zenbait alditan. Aldi berean bigarren lauhilekoan garatuko diren Fisika II eta Energia Berriztagarrietako Sarrera gaien oinarri da.

Graduaren barnean beharrezkoa da gai hau hurrengo ikasturteetan landuko dituzten beste gai batzuen oinarri gisa, nola diren: Estatika eta Materialen Erresistentzia, Elementu Mekanikoak, Energia Hidraulikoa eta Itsas Energia.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Ikastaro hau egitean erdietsiko diren zeharkako gaitasun garrantzitsuenak honakoak dira:

G007- Ingurune eleaniztunean eta jakintzagai askotarikoan lan egin

Honako ikaskuntza emaitzak erdiesten ditu:

- Arau ortografikoak eta gramatikalak errespetatzen ditu, testu akademikoak idaztean.

- Idatzizko komunikazio espezializatuan egiturak eta arauak erabiltzen ditu.

- Ideiak eta argudioak era ulergarrian komunikatzen dit, ezarritako irizpide formalekin bat etorrita.

- Euskararen erabilera testuinguru akademikora egokitzen du.



G012- Metodologia zientifikoa erabili kasuei aurre egiteko, hipotesiak eginez eta irtenbideak eta emaitzak aurkituz.

Honako ikaskuntza emaitzak erdiesten ditu:

- Behaketa sistematikoa erabiltzen du, hainbat egoerari buruzko gogoeta egiteko oinarrizko teknika gisa.

- Arazo edo egoera bat konpontzeko aukerak deskribatzen ditu, konponbide bakoitza argudiatuz.

- Arazo bat konpontzen du ekiteko modu bat aukeratuz hainbaten artean.

- Arazo baten konponbidean lortutako emaitzak analizatzen ditu, prozedura zientifikoren bat aplikatuta.



Konponbide teknikoek gizartean eta ingurumenean duten eragina aztertu eta balioesten du, jasangarritasun-irizpideak aplikatuta.



Eta gaitasun espezifikoei dagokienez honakoa da:

GE- Fisikako lege orokorrak ulertu eta jakin, ingeniaritzako zereginetan sortzen diren arazoetan erabili eta ebazteko.



Fisika I (Mekanika) egiten ari den ikasleak honako ikasketa-emaitzak erdietsiko ditu:



-Fisikako laborategiko tresnak erabili.



-Neurketa esperimentalen metodoak era egokian erabili eta, ondoren, aurkitutako datuak interpretatu behar ditu dagozkien lege fisikoekin lotuz.



-Ikasgaian definitutako magnitude fisikoen unitateak ezagutzen ditu eta oinarrizko buruketak ebazten ditu emaitza zenbakitan adieraziz.



-Partikula baten higiduraren deskripzioa ulertzen du eta kuantifikatzen duten magnitudeak ezagutzen ditu.



-Partikulen higidura eta berau sortzen duten arrazoiak erlazionatzen dituen lege eta teoremak ulertzen ditu.



-Gorputz baten eta inguratzen duten gorputzen arteko elkarrekintzak indar gisa deskribatzen ditu.



- Dinamikako oinarrizko ekuazioak aplikatuko dizkio partikularen dinamikari, partikula-sistemaren dinamikari eta, azkenik, solido zurrunaren ardatz finko baten inguruko higiduraren dinamikari.



-Indar kontserbakor eta zentralaren kontzeptuak zeruko gorputzen higiduran erabiliko ditu .



-Momentu lineal, momentu angeluar eta energia kontzeptuak ezagutu eta ulertuko ditu eta zenbait egoeretan energiaren, momentu linealaren eta momentu angeluarraren kontserbazio legeak erabiliko ditu. Ongi bereziko ditu noiz erabili daitekeen kontserbazio-lege bat eta noiz ez.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation





1.gaia- Magnitude fisikoak.

Oinarrizko magnitudeak eta unitateak. Magnitude eratorriak. Dimentsio azterketa. Neurri unitateen nazioarteko sistema. Neurrietan erroreak.





2. gaia- Zinematika.

Higidura zuzen, lerromakur eta zirkularra. Higidura erlatiboa



3.gaia- Partikularen dinamika orokorra.

Mekanika klasikoaren oinarri fisikoak. Higidura zuzen eta zirkularraren dinamika.

Momentu linealaren eta momentu angeluarraren teorema. Energiaren teorema. Posizioaren menpe dauden indarrak. Indar kontserbakorrak. Energia potentziala. Energia mekanikoaren kontserbazioa.





4.gaia- Zeruko dinamika

Indar zentralak. Planeten higidura. Mareen jatorria.



5.gaia- Partikula-sistemen dinamika.

Partikula-sistemen momentu lineala. Partikula sistema baten momentu lineala. Masa-zentroaren kontzeptua.

Partikula sistema baten momentu angeluarra. Partikula sistema baten energia. Partikula sistema baten barneko higidura eta masa zentroaren higidura. Talkak.





6.gaia- Solido zurrunaren dinamika.

Momentu angeluarra. Inertzia-momentuen kalkulua. Steiner-en teorema.

Solido zurrunaren energia zinetikoa. Energiaren teorema. Momentu angeluarraren kontserbazioa.

Ardatz finko baten inguruko biraketa-dinamikaren ekuazioa. Prezesio-higidura





Laborategian zazpi saio eginen dira:

1.Praktika: Erroreak.

2.Praktika: Higidura zuzena.

3.Praktika: Marruskadura-indarra. Newtonen 2. legea.

4.Praktika: Higidura zirkular uniformearen dinamika. Indarrak. Momentuak. Oreka.

5.Praktika: Lana eta energia. Bulkada.

6.Praktika: Momentu linealaren kontserbazioa. Talkak.

7.Praktika: Solido zurrunaren dinamika.



MetodologiaToggle Navigation

Fisika gaia bi ikasgaietan banatu da. Bietan teoria, buruketak eta laborategiko praktikak eginen dira.



Teoria eta buruketak gelan egiten dira. Teoria zati bakoitzari ariketa eta buruketa multzo bat dagokio, ikusitako kontzeptuak zuzenean erabiltzeko eta ondoren, beste multzo bat kontzeptu ezberdinak elkarrekin erlazionatzeko. Eskola-orduetan gaiaren oinarriak eta kontzeptu berriak jorratuko dira. Etxean gelan ikusitakoa aplikatuz ariketak eginen dira, ondoren gelan zuzenduko direnak.



Hamabostean behin laborategiko bi orduko saioa egiten da. Laborategiko 7 praktika eginen dira, beti eskola-orduetan eta etxean lantzen ari denarekin loturik egonen direnak eta kronologikoki bat eginen dutenak. Laborategian, beti, talde txikitan lan eginen da. Saiakuntzetan jasotako datuei tratamendu egokia emanen zaie programa informatikoen bidez (Capstone erabiliko dugu datuen tratamendua egiteko eta askotan Pasco etxeko sentsoreak datuak biltzeko edo neurtzeko) eta, ondoren, interpretatuko dira emandako teoriaren argitan. Laborategian egindako praktikaren txostena talde-lanean egin behar da laborategi eta gelatik kanpo eta hurrengo praktika egin aurretik eman behar zaio irakasleari. Txostenak era egokian egitea garrantzitsua da.

e-gela erabiliko da irakaskuntza-materiala eskuratzeko, galdera-sortak egiteko (irakaskuntza aktiboetan) eta, azkenik, ikasturtean zehar ikasleak erdietsitako nota guztiak bertan azalduko dira.

Plataforma hau erabiliko da, baita, ikasleek beraien lanak igotzeko eta , ondoren, irakasleek lan horiek zuzenketekin itzultzeko.

Garapen Iraunkorreko Helburuak lantzeko lanak edo/eta ariketak egingo dira ikasleek jasangarritasun irizpideak aplikatu dezaten.



Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 75
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 25

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

-Azterketa idatziak

-Praktikak egin (ariketak, buruketak edo kasuak)

-Talde lanak



Derrigorrezkoa da laborategiko saio guztietara agertzea. Horretaz gain, laborategiko praktikak gainditzeko saio bakoitzari dagokion txostena egin behar da, bakoitza dagokion epean emanez irakasleari. Irakasleak praktiketako notak jartzeko kontuan hartuko ditu egindako txostenak eta praktika egitean jarritako ekimena eta gogoa.



Teoria eta buruketen azterketa bat eginen da lehen lauhilekoa amaitzean eta, hortaz gain, irakasleak kontuan hartuko du gelan egin beharreko lanetan (buruketa, ariketa edo kasua) parte-hartzea eta ekimena.

Bai teoria eta buruketen azterketan, bai praktiketan nahitaezkoa da gutxienez 4 puntu ateratzea 10etik hurrengo sistema erabili eta aprobatu ahal izateko; azken nota honela kalkulatuko da:



0.25 x praktiketako nota+ 0.75 x teoria-buruketetako nota

Horrela kalkulatutako notak gutxienez 5 balio behar du.



AZKEN EBALUAZIO-SISTEMA



Graduko eta lehenengo eta bigarren zikloko Ikasleen ebaluaziorako arautegiko 8. artikuluaren arabera, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita. Kasu horretan, ikaslea azkeneko azterketa bakarrarekin ebaluatua izango da, alderdi praktikoa (laborategiko proba) ere izango duena. Alderdi praktikoak %25 balioko du eta teoria-buruketak %75. Derrigorrezkoa da alderdi bakoitzean 10etik 5, gutxienez, lortzea.





Edozein dela ere ebaluazio-sistema (jarraitua edo azken ebaluazio-sistema)osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.



UKO EGITEA



Araudi horretako 12. artikuluaren arabera, horrez gain, ikasleek aukera izango dute deialdiari uko egiteko. Horretarako, eskaria irakas­gaiko irakasleari egin beharko diote idatzi bidez eta irakasgaiaren irakaskuntza epe data amaitu baino hilabete bat lehenago gutxienez, irakasgaiaren ikasketen gidaliburuan hala agertuko dena.

Ikaslea ez bada idatzizko probara aurkezten, edozein deialditan, deialdiari uko egin diola ulertuko da eta «Aurkezteke» jarriko zaio.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Aurreko ataleko baldintza berak.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikaslearen lan-koadernoa

Franco, A. Interneteko Fisika-ikastaro elkarreragilea. hhttp://www.sc.ehu.es/sbweb/fisica3/

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Fishbanne-Gasiorowicz-Thornton, Fisika zientzialari eta ingeniarientzat. EHU (2008)



Tipler P.A. y Mosca G., Física para la ciencia y la tecnología. Editorial Reverté, S.A.

Barcelona, (2005).



Física, Vol. 1 y 2. Serway. Raymond A. Editorial Thomson (2003).

Gehiago sakontzeko bibliografia

Etxebarria, Fisika orokorra. Udako Euskal Unibertsitatea (2003)

Alonso, Finn. Física. Addison-Wesley Interamericana (1995)

Franco, A. Interneteko Fisika-ikastaro elkarreragilea. http://www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/

Aldizkariak

Physics Teacher Online, http://scitation.aip.org/tpt/
Physics Education, http://www.iop.org/EJ/journal/PhysEd
Elhuyar, http://www.elhuyar.org

Web helbideak

http://www.hiru.com/fisika
http://eu.wikipedia.org/wiki/Fisika
http://www.fisicahoy.com/fisicaUAM/problemas/fisica.html

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALEMAN ASTIZ, BEATRIZ
  • SARASOLA IÑIGUEZ, ANE
  • URDANPILLETA LANDARIBAR, MARTA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-12:30 (1)

11:30-12:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 2.1 4. BERRISTAGARRIAK 01 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)
  • AULA 2.1 4. BERRISTAGARRIAK 01 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:30-13:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 2.1 4. BERRISTAGARRIAK 01 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

13:30-14:30 (1)

1-15

12:30-14:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO FISICA(305) - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)
  • eLABORATORIO FISICA(305) - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (2)

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

12:30-13:30 (1)

3-15

12:30-14:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO FISICA(305) - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)
  • eLABORATORIO FISICA(305) - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (2)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-10

10:00-11:00 (1)

1-15

10:00-11:00 (2)

11-15

12:30-13:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 1.1 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)
  • eAULA 1.1 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (2)
  • eAULA 1.1 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (3)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-12:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 1.1 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-12:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 1.1 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-10:00 (1)

3-15

09:00-11:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO FISICA(305) - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)
  • eLABORATORIO FISICA(305) - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (2)

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

10:00-11:00 (1)

1-15

09:00-11:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO FISICA(305) - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)
  • eLABORATORIO FISICA(305) - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (2)

31 Laborategiko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-10:00 (1)

1-15

09:00-11:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO FISICA(305) - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)
  • eLABORATORIO FISICA(305) - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (2)