XSLaren edukia

Gizarte Proiektuen Diseinua eta Ebaluazioa25934

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea. Arabako Atala
Titulazioa
Gizarte Langintzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25934

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Gelako p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai hau Gizarte Langintzaren Oinarriak, Metodologiak, Teoriak eta Teknikak deritzon A Moduloaren parte da. Gizarte proiektuen diseinu eta ebaluazioan oinarritzen da, gizarte esku-hartzearen planifikazio, kudeaketa eta ebaluazio prozesu orokorraren ulermenatik. Horretarako, planifikazioaren maila ezberdinak landuko dira: plana, programa eta proiektua, zehazki azken honetan zentratuz planifikazioaren unitate operatiboena den heinean. Irakasgaiak ikuspegi teoriko-praktikoa hartzen du, Gizarte Langintzaren tresna den gizarte proiektuak barneratu behar dituen eduki ezberdinak ezagutuz eta garatuz.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgaiak modulo honako konpetzentziari erantzuten dio: Esku-hartze planen, programen eta proiektuen diseinua, kudeaketa eta ebaluazioa. Era berean, honako modulo irakaskuntza emaitzarekin lotuta dago: Gizarte Langintzaren metdología eta tektinak ezagutu eta aplikatzen ditu banakako, familia, talde, komunitate eta erakundeekin, esku-hartze proiektuak diseinatuz eta ebaluatuz.



Horrekin batera, irakasgaiaren konpetentzia zehatzak hurrengoak dira:



- Gizarte proiektuen printzipio, irizpide eta faseak ezagutzea.

- Gizarte proiektu mota ezberdinak antzematea.

- Gizarte proiektuen formulazio, kudeaketa eta ebaluazio prozesua eta eginkizun honetan gizarte langileen funtzioa ezagutzea.

- Gizarte esku-hartze proiektuak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

ANECAk baieztatutako titulazioaren memorian zehazten denari jarraituz, irakasgaiak honako eduki teoriko-praktikoak lantzen ditu:



1. Planifikazioa

- Planifikazioaren aspektu orokorrak: printzipioak, irizpideak, motak eta prozesura

- Planifikazioa gizarte langintzan

- Planifikazio mailak: plana, programa eta proiektua



2. Gizarte proiektuen diseinua

- Deskribapen laburra

- Fundamentazioa

- Helburuak

- Hartzaileak

- Ekintzak eta metodologia

- Kokapena.

- Egutegia

- Balibide pertsonalak, materialak eta teknikoak

- Aurrekontua

- Ebaluazioa

- Eranskinak (diseinaturiko edota aplikatutako diagnosi eta ebaluazio tresnak)



3. Gizarte proiektuen ebaluazioaren diseinua

- Ebaluazioaren definizioa, helburuak eta ezaugarriak

- Ebaluazioaren edukiak

- Ebaluazio motak

- Ebaluazioaren arduradunak

- Ebaluaziorako teknikak



4. Azken txostenaren idazketa



Irakasgaiak zeharka lantzen ditu genero ikuspegia, giza ikusbide ikuspegia, gizarte eta ingurugiro sostengarritasuna eta parte-hartzea, gizarte proiektuen formulazioaren berezko edukiak diren heinean.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaiak metologia aktiboa hartzen du proiektuen bidezko irakaskuntzan oinarrituta, gizarte proiektu baten garapenean hain zuzen ere. Horrela, ikaslegoaren lan autonomoa bultzatzen da eta irakasgaiaren konpetentziak.



Era berean, posiblea den heinean irakaskuntza-zerbitzua sustatuko da, hau da, erakunde edo gizarte talde baten eskaera zehatz bati erantzuten dion gizarte proiektuaren diseinua.



Irakaskuntza ekintzak honakoak dira:



- Azalpen teorikoak.

- Derrigorrezko irakurketak.

- Gizarte proiektu eredu ezberdinen taldekako eta talde osoko adibideen azterketa.

- Gizarte proiektuak burutzeko diru-laguntza publikoak lortzeko formulazio ereduen taldekako eta talde osoko adibideen azterketa.

- Planifikazio eta kudeaketa tresna ezberdinen aplikazioa: baliabideen mapa, arazoen zuhaitza, Gantt-en diagrama, aurrekontu taulak...

- Gizarte proiektuaren atal bakoitzeko ariketa praktikoak.



Irakaskuntza ekintza horien garapen egoki baterako, beharrezkoa izango da irakaslegoak aldez aurretik irakasgaiaren oinarrizko bibliografian agertzen den materialaren kasuan kasuko derrigorrezko irakurketa egitea.



Gelako praktikei astero ordu bat dagokie. Praktika hauek progresiboki barneratzen joan diren ezagutza teoriko-praktikoak aplikatzeko balioko dute. Zehazki, irakaslegoak taldeka (5 pertsonetakoak) proiektu baten diseinua egingo du atalez-atal, irakaslearen partetik irakaskuntza feed-backa eta ebaluazio jarraia jasoaz.



Irakaslegoak tutoretzak izango ditu ere zalantzak argitzeko eta proiektuen aspektu metodologikoak berrikusteko.



Derrigorrezko irakurketa materiala E-Gela espazio birtualean egongo da eskuragarri.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Test motatako proba (%): 40
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 60

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO SISTEMA JARRAIA



- %20 Azterketa (test galderak)

- %80 Proiektuaren diseinua



Froga biak gainditu behar dira irakasgaia gainditzeko.



Irakasgaia honek nagusiki duen ebaluazio sistema jarraia da. Ikaslegoak 5 pertsonetako taldeetan diseinatu behar izango duen atalez-ataleko eta zehaztutako epeetan entregatze, zuzenketa eta deboluzioaren bidez egingo da ebaluazioa. Sistema jarraia honek ikaslegoaren talde lana errazteaz gain, gelako praktiketan proiektuaren formulazio prozesuaren segimendua eta akonpainamendua ahalbidetzen du, baita taldearen eta irakaslearen partetik feed-back-a ere.



Irakasgaia amaitzean taldeek haien gizarte proiektua egelaren bitartez entregatuko dute eta adostutako formato eta estilo irizpideak jarraituko dituzte, baita ortografía eta zitazio (APA) arauak ere. Proiektua entregatzeko azken epea azterketa ofizialaren data izango da. 5 akats ortografikotik gora lana ez zuzentzea eta suspentsoa dakar.



Taldekide bakoitzak talde osoak lortzen duen kalifikazioa ez den bestelako kalifikazioa izan dezake honako irizpidearen arabera: eskoletako dinamiketan eta talde lanean ikasle bakoitzak izandako partaidetza, inplikazioa eta ekarpenaz, irakaslearen irakasgaiaren zeharreko behaketan oinarrituta. Modu honetan, konpetentzien garapen indibiduala ere ebaluatu ahal izango da.



Proiektuaren diseinuan kolaboratu duten elkartei proiektua itzultzea eskatuko zaie ikasleei.



OHARRA: Dozentzia era ez presentzialean egin beharrez gero, aurreikusitako froga berdinak mantenduko dira. Hauek eGelaren bitartez gauzatuko edo entregatuko dira, azterketa egun eta ordu ofizialera arte, edota, ebaluazio jarraian, ezarritako data jakinetan.



AMAIERAKO EBALUAZIOA



- %80 Proiektuaren diseinua

- %20 Azterketa test motakoa



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko eba-luazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da (8.3. art.).



Amaierako ebaluazio sisteman parte hartzen duen ikaslegoak irakasgaiaren konpetentzia berdinak akreditatu behar izango dituenez. Ondoren proiektu baten diseinua egin behar da, aurrerago azaldu diren balorazio irizpide berdinak aplikatuko zaiona. Baita azterketa test motakoa ere.



DEIALDIARI UKO EGITEA



Etengabeko ebaluazioaren kasuan: proiektua diseinatzeak nota finalaren %40 baino gehiago duenez, hau ez entregatzea ez aurkeztua ekarriko du azkenengo ebaluazioan (12.2 art).



Azken ebaluazioaren kasuan: azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea (12.3 art).



KONTUAN HARTZEKO



Ebaluazio proba batean kopiatu egin dela egiaztatuz gero, tartean sartuta dauden ikasle guztiei «suspentso» kalifikazioa jarriko zaie, bakoitzaren erantzukizuna gorabehera (11.3. art.).



Idazkian akats gramatikalak suspentso arrazoia dira.



"Normalean, eta besterik adierazi ezean, UPV/EHUko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. (Graduko Titulazio ofizialeko ikasleen ebaluaziorako arautegia" (Protokoloa Etika akademikoari buruzkoa, 3. puntu).



"UPV/EHUn honako hauek joko dira jokabide makur edo iruzurrezkkotzat ebaluazio probetan edo ebaluatu beharreko lan adademikoak egitean eta aurkeztean: Lanak plagiatzea, hau da, ignoren lanak kopiatzea jatorria edo iturria aipatu barik eta norberarenak balira bezala ematea ebaluazi akademikorako aurkezten diren testu edo lanetan" (Ibid., 2.a. puntu).

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez ohiko deialdian jarraitutako ebaluazio sistema ohiko deialdirako zehaztutako berdina izango da. Ez ohiko deialdiari uko egiteko nahikoa izango da bertara ez aurkeztearekin.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

-Arazoen zuhaitza eta helburuen zuhaitza.
-Gantt-en diagrama.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

1. FERRAN ZUBILLAGA, Ane (2009): “Gizarte plangintza egiteko teknikak”, in GUINOT, Cinta (koord.): Gizarte lanean erabilitako metodo, teknika eta dokumentuak, Gizarte Laneko Gaiak, 7. zbk., Deustoko Unibertsitatea.

2. REJADO, Montse (zuz.) (2006): “Diagnostikoa Gizarte Lanean. Ahulezia profesionala?”, in Diagnostikoa eta Esku-hartze Soziala. Eusko Jaularitza, Gasteiz.

3. PÉREZ DE SAN ROMÁN, Nahia eta Oskar FERNANDEZ (d/g): Egingo dugu proiektu bat? Hasieratik bukaerara, zer izan behar duzun gogoan, ERDU, 2. Zbk, Gasteiz.

4. AGUILAR IDAÑEZ, María José (2013): “Esku-hartze sozialeko proiektuen eta programen ebaluazioa”, in Trabajo Social: Concepto y metodología, Paraninfo, Madril.

Gehiago sakontzeko bibliografia

AGUILAR IDAÑEZ, María José eta Ezequiel ANDER-EGG (2001): Diagnóstico social. Conceptos y metodología, Ed. Lumen, Buenos Aires eta Mexiko.
CARRION, Iñigo eta Iosune BERASATEGI (2010): Proiektuak lantzeko gida. Eusko Jaularitza, Gasteiz.
GARCÍA HERRERO, Gustavo eta J.M. RAMÍREZ NAVARRO (2006): Manual práctico para elaborar proyectos sociales, Siglo XXI, Madril.
GARCÍA VESGA, Iker eta Mertxe SECO PIÑEIRO (2009): “Ebaluazioa eta teknikak ikuspegi eragile batetik”, in GUINOT, Cinta (koord.): Gizarte lanean erabilitako metodo, teknika eta dokumentuak, Gizarte Laneko Gaiak, 7. zbk., Deustoko Unibertsitatea.
LOPEZ, Ainhoa eta Irantzu VARELA (2009): Garapenerako lankidetza proiektu eraldatzaileak egiteko eskuliburua. Gaitasunen indartzearen, partaidetzaren, genero-ekitatearen, eskubide-ikuspegiaren eta iraunkortasun ekologikoaren bitartez, Eusko Jaularitza, Gasteiz.
PÉREZ ARIAS, Oscar (koord.) (2010): Guía de Evaluación de Programas y Proyectos Sociales, Plataforma de ONG de Acción Social, Madril.
PEREZ SERRANO, Gloria (2016): Diseño de Proyectos Sociales. Aplicaciones prácticas para su planificación, gestión y evaluación. Narcea, Madril.
RAYA-DÍEZ, Esther (koord.) (2011): Herramientas para el diseño de proyectos sociales, Errioxako Unibertsitatea.

Aldizkariak






Web helbideak

ARABAKO GIZARTE ZERBITZUEN BEHATOKIA:
http://www.arabakobehatokia.net/es/datos-estadisticos.php?t=2

GIZARTE EKINTZARAKO GKE-en PLATAFORMA:
http://www.plataformaong.org/

CIMAS SAREA:
http://www.redcimas.org/biblioteca/videoteca/

INDICADORES SOCIALES:
http://www.indicadoressociales.org/Menu74.aspx

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

17:00-18:00 (1)

15:00-17:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 2 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)
  • eAULA Nº 2 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (2)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

18:00-19:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 2 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

15:00-17:00 (1)

15:00-16:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3. GELA - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)
  • 3. GELA - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (2)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

16:00-17:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3. GELA - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)

46 Gelako p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

17:00-18:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3. GELA - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)