XSLaren edukia

Konputagailuen Arkitektura26018

Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Titulazioa
Ingeniaritza Elektronikoko Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26018

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Mintegia57.5
Gelako p.1015
Ordenagailuko p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Kurtso honetan zehar xede orokorreko konputagailu baten funtzionamendua eta bere diseinuaren oinarrizko hastapenak ikasiko dira. Hasiera batean funtsezko egitura (Von Neumann arkitektura) eta bere osagai nagusiak ikusten dira (Prozesaketa Unitate Zentrala -PUZ-, memoria, sarrera/irteerako gailua) eta gero osagai bakoitzaren zehaztasunak aztertzen dira. Ondoren, PUZ-ren egitura eta funtzionalitatea sakonki aztertuko da: seinaleak, irakurri/idatzi zikloak, helbide espazioaren mapa eta aginduen exekuzioa. Behin puntu horiek ikusita, kurtsoaren helburua mikroprozesatzaile baten programazioa menperatzea izango da: helbideratze moduak, aginduen multzoa eta programazio teknikak. Bukatzeko, salbuespenen mekanismoa (etendurak barne) eta bere erlazioa sarrera/irteera eta sistema eragilearekin ikasiko da.



Egokia da Elektronika digitala irakasgaia egin izana, zirkuitu digitalen diseinuaren, ate logikoen eta logika boolearraren ezagutza izateko.



Elektronikako ingeniari baten jarduera profesionalean beharrezkoa da konputagailuak nola funtzionatzen duten ulertzea. Era berean, mikroprzesatzaileetan oinarritutako diseinuak egitekotan, SoCs, PICs, etab, erabilgarria da mihiztatzaile lengoaietan terebatua izatea, edo behintzat mihiztatzaile lengoaian idatzitako kodea ulertzeko kapaz izatea.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Lortuko diren gaitasunak: Konputagailuen funtzionamenduaren oinarrizko hastapenen ezagutza sakona bai hardwarra baita softwarrari dagokionez. Konputagailu errez bat diseinatzeko gaitasuna. Mihiztadura lengoaian programatzeko gaitasuna. Goi mailako programazio lengoaia batean idatzitako programa bat diseinatu eta exekutatzen benetan gertatzen dena ulertzeko gaitasuna. Oinarrizko sarrera/irteera mekanismoak ulertzeko gaitasuna eta denbora errealeko gertakizunen kudeaketa. Sistema eragile baten nukleoak konputagailu baten hardware baliabideak kudeatzeko gaitasunaren ulermena.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

TEMARIO (EUSKERA)

1. OINARRIAK.

Ikuspegi historikoa. Von Neumann arkitektura. Bus-ak. Irakurri eta idatzi zikloak. PUZ-ren helbide espazioaren mapa.

2. MEMORIA GAILUAK.

Memoria gailuen motak. Egitura eta atzipen metodoa. Helbideen deskodeketa. Gailuen mapaketa PUZ-ren helbide espazioan.

3. DATUEN ADIERAZPENA.

Bitarra, zortzitarra, hamartarra eta hamaseitarra. Zenbaki osoak: zeinua daukan eta zeinurik gabeko adierazpena, gainezkatzearen kontzeptua. Koma mugikorra duten zenbakiak. Karaktereen adierazpena.

4. PROGRAMEN EXEKUZIOA.

Aginduen kodeketa. Programa kontagailua. Exekuzio faseak. PUZ-ren seinaleak eta busak. Irakurri/idatzi eragiketak.

5. HELBIDERATZE MODUAK

Helbideratze moduaren kontzeptua. Erregistrora zuzena. Erregistroen bidezko zeharkako modua memoriara. Memoriara modu zuzenak. Berehalako moduak. Modu inplizituak.

6. AGINDUAK

Agindu motak. Datuen mugimendua. Agindu aritmetikoak. Agindu logikoak. Desplazamendua eta errotazioa. Programaren kontrola. Sistemaren kontrola.

7. PROGRAMAZIOA MIHIZTADURA LENGOAIAN

Mihiztadura lengoaia eta mihiztatzailea. Pseudoaginduak. Erabaki egituren inplementazioa. Azpirrutinak eta parametroak. Datu egituren adierazpena.

8. SALBUESPENAK

Salbuespenaren kontzeptua eta salbuespenen mekanismo baten beharra. Egoera pribilegiatuak. Salbuespenen prozesamendua. Bektoreen taula. Salbuespen motak. Etendurak.

9. SARRERA/IRTEERA

Sarrera/irteera-ko gailuak. S/I serie eta paraleloa. S/I programaren bidez. S/I etenduren bidez. S/I DMA-ren bidez.

LABORATEGI PRAKTIKAK

MetodologiaToggle Navigation

GA-n ariketak egingo dira, batez ere mihiztadura lengoaian programatzea eskatuko dituzten ariketak hain zuzen ere.

GO-n bost praktika burutuko dira, konputagailu baten behe mailako programazioa eta hardware/software interfazea landuko dituzten ariketen bidez, ebazpenak sistema errealetan implementatuko direlarik.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 75
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 25

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazioa jarraitua 3 ataletan burutuko da. Lehenengoz, kurtsoaren erdian, tarteko froga bat burutuko da bukaerako notaren %40a suposatuko duena. Bestalde, bukaerako azterketa bat ere planteatuko da notaren %35eko balioa izango duena. Biak idatzizko azterketak izango dira eta eduki teoriko-praktikoak ebaluatzeko ariketa eta kuestio ezberdinez osotuta egongo dira. Bukatzeko, laborategi azterketa bat burutuko da, notaren %25a suposatuko duena. Laborategi saioetara bertaratzea ez da derrigorrezkoa baina bertan garatuko diren edukiak menperatzea beharrezkoa izango da laborategi azterketa gainditzeko. Azterketa praktikak egin diren baldintzetan berdinetan burutuko da, beraz, saio praktikoetara joatea eta aprobetxatzea oso gomendagarria da.



Ebaluaketa jarraituari uko egiten dioten ikasleek idatzizko froga teoriko-praktiko bat egin beharko dute (deialdi ofizialean publikatutako lekuan eta orduan), notaren %75a suposatuko duena. Horretaz gain, laborategi azterketa (notaren %25a) burutu beharko dute gainontzeko ikasleek egingo duten egun berean.



Ebaluaketa jarraituari uko egiten dioten ikasleek, idatzi bat aurkeztu behar diote irakasgaiaren ardura duen irakasleari kurtsoaren 10. astea baino arinago, bukaerako ebaluazioaren alde.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

ohiko deialdiaren antzerako idatzizko froga (%75-eko pixua izango duena) eta laborategi praktikekin erlazionatutako froga bat (%25) burutuko da. Horrela erabakitzen duten ikasleek, laborategi praktikaren azterketan lortutako nota mantendu ahal izango dute, baldin eta azterketa horretara aurkeztu baziren ohiko deialdian. Bestela, irakasleari komunikatu egin beharko diote ezohiko deialdiaren data ofiziala baino behintzat bi aste arinago.





BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

* Computadores y microprocesadores. A.C. Downton. Addison-Wesley, 1993

* Fundamentos de los computadores. P. de Miguel Anasagasti. Paraninfo, 2007.

* El µP Motorola 68000. José María Alcaide (Moodle-en eskuragarri).

* The 68000 Microprocessor. James L. Antonakos. Prentice-Hall, 2003.

* 68000 µp-ren eta 68fil sistemaren erreferentziako eskuliburuak (prakiketan erabiltzen dena).

Web helbideak

Interneteko baliabide interesgarrien estekak ematen dira eGelan.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • COLLANTES METOLA, JUAN MARIA
  • SAGASTABEITIA BURUAGA, IBON
  • VARONA FERNANDEZ, MARIA AMPARO

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:00-13:00 (1)

09:30-10:30 (2)

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-20

12:00-13:00 (1)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-30

12:00-13:00 (1)

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
23-23

15:00-17:00 (1)

25-26

15:00-17:00 (2)

27-27

15:00-17:00 (3)

28-30

15:00-17:00 (4)

30-30

17:00-18:00 (5)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:00-13:00 (1)

09:30-10:30 (2)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-20

12:00-13:00 (1)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-30

12:00-13:00 (1)

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-22

15:00-17:00 (1)

24-27

15:00-17:00 (2)

29-30

15:00-17:00 (3)

30-30

17:00-18:00 (4)

Irakasleak