XSLaren edukia

Ingeniaritzarako Material Konposatuak 28113

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Ingeniaritza Mekanikoko Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
28113

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4560
Laborategiko p.1530

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

MATERIAL KONPOSITEAK



Material konpositeak Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan ikasten da.



HELBURU OROKORRAK



Material konpositea, propietate desberdinak dituzten osagai bi edo gehiago elkartuta lorturiko material konposatua da. Konposatu hau heterogeneoa izanik, bere propietateak osagaienak baino hobeak dira.

Naturan dauden konpositeez gain, egurra eta hezurrak, adibidez, historian zehar material ugari sortu da beste material batzuk konbinatuz, propietate zehatzak lortzeko. Gaur egun, hormigoiari altzairuzko hagak barneratzen zaizkio trakzio-esfortzuak jasan ditzan. Hegazkingintza eta antzeko goi-mailako aplikazioetan, norabide bakarreko eta anitzeko zuntz luzeen ehunak erabiltzen dira matrize polimerikoak indartzeko. Horien bidez, masa-unitateko ezaugarri mekaniko, kimiko eta elektrikoak hobetu nahi dira. Adibide gisa, aluminioa baino 20 karbono/epoxi-konposite gutxiago behar da, erresistentzia mekaniko berarentzat.

Helburua propietate mekanikoak direnean, matrizea zuntzez indartzen da. Gizakiak ekoizten dituen konpositeen artean, matrizearen arabera, zeramiko, metaliko eta polimerikoetan sailka daitezke. Modu zabal batean, gainera, zuntz luzez edo zuntz laburrez indartuta egon daitezke.

Ikasgai honetan material konpositeak disenatzen ikaste da. Material konpositeen osagaiak aukeratzeko garaian, kontuan izan behar dira produktuaren ezaugarri teknikoak, bizitza-denbora, piezen kopurua eta konplexutasuna eta piezen muntatze-kostuak. Diseinatzeko garaian, kontuan hartzekoa da material hauekin edozein itxura eta dimentsiotako piezak garatu daitezkeela amaierako produkturen itxura eta funtzioen betebeharrak asebetetzeko.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK eta IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK



1. Material konpositeak egiteko erabiltzen diren materialen ezagutza: ezaugarri kimiko eta fisiko; beren lortze prozesu; jatorria...)

2. Aplikazio eta ingurugiroarekiko eragina ezagutzea

3. Material konpositeak disenatzen ezagutza



Gainera tituluzioko zeharkako konpetentziak lantzen dira:



1- Argudiatu

2- Taldean lan egitea

3- Informazioa ahoz eta idatziz

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Orokortasunak



2. Konposite polimerikoak

a. Matrize polimerikoak (termogogorrak, termoplastikoak)

b. Zuntzak (beira-zuntzak, Karbono-zuntzak, zuntz naturalak, nanozuntzak…)

c. Eranskinak eta kargak



3. Konpositezko piezak egiteko

a. Pultrusioa

b. Zuntzezko karabilkaketa

c. Eskuzko moldaketa

d. R.T.Ma



4. Konposite zeramikoa (hormigoia)

MetodologiaToggle Navigation

- LAN PRESENTZIALA GELAN

Klase magistralak taldeari

- IKASLEAREN LAN PERTSONALA

Banakako edo taldeko ikasketa autonomoa

Ariketa, ondorio eta lanen idazkinak

Ahozko aurkezpen, eztabaida eta antzekoak ikasgelan

- Tutoretza pertsonalak

- Gomendatutako irakurketak liburutegian

- Tutoretzak taldetan

- Enpresa, hitzaldi, erakustaldi eta beste hainbat jardueratan partehartzeak

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 15
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdian erabilitako ebaluazio sistema ETENGABEKO EBALUAZIOA izango da:

Honela irakasgaia gainditzeko, beharezkoa da:

- LABORATEGIKO PRAKTIKETAKO GIDOIAK GAINDITZEA, EZ BADA GUTXIENEKO 5 NOTA LORTU (10-ETIK) BUKAERAKO AZTERKETAN PRAKTIKETAKO AZTERKETA BURUTU BEHARKO DA. LABORATEGIKO PRAKTIKETARA EZIN BADA ETORRI, JUSTIKANTE OFIZIAL BAT EKARRI BEHARKO DA, BESTELA PRAKTIKETAKO AZTERKETA BURUTU BEHARKO DA.

- BUKAERAKO AZTERKETAN GUTXIENEKO 5 LORTZEA (10ETIK) EDO PARTZIAL LIBERATZAILEETAN GUTXIENEKO 6. PARTZIAL GUZTIAK GAINDITU BADIRA (6 NOTAREKIN), ATAL HONEN BUKAERAKO NOTA BATAZ BESTEKOA IZANGO DA ETA EZ BADIRA GAINDITU EDO BATZUK GAINDITU BADIRA, NOTA , GAINDITU DIRENEN ARTEKO NOTEN ETA BUKAERAKO AZTERKETAN (GAINDITU EZ DIREN ATALEN AZTERKETA) LORTUTAKO NOTEN ARTEKO PONDERAKETA IZANGO DIRA..

-IHARDUERA GUZTIAK GAINDITUTA IZATEA

Ikaslea ez bada aurkezten ohiko deialdiko bukaerako probarara, ez baditu iharduera edo laborategiko praktikak entregatu edo bere erabakiz ez bada aurkeztu, bere NOTA EZ AURKEZTUA IZANGO DA, konbokatoriari UKO eginez.



Hala ere, ikasleak bukaerako ebaluazioaren bitartez Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, 18 asteko epea izango du, ikastegiko eskola egutegian ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1.- Ezohiko deialdian, irakasgaiak ebaluatze sistema bakarra AZKEN EBALUAZIOA izango da

2.- Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Klase magistraletan irakasleak e-gela zintzilikaturiko aurkezpena garatuko dira.
Entregagaiak eta aurkezpenak bai e-gelan bai gelan entregatuko dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- W. SMITH Fundamentos de la ciencia e ingeniería de materiales, Ed. McGraw Hill

- D. William y JR Callister, Introducción a la Ciencia e Ingeniería de los Materiales, Ed. Reverté

- MF CANOVAS Hormigón, E.T.S. Ingenieros de Caminos, Madrid

Gehiago sakontzeko bibliografia

- P. Antequera, L. Jiménez, A. Miravete, Los materiales compuestos de fibra de vidrio, Edita: Universidad de Zaragoza
- P. Antequera, L. Jiménez, A. Miravete, Procesos de transformación de la fibra de vidrio (I), Edita: Universidad de Zaragoza