XSLaren edukia

Ingurumen Ingeniaritzaren Oinarrizko Eragiketak27838

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola (I. Eraikina)
Titulazioa
Ingurumen Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27838

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Gelako p.22.533.75
Laborategiko p.69
Landa p.1.52.25

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ingurumen ingeniaritzan graduatzen den ikasleak ingurumenaren zaintza, ingurumenak izan ditzazkeen eraginen zaintza eta ingurumenaren kalitatearen hobekuntza ditu helburu nagusi. Hauez gain, graduatuak baliabide edo errekurtso ez-iraunkorren erabilerarak sortzen dituen arazoei aurre egin beharko dio: hondakinen sorrera, ur kutsatuen tratamendua, airearen eta lurzoruaren kutsadura... orokorrean, hiri eta industria ekintzek ingurumenean sortzen dituzten eraginei hain zuzen ere .



"Ingurumen Ingeniaritzaren Oinarrizko Eragiketak" Ingurumen Ingeniaritzako 3. mailako lehen lauhilabetekoan ematen den eta M04 moduluari (Ingurumen Ingeniaritza) dagokion nahitaezko irakasgai bat da. Irakasgai hau ingeniaritzaren ikuspuntutik bideratuko da eta era praktiko batean ingurumen eraginak murrizteko industrian erabiltzen diren oinarrizko eragiketa garrantzitsuenak ikusten dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgai honetan ingurumen ingenieritzan aplikatzen diren tratamendu eta prozedura nagusiak ezagutu, ulertu, eta disenatzeko ingeniaritzaren oinarriak aztertuko dira. Ezagutza hauen bitartez ikasleak ingurumenarekin harremana izan dezakeen beste edozein eragiketari ekinteko gaitasunak izan beharko ditu.



Irakasgai honetan ikasleak garatuko beharreko GAITASUNAK honako hauek izango dira:



IA2 - Gaitasuna ingurumen-arloan garrantzia duten prozesuak eta sistemak analizatzeko, diseinatzeko, simulatzeko eta optimizatzeko, naturalak nahiz artifizialak.



IA3- Gaitasuna ingurumen-arazoetarako ingeniaritzako soluzioen diseinuan, proiektuan eta exekuzioan parte hartzeko, estrategia alternatiboen ebaluazioa eta kontrol- eta segurtasun irizpideak barne.



IA4 - Ezagutzak edukitzea materia eta energia balantzeei, bioteknologiari, materia-transferentziari, bereizketa-operazioei, erreakzio kimikoaren eta biologikoaren ingeniaritzari, erreaktoreen diseinuari eta lehengaien eta baliabide energetikoen balorizazio eta transformazioari buruz.



IA5- Ingurumen-ingeniaritzaren arloan, ezagutzak edukitzea esperimentazio aplikatuko prozeduren diseinu eta kudeaketari, eta fenomenoen eta sistemen modelatuari buruz; jariakinen jariatze-sistemak, bero-transmisioa, materia-transferentziako operazioak, erreakzio kimikoen zinetika eta erreaktore kimikoak eta biologikoak.



IA7 - Oinarrizko ezagutzak edukitzea ingurumen-teknologietan, giza jardueren ingurumen-inpaktua ebaluatu eta zuzentzeko.





Irakasgai honetan ikasleak lortu beharreko IKASKUNTZA EMAITZAK honako hauek izango dira:



- Programan agertzen diren gai baten edo gai batzuen laburpen eta azalpen garbia egitea. Irakasleek modu anitzetan eginiko galderen bidez eginiko elkarrizketak, gai hauei buruz eginiko laburpenak eta gidoiak erabiliz.



- Materia eta energia balantzeak, materia garraioa eta bereizketa eragiketen diseinu eta dimentsionamendua dakarten kasu praktikoen ebazpena egitea.



- Kutsadura tratatzeko instalazio bat diseinatu eta dimentsionatzea.



- Talde-lanean, ingurune heleanitz eta jakintza-alor anitzeko ingurunetan lan egiteko trebetasuna izatea.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Ikasgaiak hurrengo 4 ataletan banatzen dira:



LEHENENGO ATALA: INGURUMEN INGENIARITZA ARLOKO OINARRIZKO ERAGITEN SARRERA



1. Gaia. Ingurumen ingeniaritza arloko onarrizko eragiketen sarrera.

2. Gaia. Masa balantzeak

3. Gaia. Masa eta energia balantzeak



BIGARREN ATALA: MATERIA TRANSFERENTZIA ETA OREKA ETAPA BIDEZKO BEREIZKETA ERAGIKETAK



4.Gaia. Materia transferentziaren oinarriak eta tresnak. Oreka etapa bidezko bereizketa eragiketen oinarriak



HIRUGARREN ATALA: BEREIZKETA ERAGIKETAK



5. Gaia. Absorzioa

6. Gaia. Destilazioa

7. Gaia. Adsorzioa eta ioi-trukea

8. Gaia. Lixibiazioa

9. Gaia: Mintzen bidezko eragiketak



LAUGARREN ATALA: PRAKTIKAK

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaiaren irakaskuntza hurrengo errekurtsoak erabiliz burutuko da:



- Ikasgai Magistralak eta gela praktikak

Saio hauetan gai bakoitzaren oinarrizko kontzeptuak eta funtsezko legeak aurkeztuko dira, eta irakasgaiarekin

erlazionatuta dauden problemak eta kasu praktikoak ebatziko dira. Aurkezpenak errekurtso audiobisualez lagunduta

burutuko dira. Aurkeztutako kontzeptuak argitu ahal dituzten adibide esanguratsuak ikasleekin eztabaidatuko dira, batik

bat eguneroko bizitzarekin eta industriaren errealitatearekin zerikusia dutenak.



- Problemak

Gai bakoitzean galdera teorikoak eta problema numerikoak proposatuko dira. Helburua ikasleak aurkeztutako gaien

aspekturik garrantzitsuenak sakonago ulertzea eta garatu beharreko gaitasunak errazago lortzea da. Hauetako batzuk

klasean ebatziko dira, besteak ikasleek haien kabuz egiteko eta/edo entregagai bezala aurkezteko geldituko dira.

Ebaluazio jarraituan, problema hauek ebatzi eta entregatu izana kontuan hartuko da. Problema hauen enuntziatu guztiak

eGela plataforman egongo dira eskuragarri.



- Hautazko aktibitateak

Ikasleen ikasketa jarraitua bermatzeko, banaka zein taldeka burutuko diren eta irakaslearen gainbegiratze zuzena edukiko

dituzten zenbait aktibitate (zailtasun handiagoa duten ariketen ebazpena, galdeketak…) antolatuko dira.



- Praktikak.

Irakasgaiaren edukiarekin zerikusia duten eta derrigorrezkoak diren praktikak burutuko dira. Ikasle bakoitzak, praktikak bukatzerakoan, egindako lana laburbiltzen duen txosten bat entregatu beharko du.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 15
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

- Entregagaiak: notaren %15. Ikasleek lan, txosten eta aurkezpen ezberdinak egin beharko dituzte

- Idatzizko azterketa teoriko-praktikoa: notaren %70.

- Praktikak: notaren %15. Praktika hauek ebaluatzeko ikasleek praktiken txostenak burutu behar izango dituzte.



Irakasgaia gainditu ahal izateko bukaerako nota osatzen duten atal bakoitza gainditu behar da atal bakoitzari dagozkion puntuen erdia aterata.



Hala ere, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8. artikuluak bere 3. puntuan dioenari jarraiki, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan.



Ebaluazio jarraituari uko egin ezkero (laborategiko praktikak + proiektua), ohiko dehialdiko azken ebaluazioan egin beharrekoa honako hau izango da:



a) Irakasgiako gaitegi guztia sartzen den bakarkako idatzizko azterketa bat (notaren %70)

b) Laborategiko froga bat (notaren %15)

c) Irakasgiako gaitegi guztia sartzen den ahozko froga bat (notaren %15)



Irakasgaia gainditu ahal izateko bukaerako nota osatzen duten atal bakoitza gainditu behar da atal bakoitzari dagozkion puntuen erdia aterata.



Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.







Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio jarraitua eta praktikak gainditu eta azken azterketa suspenditu duten ikasleek, ez-ohiko deialdian azken azterketa bakarrik egin beharko dute (ebaluazio jarraituaren eta praktiken nota gorde egingo zaie).



Ohiko deialdiari uko egin dioten ikasleek edo ebaluazio jarraituari uko egin ostean, ohiko deialdiko azken froga gainditu ez duten ikasleek, ondorengo azken froga egin beharko dute:



a) Irakasgiako gaitegi guztia sartzen den bakarkako idatzizko azterketa bat (notaren %70)

b) Laborategiko froga bat (notaren %15)

c) Irakasgiako gaitegi guztia sartzen den ahozko froga bat (notaren %15)



Irakasgaia gainditu ahal izateko bukaerako nota osatzen duten atal bakoitza gainditu behar da atal bakoitzari dagozkion puntuen erdia aterata.



Ohiko deialdiko azterketa eta laborategiko praktikak gainditu baina entregagaiak gainditu ez dituzten ikasleek, ondorengo frogak izango dituzte:



a) Azken entregagai bat egin beharra (notaren %10)

b) Ahozko froga bat (notaren %5)



Irakasgaia gainditu ahal izateko bukaerako nota osatzen duten atal bakoitza gainditu behar da atal bakoitzari dagozkion puntuen erdia aterata.



Ohiko deialdian proiektua eta azken azterketa gainditu duten ikasleek baina laborategiko praktikak gainditu ez dituztenez egin beharreko froga honako hau izango da:



a) Laborategiko froga bat (notaren %15)



Ez-ohiko deialdia gainditzen ez bada, hurrengo ikasturterako ez da inongo notarik gordeko.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

eGela plataforman irakasgaiaren gai-zerrenda eta praktika gidoiak formato elektronikoan ikasleentzat eskuragarri egongo dira. Horretaz aparte, gai bakoitzaren problema-zerrenda agertuko da. Honen helburua klaseak errazago jarraitzea eta gaien ulermena erraztea da.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Robert H. Perry, Manual del ingeniero químico, volumen III. Don W. Green. Editorial: McGraw Hill, 7ª edición. 2001

- McCabe W.L., Smith J.C. y Harriot P. Operaciones básicas en Ingeniería Química (6ª Edición). McGraw-Hill (2002).

- R.M. Felder y R.W. Rousseau, 'Principios elementales de los procesos químicos' 2ª Edición. Addison-Wesley Iberoamericana (1991).

- G.V. Reklaitis, 'Balances de materia y energía' Nueva editorial Iberoamericana (1986).

- Turton, R., Bailie, R.C., Whiting, W.B., Shaeiwitz, J.A. 'Analysis, synthesis, and design of chemical processes', Ed. Prentice Hall Int. Series in the physical and chemical engineering sciences., 1998.

- Treybal RE. 'Operaciones de Transferencia de Masa'. McGraw-Hill (1988)

- Kehlhofer RH, Warner J, Nielsen H & Bachmann R. Combined-Cycle Gas Steam Turbine Power Plants. PennWell (1999)

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Edgar, T.F.; Himmelblau, D.M. y Lasdon, L.S. Optimization of Chemical Processes. Ed. McGraw-Hill, 2001.
- Himmelblau, D.M. y Bischoff, K.B. Análisis y Simulación de Procesos. Ed. Reverté, 1992.
- Calleja, G.; García, F.; De Lucas, A.; Prats, D. y Rodríguez, J. 'Introducción a la Ingeniería Química'. Ed. Síntesis. Madrid, 1999.
- Henry J.G. y Heinke, G.W. 'Ingeniería Ambiental'. Ed. Prentice Hall. México, 1999.
- Geankoplis C.J. Procesos de transporte y operaciones unitarias (4ª edición). CECSA. (2006).
- King C.J. Procesos de separación. Reverté (1980).
- Cussler E.L. Diffusion. Mass transfer in fluid systems. Cambridge University Press. 2 Ed. (1997).
- Henley E.J. y Seader J.D. Operaciones de separación por etapas de equilibrio en Ingeniería Química. Reverté (1988).
- Wankat P.C. Separations in Chemical Engineering. Equilibrium Staged Separations. Elsevier Science Publishing (1988).

Web helbideak

http://eippcb.jrc.ec.europa.eu/reference/
www.sciencedirect.com
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AGUIRREZABAL TELLERIA, IKER
  • GANDARIAS GOIKOETXEA, IÑAKI
  • OREGUI BENGOECHEA, MIKEL

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

11:30-13:30 (1)

3-3

12:00-14:00 (2)

7-14

11:30-13:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2I 4A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P2I 4A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P2I 4A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

12:30-14:00 (1)

6-6

12:00-13:30 (2)

7-14

12:30-14:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2I 4A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P2I 4A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P2I 4A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
12-12

11:00-14:00 (1)

14-14

11:00-14:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P1B 1L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (1)
  • P1B 1L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (2)

01 Landa p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-7

11:00-12:30 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

10:00-12:00 (1)

2-5

10:00-12:00 (2)

3-3

12:00-14:00 (3)

6-6

10:00-12:00 (4)

7-7

10:00-12:00 (5)

8-14

10:00-12:00 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P3M 4A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P3M 4A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P3M 4A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P3M 4A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)
  • P3M 4A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (5)
  • P3M 4A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (6)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

08:00-09:30 (1)

2-5

08:00-09:30 (2)

6-6

12:00-13:30 (3)

6-7

08:00-09:30 (4)

8-8

08:00-09:30 (5)

9-14

08:00-09:30 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P3M 4A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P3M 4A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P3M 4A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P3M 4A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)
  • P3M 4A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (5)
  • P3M 4A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (6)

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-10

11:00-14:00 (1)

14-14

11:00-14:00 (2)

Irakasleak

31 Landa p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-7

11:00-12:30 (1)

Irakasleak