XSLaren edukia

Ekologia27841

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola (I. Eraikina)
Titulazioa
Ingurumen Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27841

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Gelako p.1522.5
Laborategiko p.812
Landa p.710.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ekologia nahitaezko irakasgaia da Ingurumen Ingeniaritzako Graduan. Biologia eta Geologia/Edafologia irakasgaiekin batera, graduko M07 moduluari dagokio: Ingurumenaren Oinarrizko Zientziak.



Irakasgaiotan ekologiaren oinarriak azaltzen dira, ikuspuntu zabal eta ireki batetik, ikasleek ekosistemen egitura, dibertsitatea eta funtzionaltasuna uler ditzaten. Gainera, irakasgaiotan ekologiak gaurko ingurumen arazoekin daukan harreman estua azaltzen da, ingurumen ingeniarigaiak arazo hauei aurre egiteko tresnetako bat izan dadin. Horrela, Ekologia modulu bereko bi irakasgaien osagarria da (Biologia eta Geologia/edafologia) eta horien bitartez ikasleak ingurumenari buruzko ezaguerak barneratzen ditu, hurrengo kurtsoetan jorratuko diren irakasgai batzuetan lagungarriak izango direnak, hala nola, 3. kurtsoko Bioteknologia eta 4. kurtsoko Ingurumenaren Zientzia eta Teknologia.



Ez dago ekologia ikasteko aldez aurretiko eskakizunik baina datozen oinarrizko kontzeptuak menderatzea gomendatzen da:

- Estekiometria, oxidazio-egoerak eta ur-disoluzioen kimika (Kimika, 1go kurtsoa)

- Biokimika eta ziklo biogeokimikoak (Biologia, 1go kurtsoa)

- Funtzioak eta ekuazio diferentzialak (Kalkulua, 1. kurtsoa, eta Ekuazio Diferentzialetan eta Zenbakizko Kalkuluan Sakontzea 2. kurtsoa)

- Oinarrizko eredu probabilistikoak, laginketa-teoria eta konfiantza-tarteak (Estatistika, 2. kurtsoa)

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Modulu honetan garatzen den berezko gaitasuna MN1 gaitasuna da:

"Ingurumena sistema konplexu gisa interpretatzeko ahalmena: ingurumena eratzen duten faktore, prozesu eta interakzioen identifikazioa".



Aipatutako moduluaren gaitasunaren garapenak hurrengo ikaskuntza-emaitza dakar:

Ingurumenaren eta (mikro)organismoen arteko harremanak ezagutzea, ekologia mikrobianoa ezagutzea eta (mikro)organismoek ekosistemetan daukaten eragina ezagutzea.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EDUKI TEORIKOAK



1. BLOKEA:

- 1. Gaia: Ekologiari sarrera. Organismoak eta ingurunea.

- 2. Gaia: Populazio-dinamika eta espezieen arteko harremanak.



2. BLOKEA

- 3. Gaia: Materia eta energia-fluxuak eta ekosistemen denbora-aldaketa.

- 4. Gaia: Biodibertsitatea, kontserbazioa eta klima-aldaketa.



EDUKI PRAKTIKOAK

a) Landa eta laborategi praktikak:

- Baso baten biomasaren estimazioa

- Erreka baten egoera ekologikoa



b) Talde lana:

- Karbonoaren finkapena landare-populazioetan

MetodologiaToggle Navigation

Klase magistraletan irakasleak oinarrizko kontzeptuak azalduko ditu, gaur egungo eta gertuko egoerak eta adibideak erabiliz. Beste kontzeptu batzuk ikasleek beraien kabuz landuko dituzte, bai bakarka baita taldeka ere.



Gela-praktiketan klase magistraletan ikasitako kontzeptuak finkatuko dira ariketen bitartez. Horietako batzuk irakasleak berak azalduko ditu eta beste batzuk ikasleek ebatziko dituzte, bai bakarka zein taldeetan.



Laborategi eta landa-praktiketan klasean landutako kontzeptuak benetazko egoeretan ikusiko dira. Jarduera hauek binaka eta hirunaka egingo dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 55
    • Test motatako proba (%): 15
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaiaren ebaluazioa ebaluazio jarraituko sistemaren bidez egingo da, non honako hauek kontuan izango baitira:

- Galdetegi teorikoak (%15)

- Praktikak eta lanak: lan egiteko era eta txostenak (%30)

- Idatzizko froga finala (%55)



Ebaluazio-baldintzak:

- Idatzizko frogan, gutxienez, 5.0 atera behar da irakasgai osoa gainditu ahal izateko. Idatzizko frogran 5.0 lortu ezik, ikasgaiaren azken nota idatzizko frogarena izango da.



- Ebaluazio jarraitua egiten ez duten ikasleen ebaluazio osoa idatzizko frogaren egunean egingo da eta frogaren edukiak ondorengoak izango dira:

1. Galdetegiak izango dituen idatzizko froga (%70).

2. Ahozko azterketa (%30), non landa eta laborategiko praktiketan landutako gaitasunak lortu dituela erakutsi beharko baitu ikasleak.



Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute. Deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio jarraitua gainditu duten ikasleei irizpide berdinak aplikatuko zaie, hau da, froga guztien nota (idatzizko frogarena salbu) mantenduko zaie eta deialdi ezohikoko idatzizko frogan 4.0 baino nota altuagoa lortu beharko dute irakasgaia gainditzeko.



Ebaluazio jarraitua gainditu edo egin ez duten ikasleek hurrengo froga egin beharko dute deialdi ezohikoa ezarritako egunean:

1. Galdetegiak izango dituen idatzizko froga (%70).

2. Ahozko azterketa (%30), non landa eta laborategiko praktiketan landutako gaitasunak lortu dituela erakutsi beharko baitu ikasleak.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

E-gela plataformaren bitartez, ikasleek eskuragarri izango dituzte irakasleak prestatutako irakasgaiaren oinarrizko apunteak (gardenkien formatuan) eta ariketa-zerrenda batzuk. Material horiek nahitaezkoak dira eta beraien helburua da ikaslea klasean apunteak momentu oro hartzen ez egotea. Hala ere, irakasgaia presentziala denez, apunteak irakurtzearekin bakarrik ez dira lortuko irakasgaia gainditzeko beharrezkoak diren ikastearen emaitza guztiak. Hau da, klasean landutako zenbait kontzeptuen garapena ulertzea beharrezkoa izango da, baita apunte gehigarri batzuk hartzea, zenbait momentutan, ere.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Piñol, J., Martínez-Vilalta, J., 2006. Ecología con números. Ed. Lynx. Barcelona

- Rodríguez Martínez, J., 2010. Ecología. Ed. Pirámide. Madrid.

- Molles, M.C., 2008. Ekologia: Kontzeptuak eta aplikazioak. Ed. McGraw-Hill Higher Education. Boston.

- Margalef, R., 2004. Ecología. Ed. Omega. Barcelona.









Gehiago sakontzeko bibliografia

- Dajoz, R., 2002. Tratado de ecología. Ed. Mundi-Prensa. París.
- Smith, T.M., Smith R.L., 2007. Ecología. Ed. Addison Wesley. Madrid.
- Odum, E.P., Warret, G.W., 2006. Fundamentos de Ecología. Ed. Paraninfo. Madrid.

Aldizkariak

- Revista Ecosistemas
- Ecological Engineering
- Biomass and Bioenergy
- Soil Biology and Biochemistry
- Resources, Conservation and Recycling

Web helbideak

MIT OCW course:
http://mit.ocw.universia.net/1-018/OcwWeb/Civil-and-Environmental-Engineering/1-018JFall2003/CourseHome/index.htm

Cursos OCW Universidad de Murcia:
http://ocw.um.es/ciencias/ecologia
http://ocw.um.es/ciencias/avances-ecologicos-para-la-sostenibilidad-de-los/
http://www.um.es/docencia/geobotanica/teoria.html

http://www.ecology.com/
http://www.envirolink.org/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • DAVILA RODRIGUEZ, IZASKUN
  • LOPEZ URIONABARRENECHEA, ALEXANDER
  • MARTINEZ SANTOS, MIREN ITSASO

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-29

15:00-16:30 (1)

15:00-15:30 (2)

31-35

15:00-16:30 (3)

15:00-15:30 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2I 23S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P2I 23S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P2I 23S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P2I 23S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-29

15:30-16:30 (1)

31-35

15:30-16:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2I 23S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P2I 23S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-20

13:00-13:30 (1)

33-33

18:00-21:00 (2)

34-34

18:00-19:30 (3)

18:00-19:30 (4)

10:30-12:00 (5)

Irakasleak

16 Landa p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-20

12:00-13:00 (1)

29-29

10:30-13:30 (2)

33-33

10:30-13:30 (3)

Irakasleak

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-27

16:30-18:00 (1)

16:30-17:00 (2)

28-29

16:30-18:00 (3)

16:30-17:00 (4)

31-35

16:30-18:00 (5)

16:30-17:00 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2I 25S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P2I 25S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P2I 25S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P2I 25S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)
  • P2I 25S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (5)
  • P2I 25S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (6)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-27

17:00-18:00 (1)

28-29

17:00-18:00 (2)

31-35

17:00-18:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2I 25S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P2I 25S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P2I 25S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-20

13:00-13:30 (1)

33-33

18:00-21:00 (2)

34-34

18:00-19:30 (3)

18:00-19:30 (4)

10:30-12:00 (5)

Irakasleak

46 Landa p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-20

12:00-13:00 (1)

29-29

10:30-13:30 (2)

33-33

10:30-13:30 (3)

Irakasleak