XSLaren edukia

Termoteknia eta Fluidoen Mekanika27485

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Itsasketako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
27485
Murrizketak
"Termoteknia eta Fluidoen Mekanika" irakasgaian matrikula egiteko, adarreko oinarrizko gaien 36 kreditu gaindituta izan behar dira.

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Gelako p.3045

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Itsasketako Graduko 2. ikasturtearen nahitaezko irakasgaia da eta Prestakuntza Espezifikoaren barruan kokatuta dago. Ikasleak gaitasuna hartu behar du: Termodinamikan, Bero Transmisioan, eta jariakinen mekanikan, ontzian erabiltzeko. Aurreko ikasturtean (1.) aurkitzen da Fisika I eta Fisika II irakasgaia eta ikaslea irakasgai honetan analizatzen diren kontzeptu batzuk erabili eta sakonduko dira. Partzialki beste irakasgai modulu bereko kide batzuekin era zerikusia ere du. Ikasleek izan behar dituzten aurreko ezaguerak, matematikako oinarriak, kimika eta fisika dira. Hauek gaindituta edukitzea egokia da, nahiz eta beharizkoa ez izan. Irakasgaiak itsas nabigazioaren segurtasuneko paper garrantzitsua jokatzen du, operazio barruan espezialitate profesionaleko eta merkataritza-ontzien mantenuko sail garrantzitsua izanez.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

MODULOKO GAITASUNAK

Termodinamika eta berotasunaren transmisioa ezagutzea eta aplikatzea.

Fluidoen mekanika ezagutzea eta aplikatzea.



TITULAZIOKO GAITASUNAK



Oinarrizko gaiak eta teknologiak ezagutzea, horiek oinarri hartuta metodo eta teoria berriak ikasteko gai izateko eta egoera berri desberdinetara egokitzeko gai izateko



Ekimenez jokatzea arazoak konpontzeko, erabakiak hartzeko, sormena izatea, pentsamendu kritikoa eta gai izatea ezagutza, trebetasunak eta habileziak komunikatzeko eta igortzeko





IRAKASGAIAREN HELBURUAK



Itsasontzietako makinen gaineko oinarrizko prozesu termikoak ezagutaraztea.

Ikasleei itsasontziko jariakinen garraioa eta beren kontrola helaraztea.

Prozesu termodinamikoen PV eta TS diagramak margotu

Bero eraldatzearen oinarrizko mekanismoak ezagutzea eta erabiltzea.

Zikloen analisirako printzipio termikoak ezagutaraztea.

Jariakinen mekanikako oinarriak erabili.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Itsasontzietako makinen gaineko oinarrizko prozesu termikoak ezagutaraztea.

2. Ikasleei itsasontziko jariakinen garraioa eta beren kontrola helaraztea.

3. Prozesu termodinamikoen PV eta TS diagramak margotu

4. Bero eraldatzearen oinarrizko mekanismoak ezagutzea eta erabiltzea.

5. Zikloen analisirako printzipio termikoak ezagutaraztea.

6. Jariakinen mekanikako oinarriak erabili.

MetodologiaToggle Navigation

1. (%20) Erabili termodinamikako lehenengo eta bigarren printzipioa.



2. (%15) Aztertu oinarrizko prozesu termodinamikoak.



3. (%15) Margotu prozesu termodinamikoak PV eta TS diagramatan.



4. (%20) Ulertu bero-eraldatzearen oinarrizko kontzeptuak.



5. (%15) Aztertu gasaren bidezko potentzia eta hozte zikloak.



6 (%15) Erabili jariakinen mekanikako oinarrizko kontzeptuak.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 80
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1.- Irakasgai bakoitzaren ebaluaziorako erabiliko diren irizpide eta prozedurak, haztapenak barne, berdinak izango dira talde guztietarako. Irakasgaiaren ardura duen sailak bermatu egin beharko du hori horrela dela.



Egongo diren ebaluazio sistemak izango dira etengabeko ebaluazioa eta azken ebaluazioa:

a) Etengabeko ebaluazioa da UPV/EHUn nagusiki erabili beharreko ebaluazio sistema. Sistema horretan ebaluazio proba eta jarduera multzo bat ezartzen da, ikasle bakoitzak prestakuntza aldian aurrera nola egiten duen baloratzeko. Erabilitako sistema eta tresnek bermatu egin behar dute gaitasun guztien garapena eta irakasgaiaren irakaskuntza gidan agertu behar dute. Aukera egongo da ebaluazioa prestakuntza aldian zehar egindako probekin soilik egiteko, edo, proba horiek egiteaz gain, kasuan kasuko azterketa deialdirako ezarritako data ofizialean egingo den proba osagarri bat ere egiteko.



Proba edo jarduera bakoitzaren pisua honelakoa izango da:

Azterketa idatzia edo testa:% 60

Garatu beharreko lan praktikoak:% 30

Asistentzia:% 10

Azterketa idatzia edo testa ez badira gainditzen, irakasgaiaren konpetentziak ez dira gainditu eta haren nota agertuko da GAUR-en.



Irakaskuntza gidan zehaztu egin beharko da proba edo jarduera bakoitzak irakasgaiaren kalifikazioan duen haztapena eta, horrez gain, proba edo jarduera derrigorrezkoa den ere adierazi beharko da, hau da, egin beharrekoa den eta /edo gutxieneko nota bat lortu behar den irakasgaia bera gainditzeko.



b) Azken ebaluazioak aukera ematen du proba baten bitartez ebaluatzeko ikaskuntzaren emaitzak. Proba hori irakasgaiaren ebaluazio orokorra egiteko azterketa edo jarduera batek edo gehiagok osatuko dute eta azterketa aldi ofizialean egingo da.

Salbuespen moduan, ebaluazio sistema horrek ikasturtean zehar egindako jarduerak ere barne hartu ahal izango ditu, azterketa aldi ofizialean ezarritako proban ebaluatu ezin diren ikaskuntzaren emaitzak baloratzeko. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan argi eta garbi adierazi beharko da jarduera horiek zeintzuk diren eta horien haztapena zein den, eta jarduerok sailaren oniritzia izan beharko dute.

Halako kasuetan, sailak bermatu egin beharko du azterketa aldi ofizialean egindako proban programaren zatirik handiena ebaluatuko dela eta proba horretan ikasleek irakasgaiaren guztizko kalifikazioaren ehunekorik handiena eskuratzeko aukera izango dutela



Proba edo jarduera bakoitzaren pisua honelakoa izango da:

Azterketa idatzia edo testa: % 65

Garatu beharreko lan praktikoak: % 35





3.- Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1.- Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.

2.- Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da.

3.- Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak definituta dauden ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko eta neurtzeko behar beste azterketa eta ebaluazio jarduera izango ditu, emaitzok ohiko deialdiaren pareko baldintzetan ebaluatu ahal izateko. Ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira. Aldiz, ikasturtean zehar egindako etengabeko ebaluazioaren emaitzak negatiboak badira, emaitzok ezin izango dira ezohiko deialdirako mantendu eta deialdi horretan ikasleek kalifikazioaren %100 eskuratu ahal izango dute.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakazgaia jarraitzeko, eGela erabiliko da


BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Termodinámica. Yunus. A. Cengel y M. A. Boles, Mc Graw Hill. 2015.

Fundamentos de Termodinámica Técnica. Michael J. Moran. Howard N. Shapiro. 2007.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Termodinámica Técnica. José Segura. AC. 1980. Madrid.
Thermal - Fluid Sciences. Stephen R. Turns. 2006. Cambridge University Press.
Mécaniques des fluides. Denis Picardo 2005. Ellipses.

Aldizkariak

http://www.ehu.eus/es/web/biblioteka/aldizkariak

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALDECOA DE LA TORRE, SENDOA
  • BASTERRETXEA BITORIKA, AINGERU
  • CLEMENTE DE MIGUEL, MANUEL

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-5

16:00-18:00 (1)

6-14

16:00-18:00 (2)

12-12

16:00-18:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P3P 2A - NAUTIKA ETA ITSASONTZI MAKINERIA G.E.T. (1)
  • P3P 2A - NAUTIKA ETA ITSASONTZI MAKINERIA G.E.T. (2)
  • P3P 2A - NAUTIKA ETA ITSASONTZI MAKINERIA G.E.T. (3)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-14

14:00-15:00 (1)

13:00-14:00 (2)

13-13

16:00-18:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P3P 2A - NAUTIKA ETA ITSASONTZI MAKINERIA G.E.T. (1)
  • P4P 6A - NAUTIKA ETA ITSASONTZI MAKINERIA G.E.T. (2)
  • P3P 2A - NAUTIKA ETA ITSASONTZI MAKINERIA G.E.T. (3)