XSLaren edukia

Itzulpen Praktikak VI: Ingelesa-Euskara eta Euskara-Ingelesa III25448

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25448
Murrizketak
Itzulpen Praktikak VI: Ingelesa-Euskara eta Euskara-Ingelesa III irakasgaian matrikula egiteko, B Hizkuntza IV: Ingelesa irakasgai gaindituta izan behar da.

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Ordenagailuko p.6090

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasleak testu literarioen itzulpen praktikan trebatzea, hartara testu

literarioek agertzen dituzten arazoak konpontzeko gai izan daitezen.

Horretarako, arreta berezia jarriko da literaturako hizkera eta estiloa bereizten

dituzten ezaugarrietan.

Orobat, literaturako testuen itzulpenaren bitartez itzultzaile

hasiberriaren sentiberatasun literarioa garatu nahi da, era horretan gai izan

dadin testu literarioen forma-edukiaren arteko loturaz jabetzeko. Esan gabe

doa sentiberatasun hori bakarrik lor daitekeela era guztietako testu literarioak

landuz eta irakurriz.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK

Itzulpen moduluari (M04) dagozkion gaitasun espezifikoak:

M04CM01: Itzulpeneko bi hizkuntzen eta haien kulturen eta konbentzio testual eta komunikatiboen ezagutza kontrastiboa.

M04CM02: Sorburu-hizkuntzako (SH) testuak aztertzeko eta egoki interpretatzeko gaitasuna.

M04CM03: Nola sorburu-hizkuntzan (SH) hala xede-hizkuntzan (XH) komunikatzeko eta testuak ekoizteko gaitasuna.

M04CM04: Itzulpenerako laguntzak, baliabideak eta teknikak ongi erabiltzeko gaitasuna.

M04CM05: Informazioa bilatu, eskuratu eta prozesatzeko gaitasuna.

M04CM07: Norberaren itzulpen-lana kritikatzeko eta ebaluatzeko gaitasuna.



Titulazioari loturiko gaitasunak:

G007: Bakarka zein taldean lan egiteko gaitasuna (espezifikoa zein diziplinartekoa), erabakiak hartzekoa eta proiektuak kudeatzekoa, eta baita ogibidearen alderdi ekonomiko eta praktikoak kudeatzeko gaitasuna ere.

G008: Ikaskuntza autonomoa, aztertu eta laburtzeko zein ezagutzak praktikan jartzeko gaitasuna.

G010: Graduko ezagutza espezifikoa hurbileko beste alor eta diziplina batzuekin erlazionatu eta aplikatzeko gaitasuna.





HELBURUAK

-Hainbat motatako testuak itzultzean sortzen diren arazoak antzeman eta konpontzen ikastea.

-Sorburu-hizkuntzak testu espezializatu zein ez espezializatuetan agertzen dituen berezitasunak aztertzea.

-Xede-hizkuntzak sorburu-hizkuntzarekiko dauzkan desberdintasunak identifikatu eta analizatzea, hala elementu linguistikoei nola estilozkoei dagokienez.

-Xede-hizkuntzan testu egoki, ulergarri eta beregain bat sortzea.

-Testu mota bakoitza itzultzeko estrategiak aztertu, landu eta garatzea.

-Testu mota bakoitza itzultzeko terminologia- eta dokumentazio-tresnak kontsultatzen, hautatzen eta kudeatzen ikastea.

-Itzulpen-prozesu osoaren gaineko gogoeta egitea, itzulpen-prozesuaren parte diren elementu guztiak kontuan hartuz (bezeroa, hartzailea, itzulpen-tarifak, entrega-epeak, bestelako baldintzak).

-Taldean egindako itzulpen-proiektu bat kudeatzen ikastea (lehen zirriborroa, itzulpen zuzendua, testu-zati guztien bateratzea, azken berrikusketa).

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1.- Itzultzaile literarioaren lanbidea

1.1. Lan merkatua: argitaletxeak eta irakurleak

1.2. Ibilbide literarioaren hastapenak



2.- Literaturako itzulpenerako metodologia

2.1.Itzultzaile literarioen informazio-beharrak: itzultzailearen baliabideak



3.- Literaturako itzulpenaren arazoak eta konponbideak

3.1. Erreferentzia kulturalen itzulpena

3.2. Estilo eta tonuaren itzulpena

3.3. Dialektoen itzulpena

3.4. Hitz jokoen itzulpena

3.5. Irudizko lengoiaren itzulpena



4.- Testua/irudia: album ilustratuak eta komikiak

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgai hau praktikan oinarritzen da gehien bat. Alderdi teorikoak

azaltzeko orduan, beti testuetatik abiatuko gara, testuen itzulpenari eragiten

dioten faktore desberdinak aztertuz. Alderdi teorikoetan sakontzearren eta

literaturarekiko sentiberatasuna garatzearren, ikasleek hainbat irakurgai landu

beharko dituzte kurtsoan zehar.

Praktika itzulpen-lantegien bidez egingo da. Itzulpen-lantegietan

jarraituko den metodologia hau da:

1. SHko testua irakurri eta aztertu.

2. Lehenbiziko zirriborroa prestatu.

3. Lehen bertsioa eskolan zuzendu.

4. Zuzendu ondorengo bertsio behin-betikoa egin.

Azpimarratu beharra dago irakasgai honetan eguneroko lanak duen

garrantzia. Ikasleek eskolatik at burutu beharko dituzte aginduko zaizkien

itzulpenak. Gero, itzulpen horiek eskolan bertan denon artean eztabaidatu eta

zuzenduko dira; arrazoi horregatik, itzulpen-lantegietan parte hartzeak ez du

zentzurik nork bere itzulpena aurretik landu ez badu. Bestalde, testuak

aurkezteko orduan, irakasleak ezarritako epeak errespetatuko dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Banakako lanak (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Gaitasunak ebaluatzeko erabiliko den sistema etengabeko ebaluazioarena izango da. Sistema honi jarraiki, ikasleek hainbat itzulpen-enkargu egin beharko dituzte kurtsoan zehar, ikasle bakoitzak prestakuntza aldian aurrera nola egiten duen baloratzeko. Bestalde, ikasleek ikasturtearen bukaeran irakasleak banatuko dien ingelesezko literatur testu baten lagina aurkeztu beharko dute irakasleak zehaztuko duen epearen barruan.



Graduko Titulazio Ofizialetako ikasleen ebaluaziorako arautegiaren arabera, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da.



Etengabeko ebaluazioari uko egiten dioten ikasleek ingelesezko testu literario bat itzuli beharko dute. Itzulpen-lanarekin batera, itzultzean izandako arazo eta konponbideei buruzko iruzkinak ere gehitu behar dituzte ikasleek.





Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Arautegiaren 9.1 artikuluaren arabera, irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.



Ikasleek ingelesezko testu literaio baten itzulpena egin beharko dute, eta itzulpen-lanarekin batera, itzultzean izandako arazo eta konponbideei buruzko iruzkinak ere gehitu beharko dituzte.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ABRAMS, M.H. (ed.) (1986): The Norton Anthology of English Literature. New York eta Londres: W.W. Norton.

ALDEKOA, I. eta OLAZIREGI, M.J. (2000): Literatura Unibertsala (XVIII-XIX-XX. Mendeak). Donostia: EIZIE-Erein.

DAICHES, D. (1960): A Critical History of English Literature. London: Secker & Warburg.

DD.AA. (1979): The Norton Anthology of American Literature. New York eta Londres: W.W. Norton

GARCIA YEBRA, V. (1982): Teoría y práctica de la traducción. Madrid: Gredos.

GARCIA YEBRA, V. (1983): En torno a la traducción. Madrid: Gredos.

LANDERS, CLIFFORD E. (2001): Literary Translation. A Practical Guide. Clevedon: Multilingual Matters Ltd.

LERTXUNDI, ANJEL (2019): Itzuliz usu begiak. Alberdania.

OUSBY, I. (1988): The Cambridge Guide to Literature in English. Cambridge: CUP

OLAZIREGI, M.J. eta WHITE, L. (eds.) (2004): An Anthology of Basque Short Stories. Center for Basque Studies, University of Nevada, Reno.

PAZ, O. (1971): Traducción: literatura y literalidad. Barcelona: Tusquets.

STEINER, George (1975): After Babel: Aspects of Language and Translation. Oxford: Oxford University Press.

URQUIZU, P. (zuz.), (2000): Historia de la Literatura Vasca. Madril: UNED.

ZABALETA, J. et al., (2000): Literatura Unibertsala. Lur Hiztegi Tematikoa. Donostia: Lur.

Aldizkariak

Senez
Meta
Babel
Perspectives
Quaderns
Trans
MonTI
Viceversa
Sendebar
Hermeneus
La linterna del Traductor
Translation Journal
JoSTrans
etab.

Web helbideak

- http://www.armiarma.com/
- http://www.susa-literatura.eus/

Literatura-testuak eta baliabideak bilatu nahi dituenarentzat:

- http://www.gutenberg.org: 17.000 mila liburu sarean kontsultatzeko prest.
- http://www.bibliomania.com: 2.000 testu, baita gidaliburuak, kritikak, e.a.
- http://onlinebooks.library.upenn.edu/: ingelesezko liburuak
- http://www.inlibris.com/: the biggest directory of literary resources on the Internet

TaldeakToggle Navigation

16-46 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

09:00-11:00 (1)

09:00-11:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA INFORMÁTICA. 1.49 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • LAB. 1.50 - LETREN FAKULTATEA (2)