XSLaren edukia

C Hizkuntza I: Alemana25474

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Alemana
Kodea
25474

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Ordenagailuko p.6090

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Itzulpengintza eta Interpretazioko Graduaren lehen mailako lehenengo lauhilekoan ematen den nahitaezko irakasgai bat da, jarraipena duena bigarren lauhilekoan ematen den nahitaezko “C Hizkuntza II: Alemana” irakasgaian.



Bi irakasgaiak sortu dira gradu horretako ikasleentzako alemanerako sarrera modura, atzerriko bigarren hizkuntza gisa. "C hizkuntza I: Alemana" irakasgaia ikasteko ez da aurretik alemanez ezer jakin behar. Ikasgaia amaitzean, ikasleek A1.1/A1.2 maila izango dute, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren (HEEMB) arabera.



Irakasgai hauek ikasleak prestatzen dituzte B eta C Hizkuntza Moduluaren gainerako irakasgaiak egiteko (C III, IV, V eta VI), baita Itzulpen Moduluaren alemaneko ibilbidea osatzen dutenak egiteko ere. Irakasgai horiek guztiak eginda, ikasleak oinarrizko prestakuntza izango du hainbat lanbidetan aritzeko; hala nola itzulpengintzan (orokorra, espezializatua, ofiziala), irakaskuntzan, kanpo merkataritzan eta turismoan.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Ikasturtean zehar, lan egingo da ikasleak eskura ditzan Itzulpengintza eta Interpretazioko Graduaren B eta C Hizkuntzen Moduluaren gaitasun hauek, HEEMBren A1.1/A1.2 mailara egokituak:



M03CM02 - Idatzizko eta ahozko testuak ulertzea C hizkuntzan.

M03CM04 - Idatzizko eta ahozko testuak sortzea C hizkuntzan.

M03CM05 - Lexiko eta esapide idiomatikoen errepertorio bat ezagutzea, haien konnotazio mailak barne hartuta.

M03CM06 - Egitura problematikoenak aztertzea, ikuspuntu kontrastibotik.

M03CM07 - Atzerriko hizkuntza erabiltzeko gai izatea gizarte komunikazio egoeretan, arlo akademikoaren barruan eta kanpoan.

M03CM08 - Egitura sintaktikoak eta forma gramatikalak pixkanaka barneratzeko printzipioak eta prozedurak ikastea.

G008 - Ikaskuntza autonomoa, analizatzeko eta laburtzeko gaitasuna, eta ikasitakoa praktikara eramatekoa.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

HEEMBren arabera, alemanezko A1.1 eta A1.2 mailei dagozkien lau trebetasunen edukiak.



1. KOMUNIKAZIO EDUKIAK



Begrüßungen.

Alltagsgegenstände, Zahlen, Ländernamen.

Wochentage, Tageszeiten.

Freizeitaktivitäten.

Familie, Berufe.

Essen und Trinken, Speisen in D-A-CH.

Geld.

Alltagsaktivitäten.

Stimmungen und Gefühle.

Plätze und Orte in der Stadt.

Wohnung, Möbel.



2. GRAMATIKA EDUKIAK



PRONOMEN/DETERMINATIVA: Personalpronomen im Nom./Akk., Negation mit "kein-", Bestimmter/unbestimmter Artikel im Nom./Akk./Dat., Negativartikel im Nom./Akk./Dat., Possessivartikel im Nom./Akk./Dat., Nullartikel, Pronomen "man"/"niemand".



VERBEN: Präsens, Modalverben, trennbare Verben, "wissen", Imperativ, Präteritum ("haben"/"sein"), "werden".



NOMEN: Genitiv-s, Plural im Nominativ.



WORTBILDUNG: "-in"



PRÄPOSITIONEN: am, um, von...bis (temporal); in, neben, an, auf, unter, über, hinter, vor, zwischen (lokal + Dat.); für, mit, von (modal); zu, von, bei, nach, von...zu/nach (lokal).



SATZ: Aussage- und Fragesätze, Satzklammer, Konjunktionen "denn"/"deshalb".



LÉXICO: Testuliburuko lexikoa landuko da nagusiki, eta hiztegia egoki erabiltzen ikasiko da.



FONÉTICA: Testuliburuko soinuak landuko dira nagusiki, eta arazo handienak sortzen dituztenak ikuspegi kontrastibo batetik.

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgelan erabiliko da nagusiki “Motive” eskuliburuaren metodologia, irakasleak emandako azalpenetan eta hark banatutako material gehigarrian oinarrituta. Jarduera nagusiak, bai presentzialak bai eskolaz kanpokoak, honako hauek izango dira:

- Ikus-entzunezko materialak entzutea eta ikustea, eta ahozko testu errazak sortzea.

- Ereduetan oinarritutako testu errazak irakurtzea eta idaztea.

- Gramatika ariketak eta hiztegia ikastekoak egitea, aintzat harturik alderdi kontrastibo esanguratsuak, oinarrizkoak ikaslearen etorkizuneko itzulpen lanari begira.

- Hiztegiekin lan egitea.

- Alemana hitz egiten den herrialdeetako kulturari buruzko lanak egitea.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
    • Ahozko defentsa (%): 10
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • Banakako lanak (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 10
    • Parte-hartze aktiboa ikasgelan (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleak bi EBALUAZIO SISTEMA izango ditu aukeran:



A) ETENGABEKO EBALUAZIOA: gutxienez eskola saioen % 70era doazen ikasleei aplika dakieke. Gaitasunak ebaluatuko dira ondoren aipatutako tresnen bidez, eta ehuneko jakin bat esleituko zaio bakoitzari azken notan:



- ETENGABEKO EBALUAZIOA - % 60*. Honako hauek ebaluatuko dira:

Parte-hartze aktiboa ikasgelan eta lan presentzialetan = % 20

Tarteko bi proba diagnostiko = % 20

Bi idazlan eta lan ez-presentzial = % 20

- AMAIERAKO PROBA IDATZIA - % 30*

- AMAIERAKO AHOZKO PROBA - % 10*



UKO EGITEA ETENGABEKO EBALUAZIO SISTEMARI: etengabeko ebaluazio sisteman parte hartu ezin duten ikasleek aukera izango dute ezagutzak eta gaitasunak lortu dituztela egiaztatzeko, amaierako proba bakar batean, irakasgaiaren notaren % 100 izango dena. Kasu horretan, ikasleak idatzi bat aurkeztuko dio irakasgaiaren irakasle arduradunari, 9 asteko epean, kontatzen hasita lauhilekoaren hasieratik, ikastegiaren egutegi akademikoaren arabera.



B) AZKEN EBALUAZIOA: soilik aplikatuko zaie epean eta forman etengabeko ebaluazioari uko egin dioten ikasleei. Ebaluazio hau oinarrituko da amaierako bi probatan, fakultateak erabakitako data ofizialean egingo direnak:



- AMAIERAKO PROBA IDATZIA - % 80*

- AMAIERAKO AHOZKO PROBA - % 20*



BI SISTEMETAN KONTUAN HARTU BEHARREKO OHARRAK (ETENGABEKO EBALUAZIOA ETA AMAIERAKO EBALUAZIOA):



*Azken kalifikazioa zehaztean, aintzat hartuko da aipatutako ebaluazio tresna bakoitzaren ehunekoa, eta beharrezkoa izango da horietako bakoitza banaka gainditzea irakasgaia gainditzeko. Bestela, azken nota aterako da soil-soilik gainditu gabeko ebaluazio tresnan edo tresnetan izandako emaitzetatik.



a. UKO EGITEA OHIKO DEIALDIARI

Deialdiari uko eginez gero, aurkezteke kalifikazioa emango da.



ETENGABEKO EBALUAZIO SISTEMAN DAUDEN IKASLEAK: ikasleek uko egin ahal izango diote deialdiari, gutxienez hilabeteko epean dagokion irakasgaiaren eskolaldia amaitu aurretik. Uko egitea idatziz aurkeztuko zaio irakasgaiaz arduratzen den irakasleari.

AMAIERAKO EBALUAZIO SISTEMAN DAUDEN IKASLEAK: azterketen data ofizialean ezarritako probara aurkezten ez badira, ulertuko da ikasleek uko egin diotela automatikoki dagokion deialdiari.



b. MATERIALEN ETA BALIABIDEEN ERABILERA

Idazlan bat egin behar denean ikasgelan ebaluatua izateko, soilik erabili ahal izango dira hiztegi elebidun bat (on-line edo paperean), testuliburua eta klaseko apunteak. Aitzitik, tarteko eta amaierako probak egitean (ahozkoa eta idatzizkoa), ezin izango da erabili baliabide bibliografikorik (hiztegiak, gramatikak, kontsultarako obrak), gailu elektroniko eramangarririk (mugikorrak, ordenagailuak, tabletak) edo ikasleak bildutako edota irakasgaiaren irakasle arduradunak emandako materialik (klaseko apunteak, fotokopiak, etab.).



c. IRUZUR PRAKTIKAK

Edozein probatan kopiatu izana modu sinesgarrian egiaztatuz gero, gutxiegi kalifikazioa jarriko zaio ikasleari, albo batera utzi gabe horregatik legokiokeen erantzukizuna. Kopiatu izana egiaztatzen bada proba egin bitartean, berehala eten ahal izango zaio proba ikasleari.

Era berean, agerian gelditzen bada iruzur moduren bat edozein ebaluazio tresna zuzentzean (plagioa, kopia, azterketa beste norbaiten izenean egitea, etab.), lan hori gainditu gabekotzat hartu ahal izango da.



d. KALIFIKAZIOAK BERRIKUSTEA

Azken kalifikazioak GAURen argitaratu ondoren, data ofizial bat finkatuko da kalifikazioak berrikusteko, eta hortik kanpo ez da berrikuspenik egingo.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Amaierako bi proba egingo dira, fakultateak ezarritako data ofizialean:



- AMAIERAKO PROBA IDATZIA - % 80*

- AMAIERAKO AHOZKO PROBA - % 20*



*Azken kalifikazioa zehaztean, aintzat hartuko da aipatutako ebaluazio tresna bakoitzaren ehunekoa, eta beharrezkoa izango da horietako bakoitza banaka gainditzea irakasgaia gainditzeko. Bestela, azken nota aterako da soil-soilik gainditu gabeko ebaluazio tresnan edo tresnetan izandako emaitzetatik.



a. UKO EGITEA EZOHIKO DEIALDIARI

Azterketen data ofizialean ezarritako probara aurkezten ez badira, ulertuko da ikasleek uko egin diotela automatikoki dagokion deialdiari, eta aurkezteke kalifikazioa emango zaie.



b. MATERIALEN ETA BALIABIDEEN ERABILERA

Bi probak egitean, ezin izango da erabili baliabide bibliografikorik (hiztegiak, gramatikak, kontsultarako obrak), gailu elektroniko eramangarririk (mugikorrak, ordenagailuak, tabletak) edo ikasleak bildutako edota irakasgaiaren irakasle arduradunak emandako materialik (klaseko apunteak, fotokopiak, etab.).



c. IRUZUR PRAKTIKAK

Edozein probatan kopiatu izana modu sinesgarrian egiaztatuz gero, gutxiegi kalifikazioa jarriko zaio ikasleari, albo batera utzi gabe horregatik legokiokeen erantzukizuna. Kopiatu izana egiaztatzen bada proba egin bitartean, berehala eten ahal izango zaio proba ikasleari.

Era berean, agerian gelditzen bada iruzur moduren bat edozein ebaluazio tresna zuzentzean (plagioa, kopia, azterketa beste norbaiten izenean egitea, etab.), lan hori gainditu gabekotzat hartu ahal izango da.



d. KALIFIKAZIOAK BERRIKUSTEA

Azken kalifikazioak GAURen argitaratu ondoren, data ofizial bat finkatuko da kalifikazioak berrikusteko, eta hortik kanpo ez da berrikuspenik egingo.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Krenn, Wilfried und Herbert Puchta (2014): MOTIVE. Kompaktkurs DaF. Kursbuch A1. Lektionen: 1-8. Hueber: München.
Krenn, Wilfried und Herbert Puchta (2014): MOTIVE. Kompaktkurs DaF. Arbeitsbuch A1. Lektionen: 9-18. Hueber: München.
Hiztegi elebiduna.
Irakasleak prestatutako materialak, kopien edo eGelaren bidez emango direnak.
Material digitala (adib., Quizlet, Kahoot).

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Fandrych/Tallowitz (2012): Klipp und Klar. Übungsgrammatik Grundstufe Deutsch. Klett: Stuttgart.

Fandrych / Tallowitz (2002): Sage und schreibe. Übungswortschatz Grundstufe Deutsch. Klett: Stuttgart.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Billina, Anneli (2012): Hören & Sprechen A2. Ismaning: Hueber.
Braun, Doubek, Schäfer (2017): DaF kompakt neu A1 - Intensivtrainer Wortschatz und Grammatik. Klett Verlag: Stuttgart.
Braun, Doubek, Schäfer (2017): DaF kompakt neu A2 - Intensivtrainer Wortschatz und Grammatik. Klett Verlag: Stuttgart.
Braun, Doubek, Vitale (2011): DaF kompakt A1 - Intensivtrainer Wortschatz und Grammatik. Klett Verlag: Stuttgart.
Braun, Doubek, Vitale (2011): DaF kompakt A2 - Intensivtrainer Wortschatz und Grammatik. Klett Verlag: Stuttgart.
Buscha, Anne / Szita, Szilvia (2010): A Grammatik. Übungsgrammatik DaF. Sprachniveau A1-A2. Leipzig:
SchubertVerlag.
Castell, Andreu/Braucek, Brigitte (2007): Ejercicios. Gramática de la lengua alemana. Madrid: Ed. Idiomas.
Clamer, Friedrich/Heilmann, Erhard G. (2007): Übungsgrammatik für die Grundstufe: Arbeitsheft. Regeln, Listen,
Übungen. Niveau A2 - B2. Meckenheim: Liebaug-Dartmann.
Dinsel, Sabine/Geiger, Susanne (2009): Großes Übungsbuch Deutsch - Grammatik. Ismaning: Hueber.
Dreyer, Hilke/Schmitt, Richard (2009): Lehr- und Übungsbuch der deutschen Grammatik. Ismaning: Verlag für Deutsch.
Helbig, Gerhard/Buscha, Joachim (1992): Übungsgrammatik Deutsch. Berlin/München: Langenscheidt.
Hering, Axel et al. (2009): Übungsgrammatik für die Mittelstufe: Deutsch als Fremdsprache. Ismaning: Hueber.
Hohmann, Sandra (2011): Einfach sprechen! A2-B1: Deutsch als Zweit- und Fremdsprache. Übungsbuch mit Audio-CD.
Klett: Stuttgart.
Lemcke, Christiane (2006): Wortschatz Intensivtrainer A1. Berlin: Langenscheidt.
Lemcke, Christiane (2008): Wortschatz Intensivtrainer A2. Berlin: Langenscheidt.
Luscher, Renate (1998): Übungsgrammatik DaF für Anfänger. Hueber: Ismaning.
Reimann, Monika (2011): Grundstufen-Grammatik für DaF. Hueber: Ismaning.
Rusch/Schmitz (2007): Einfach Grammatik - Übungsgrammatik A1 bis B1. Langenscheidt: Berlin.

Aldizkariak

-

Web helbideak

eGela: https://egela.ehu.es/
Motive_Online-Übungen: https://www.hueber.de/motive/lernen/onlineuebungen
Motive_Materialien zum Download: https://www.hueber.de/motive/lernen/audio/kb
Pons Online-Wörterbuch DaF: http://de.pons.com/%C3%BCbersetzung?l=dedx
Pons Online-Wörterbuch DE-ES: http://de.pons.com/%C3%BCbersetzung?l=dees
LearningApps: https://learningapps.org/
Tandem: http://www.seagull-tandem.eu/
Online-Aufgaben Schubert Verlag: http://www.aufgaben.schubertverlag.
de/arbeitsblaetter_a1_z/a1_arbeitsblaetter_index_z.htm
Deutsch lernen, üben, testen & trainieren: http://www.allgemeinbildung.ch/fach=deu/=deu.htm
World Wide Web Sites for German: https://www.mtholyoke.edu/acad/germ/workshops/urls/index.html
Nachrichtenleicht: http://www.nachrichtenleicht.de/startseite.1899.de.html
Lyricstraining: https://es.lyricstraining.com/de
Easy German: https://www.youtube.com/channel/UCbxb2fqe9oNgglAoYqsYOtQ/featured
Nicos Weg: https://learngerman.dw.com/es/principiantes/c-47994059

TaldeakToggle Navigation

71 Ordenagailuko p.-1 (Alemana - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-13:00 (1)

11:00-13:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. 1.45 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.07 - LETREN FAKULTATEA (2)