XSLaren edukia

Itzulpen Praktikak IV: Ingelesa-Euskara eta Euskara-Ingelesa I25499

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25499
Murrizketak
Itzulpen Praktikak IV: Ingelesa-Euskara eta Euskara-Ingelesa I irakasgaian matrikula egiteko, B Hizkuntza IV: Ingelesa irakasgai gaindituta izan behar da.

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Ordenagailuko p.6090

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai hau itzulpen praktiketako laugarrena da; horrek esan nahi du ikasleak trebatu direla, dagoeneko, itzulpengintzan. Alabaina, jatorrizko hizkuntza gisa ingelesa izanik duten aurreneko itzulpen-ikasgaia da. Beraz, testu bat hizkuntza batetik bestera pasatzeko ariketan jardunak dira, eta hori sumatuko da, baina, aldi berean, ingelesetik abiatuta lan egiten ohitu behar dute.



Askotariko testuak landuko ditugu (itzultzeaz gain, itzulpen konparaketan eta zuzenketan ere jardungo dugu). Testu orokorrekin hasiko gara, baina, pixkanaka, gai berezituagoak jorratzen dituzten testuak landuko ditugu (guztiz berezituak izan gabe).



Eskolak erabat praktikoak dira, eta, beraz, ezinbestekoa da ikasleen parte-hartzea.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasunak

-Itzulpeneko bi hizkuntzen eta haien kulturen eta konbentzio testual eta komunikatiboen ezagutza kontrastiboa (G001, G002, G006, G009).

-Sorburu-hizkuntzako (SH) testuak aztertzeko eta egoki interpretatzeko gaitasuna (G002, G004, G006, G008).

-Xede-hizkuntzan (XH) komunikatzeko eta testuak ekoizteko gaitasuna (G001, G002, G003, G004, G009).

-Itzulpenerako laguntzak, baliabideak eta teknikak ongi erabiltzeko gaitasuna (G005, G007, G008).

-Informazioa bilatu, eskuratu eta prozesatzeko gaitasuna (G004, G005, G008, G010).

-Norberaren itzulpen-lana kritikatzeko eta ebaluatzeko gaitasuna (G001, G003, G008, G009).



Ikaskuntza emaitzak (IE)

Gaitasun horiek kontuan hartuta, ikasgai honen amaieran, ikasleak gai izango dira

1IE: sorburu hizkuntzak testu ez espezializatuetan agertzen dituen berezitasunak egoki ezagutzeko;

2IE: hainbat motatako testu ez-espezializatuak itzultzean sortzen diren arazoak atzeman ondoren, horiek konpontzeko estrategiak zuzen aplikatzeko;

3IE: testu mota bakoitza itzultzeko terminologia- eta dokumentazio-tresnak modu autonomo eta kritikoan kudeatzeko;

4IE: xede hizkuntzak sorburu hizkuntzarekiko dauzkan desberdintasunak sistematikoki identifikatzeko, hala elementu linguistikoei nola estilozkoei dagokienez, sorburu eta xede testuak alderatuz;

5IE: xede hizkuntzan testu egoki, ulergarri eta beregainak sortzeko;

6IE: eta itzulpen-prozesu osoaren gaineko gogoeta kritikoa egiteko, itzulpen-prozesuaren parte diren elementu guztiak kontuan hartuz.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Ikasgaiaren edukia hiru bloke nagusitan banatu dugu. Lehenbizikoak sarrera ematen dio ikasgaiari, eta hurrengo bi bloke nagusietan hainbat motatako testuak landuko dira:

1. gaia: Autoebaluazioa.

2. gaia: Kazetaritzako eta zabalkundeko testuak (kazetaritzako testuak, zabalkundera bideratutako hainbat gaitako testuak eta testu instituzional edo akademikoak)

3. gaia: Ahozkotasuna itzulgai (entzuteko diren testuak, gidoiak, haur- eta gazte-literaturakoak)

MetodologiaToggle Navigation

Metodologia aktiboetan oinarritutako irakaskuntza sustatu nahi da ikasgai honetan. Horregatik, ikaslea izango da irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren ardatz, talde-lana sustatuko da, ikasleek hartzen dituzten erabakien inguruko eztabaida eta gogoetak ezinbestekoak izango dira, eta itzulpen-enkargutan oinarrituta, mundu profesionalean aurki daitezkeen egoeretara gerturatuko gara.

UPV/EHUko IKD eredu pedagogikoari jarraiki, ikasgaiaren ardatz izango dira honako bi metodologia hauek:

Arazoetan oinarritutako ikaskuntza (AOI): Ikasleek hainbat itzulpen-enkarguri egin beharko diete aurre lauhilekoan zehar, mundu profesionalean gertatzen den legez, eta, beraz, ikaskuntza hau gailenduko da ikasgai honetan.

Ikaskuntza kooperatiboa (IK): Hainbat ariketa egiteko, talde-lan kooperatiboa sustatuko da. Talde txikitan lan egingo dute, eta talde-lanaren eta lankidetzaren fruitu diren emaitzak lortuko dituzte (eta ez indibidualki egindako lanen batura soila).

Irakaskuntza presentziala izango da, baina, osasun egoerak baldintzatuta, eskola presentzialak eten eta ez presentzialetara pasa gaitezke; kasu horretan, eGela eta eskola birtualak baliatuko ditugu.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 60
    • Banakako lanak (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio sistemak goian aipatutako helburuak eta gaitasunak ebaluatzen ditu. Ebaluazio-sistema jarraitua izango da.

Hona hemen ebaluazio-sistema portzentajeetan zehaztuta:

-Astero egingo den itzulpen-enkargua moodle bitartez entregatu beharko du ikasleak. Itzulpen horiek klasean zuzenduko dira, baina irakasleak ez ditu ikasle guztien bertsioak banan-banan zuzenduko eta nota jarriko. Hala eta guztiz ere, irakasleak azken notaren batez bestekoa egin dezan, baldintza izango da zereginen %80, gutxi gorabehera, entregatuta izatea.

-Ikasgaian zehar notarako izango diren 2 azterketa egingo ditugu. Azken notaren %60 balioko dute (bakoitzak %30), baina batez bestekoa egin ahal izateko, 2 azterketa horietatik 1 gutxienez gainditu egin behar da.

-Bakarkako edo taldekako itzulpen-lana eta itzulpenaren azterketa jendaurrean aurkeztea (% 40)



Ebaluazio bide horien bitartez landuko ditugu aurreko puntuan aipatutako gaitasunak eta ikaskuntza emaitzak.

Aipatutako ebaluazio jarraitua ez egitea erabaki duen ikasleak idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, gutxienez bederatzi asteko epearen barruan, lauhilekoa hasten denetik. Ikasle horien kasuan, behar besteko denboran jakinaraziko die irakasleak zein frogaren edo frogen bidez ebaluatuko zaien gaitasunak eta ikaskuntza emaitzak lortu izana.

Deialdiari uko egin ahal izateko, azterketa egun ofiziala baino gutxienez 10 egun lehenago jakinarazi beharko zaie irakasleei.

Osasun egoerak hala behartuz gero eta eskola presentzialak eteten badira, ebaluazioak berdin jarraituko du; hau da, ebaluazio jarraitua egingo da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio jarraitua egin ez duten ikasleekin erabiliko diren irizpide berberei jarraituko zaie.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

-Egela plataforma

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Hiztegi elebakarrak euskaraz:

Egungo euskararen hiztegia: http://www.ehu.es/eeh/

Hauta lanerako euskal hiztegia: http://www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/eu/sarasola/sarasola.apl

Harluxet hiztegi entziklopedikoa: http://www1.euskadi.net/harluxet/

Orotariko euskal hiztegia: http://www.euskaltzaindia.net/oeh

Hiztegi batua: http://www.euskaltzaindia.net/hiztegibatua

Ereduzko prosa gaur: http://www.ehu.es/euskara-orria/euskara/ereduzkoa/

Egungo testuen corpusa: http://www.ehu.es/etc/

Sinonimoak Adorez: http://www.euskadi.net/util/errorexplo_e.htm?http://&http://www1.euskadi.net/hizt_sinon/indice_e.htm

Sinonimoak Uzei: http://www.uzei.com/estatico/sinonimos.asp?sesion=14

Hiztegi elebakarrak ingelesez:

Oxford Advanced Learner’s Dictionary: http://oald8.oxfordlearnersdictionaries.com/

Cambridge Learner’s Dictionary: http://dictionary.cambridge.org/dictionary/learner-english/

Merriam-Webster Dictionary: http://www.merriam-webster.com/home.htm

Collins English Dictionary: http://www.collinsdictionary.com/dictionary/english

Longman Dictionary of Contemporary English: http://www.ldoceonline.com/dictionary/thorough

Hiztegi elebidunak:

Elhuyar dictionary-hiztegia: Euskara-Ingelesa / Ingelesa-Euskara: http://www.elhuyar.org/hizkuntza-zerbitzuak/eu/Elhuyar-dictionary-hiztegia

Morris student plus hiztegia: Euskara-Ingelesa / Ingelesa-Euskara: http://www1.euskadi.net/morris/hiztegia.htm

Elhuyar hiztegia: Euskara-Gaztelania / Gaztelania-Euskara: http://www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/eu/hizt_el/index.asp

Zehazki: Gaztelania-Euskara: http://ehu.es/ehg/zehazki/ Euskalterm: http://www1.euskadi.net/euskalterm/indice_e.htm

Gehiago sakontzeko bibliografia

Gramatikak, estilo liburuak eta abar euskaraz:
Sareko euskal gramatika: http://www.ehu.es/seg/
Alberdi, X. eta Sarasola, I. (2001). Euskal Estilo Libururantz. Bilbo: EHU.
Askoren artean (2006). Berria. Estilo liburua. Andoain: Berria.
Garzia, J. (1997). Joskera lantegi. IVAP.
Garzia, J. (2005). Kalko okerrak. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
HAEE-IVAP (2005). IVAPeko estilo-liburua. Gasteiz: IVAP.
Petrirena, P. (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
Zubimendi, J. R. (2004). Ortotipografia. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
Gramatikak, estilo liburuak eta abar ingelesez:
Cowie, A. P. & MACKIN, R. (1994). Oxford Dictionary of Phrasal Verbs. Oxford: Oxford University Press.
Huddleston, R. D. & Pullum, G.K. (2002). The Cambridge Grammar of the English Language. Cambridge: Cambridge University Press.
Quirk, R. & Greenbaum, S. (1993). A University Grammar of English. Londres: Longman.
Thomson, A. J. & Martinet, A.V. (1996). A Practical English Grammar. Oxford: Oxford University Press.
Swan, M. (1995). Practical English Usage. New York & Oxford: Oxford University Press.

Aldizkariak

Senez

Web helbideak

itzuL: http://www.eizie.org/Tresnak/Itzul
2tzuL: http://www.eizie.org/2tzul
http://www.itzulbaita.eu
http://elearazi.org/

TaldeakToggle Navigation

16-46 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

09:00-11:00 (1)

09:00-11:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB 1.48 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • LAB 1.48 - LETREN FAKULTATEA (2)