XSLaren edukia

Euskarri Desberdinen Gaineko Pinturen Kontserbazioaren Oinarriak I26911

Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Titulazioa
Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26911

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Mintegia1522.5
Tailerra4567.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Euskarri desberdinen gaineko pinturen kontserbazioaren oinarriak I historian zehar pintura eta idazketarako erabili diren euskarrien ezagutzan oinarritzen den derrigorrezko irakasgaia da.

Euskarrien ezagutzan sakontzeko lehenik haien jatorria araberako sailkapena egiten da: mineraletik eratorritakoak, animalietatik eta landareetatik. Sailkapen nagusiaren ondoren euskarri bakoitzaren jatorri geografikoa, konposizioa, fabrikazio sistema, dekorazioa, jasan ditzakeen alterazio eta narriadurak aztertuko dira. Eta ondoren ahalik eta egoera hoberenean mantentzeko eta kalte berriak ekiditeko oinarrizko kontserbazioa arauak, metodoak eta materialak landuko dira.

Aurreko ikasturteetako irakasgaietan modu praktikoan landu diren euskarriak oso esperientzia erabilgarria da irakasgai honetan lantzen diren kontzeptuak ulertzeko. Gainera funtsezko izango da irakasgaiaren bitartez ikusiko diren alderdiak graduko azken bi urteetan jorratuko dituen irakasgaiekin harreman zuzena dutelako.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK

- Kultura ondarearen narriadurak eta eragileak identifikatu haien kontserbazio egoera ebaluatu egokia den tratamendua zehazteko. Prebentziozko kontserbazio baldintza egokiak ezarri biltegiratze, garraio edo erakusketari begira (G005)

- Artea behaketa, ideien errepresentazioa eta momentu artistikoen ondorio gisa, Pintura, Eskultura, Marrazkia, Argazkia, Ikusentzunezko eta gailu teknologikoen bidez (G011)

- Kultura ondareari buruzko informazioa biltzea, ikuspegi historikoari, artistikoari eta materialari erreparatuta, eta dagozkion testuingurua eta garaia aintzat hartuta (C3CC02)

- Kultura ondareen degradazio prozesuak hautematea eta narriaduraren kausak identifikatzea, kontserbaziorako baldintza egokiak ezartzeko (C3CC04)



EMAITZAK:

1. Euskarri ezberdinak ezagutu eta ezberdindu.

2. Euskarriek jasan ditzakeen narriadurak identikatu eta ebaluatu.

3. Euskarriek izaten dituzten dekorazioak ezberdindu.

4. Historian zehar erabili diren euskarrien kontserbazio sistemak ezagutu.

5. Papera eta aplikatzen diren berariazko tekniketan sakondu.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Pintura eta eskulturan erabiltzen diren Materialen eta sorkuntza tekniketan jatorria

2. Euskarrien fabrikazioa:

2.1 Jatorri minerala (buztinezko xaflak, metalak...);

2.2 Animali jatorria (larru, pergamino, zeta, dortoka oskolak, bolia, hezurrak...);

2.3 Landare jatorria (papiroa, urkiaren azala, palmera hostoa, egur xaflak, tapa, amatea, papera...)

3. Euskarrien gaineko prozedura piktorikoak

3.1 Prozedura zuzenak

3.2 Estanpazio prozedurak

4. Artelanen portaera historian zehar

4.1 Eragile intrintsekoak

4.2 Kanpoko eragileak

5. Prebentziozko kontserbazio irizpideak eta neurriak

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaian alde teoriko eta praktikoak landuko dira, euskarri desberdinen gaineko pinturen kontserbazioa (paperezko euskarria) modu zabal batean ulertu ahal izateko.

Egela plataforma erabiliko da irakasleak dokumentuak, notak, e.a. argitaratzeko. Gainera, nahitaez ordenagailua eta argazki kamera erabili beharko dira, baita zaharberritzean erabiltzen den oinarrizko materiala ere.

Lanak ez dira epez kanpo jasoko.

Tutoretzak sortu izan daitezkeen zalantza edo arazoak argitzeko osagarriak dira eta

ariketa ez-presentzialen emaitzak zuzendu eta egiaztatzeko aukera eskaintzen dute.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 25
    • Banakako lanak (%): 15
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 60

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio sistema etengabekoa izango da eta irakasgaia gainditzeko nahitaezkoa da jarduera blokeak gainditzea: 1. ahozko aurkezpenak, 2. idatzizko lanak eta 3. azterketa.

Lan teorikoak egiteko orduan web orrien kontsulta egiten bada eta informazio iturritzat hartu, ondo jaso beharko da beti ere interneteko iturria adieraziz. Baita iturri idatzietatik ere. Entregatzen diren lanetan ondo zitatu gabeko informazioak agertzen badira lan horiek ez dira onartuko eta ez gainditutzat hartuko dira.

Deialdiari uko egitea

Deialdiari uko egiteko, ikasleak idatzia aurkeztu beharko dio irakasgaiko ardura daukan irakasleari azterketa egiteko data ofiziala baino hilabete lehenago.

Ebaluazio sistemari uko egitea

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez ohiko deialdian ikasleak gainditu ez dituen atalen frogak egin beharko ditu. Gainera, ohiko deialdian eskatutako ariketak aurkeztu edota egin beharko ditu (Bakarkako lana, aurkezpena, taldeko lanak, klaseko praktikak).



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaian zehar egingo diren ariketa teoriko-praktikoak aurrera eramateko nahitaezko osagarria izango da ordenagailu eramangarria. Ez ekartzekotan ezingo du eragotzi klasean saio presentzialetan ordenagailu bidez egin beharreko lanak egitea.
Zaharberritzean norberak izan behar dituen materialak (eskalpeloa, etab.).

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

CLERC-JUNIER, J. ; NEUCHATEL, K. La soie. Suisse. 1986

DOIZY,M.;FULACHER,P. Papiers et Moulins. 265 pags. Ed. Technorama.(1989).

GEORGES, J. L¿écriture mémoire des homes. 224 Págs. Ed. Découvertes Gallimard Archeologie. (1987).

MARTINEZ DE SOUSA, J. Pequeña historia del libro. 148 págs. Ed. Labor (1987).

MAYER, R. Materiales y técnicas del Arte Págs. 199-223. Ed. Hermann Blume (1985).

MONOGRA, B. Papirus: Structure and Usage. 90 págs. Ed. M. L. Bierbrier. (1986).

PARKINSON,R.; QUIRKE,S. Papirus. 96 pags. Ed. British Museum. (1995).

RODRÍGUEZ, M. D. El soporte de papel y sus técnicas. Degradación y conservación preventiva. Págs. 191. Servicio de Publicaciones de la UPV/EHU. (1999).

VIÑAS, V.; VIÑAS, R. Las técnicas tradicionales de Restauración. Págs. 35-37. Programa General de Información y UNISIST. París. 1988.

VIÑAS, V.; VIÑAS, R. Las técnicas tradicionales de Restauración. Págs. 35-37. Programa General de Información y UNISIST. París. 1988.

VVAA. "Vellum and Parchment". 108 págs. The journal of the Institute of Paper Conservation. Vol. 16. (1992).

VIÑAS, R. Estabilidad de los papeles en las obras de Arte. Pags. 1-34. Ed. MAFRE, S.A. (1996).

VV. AA. Papyrus, Tapa, Amate & Rice Paper. Papermaking in Africa, The Pacific, Latin America & Southeast Asia. 146 págs. Ed. BELL. (1983).

Gehiago sakontzeko bibliografia

DOIZY,M.;FULACHER,P. Papiers et Moulins. 265 pags. Ed. Technorama.(1989).
RODRÍGUEZ, M. D. El soporte de papel y sus técnicas. Degradación y conservación preventiva. Págs. 191. Servicio de Publicaciones de la UPV/EHU. (1999).
VIÑAS, R. Estabilidad de los papeles en las obras de Arte. Pags. 1-34. Ed. MAFRE, S.A.
VVAA. "Vellum and Parchment". 108 págs. The journal of the Institute of Paper Conservation. Vol. 16. (1992).

Web helbideak

www.ucm.es/info/archiepi/aevh/guia/escritura_tecnicas.html
www.sandracerro.com/util-escrit.pdf
www.terra.es/.../Historia%20de%20la%20escritura/escritura.htm

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • LARRAÑAGA ODRIOZOLA, JOSE LUIS
  • PORCEL ZIARSOLO, ALAZNE
  • ZORNOZA INDART, AINARA

TaldeakToggle Navigation

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-08 09:00
  • Ekain : 2024-06-10 09:00

Ikasgela(k)

  • 0AB9 Taller de Restauración Papel - . (1)

01 Tailerra-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-11:00 (1)

11:00-12:00 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-08 09:00
  • Ekain : 2024-06-10 09:00

Ikasgela(k)

  • 0AA11 - . (1)
  • 0AB9 Taller de Restauración Papel - . (2)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:00-11:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-12 11:00
  • Ekain : 2024-06-14 11:00

Ikasgela(k)

  • 0AB9 Taller de Restauración Papel - . (1)

31 Tailerra-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-12:00 (1)

12:00-14:00 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-12 11:00
  • Ekain : 2024-06-14 11:00

Ikasgela(k)

  • 0AA8 - . (1)
  • 0AB9 Taller de Restauración Papel - . (2)